Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak Zornotzako jipoia grabatu zuen adingabea atxilotu du

Ertzaintzak identifikatuta zuen gaztea, eta familiari berehala atxilotuko zutela jakinarazi zion; hori dela eta, gaur goizean ertzain-etxera joan da senide batekin. Datozen orduetan utziko dute Adingabeen Fiskaltzaren esku.
Zornotzako jipoiagatik atxilotuetako bat kartzelara eramaten du Ertzaintzak.
Zornotzako jipoiagatik atxilotuetako bat kartzelara eramaten du Ertzaintzak. Argazkia: EFE.

Ertzaintzak 15 urteko mutil bat atxilotu du Sestaon, Alexandru Andrei Ionita Lemoako 23 urteko mutilari Zornotzan, uztailaren 25ean, emandako jipoi basatiarekin lotuta

Dagoeneko 15 pertsona atxilotu dituzte ikerketa abiatu zutenetik, eta horietako zortzi adingabeak dira. Ustez, azken atxilotua da erasoa grabatu zuena. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak Zornotzako Udaltzaingoarekin elkarlanean egindako ikerketei esker identifikatuta zuten gaztea.

Ertzaintza familiarekin harremanetan jarri zen atzo, eta berehala atxilotuko zutela jakinarazi zion. Hori dela eta, gaur, adingabea Sestaoko ertzain-etxera joan da senide batekin.

Berehala atxilotu dute, eta datozen orduetan utziko dute Adingabeen Fiskaltzaren esku.

Lehen ikerketen arabera, hogei bat pertsonak parte hartu zuten jipoi bortitzean.

Antza, pertsona horiek Koala Anaien taldeko kideak dira. Gau hartan bertan beste lau gazteri eraso zieten, eta azken urteotan hainbat lapurreta eta eraso egin dituzte, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak azaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X