LGTBI
2025/01/21 - 09:17
Trumpek aro berriari ekin dio migrazioaren, LGTBI+ kolektiboaren eta ebidentzia zientifikoaren aurka eginez
AEBko 47. presidenteak dozenaka dekretu sinatu ditu karguaz jabetu eta berehala. Kapitolioan sartzeagatik zigortutakoei indultua eman die, "energiaren larrialdi nazionala" ezarri du petrolioa eta gasa gehiago ekoizteko, eta herrialdea Parisko Akordiotik eta Munduko Osasun Erakundetik atera du.
2025/01/10 - 15:11
LGTBIQ+ pertsonei "gaixo mental" eta "anormal" deitzeko aukera emango du Facebookek eta Instagramek
Politika berria Metaren webgunean dago eskuragarri, eta aukera ematen du, halaber, emakumeek erakunde militarretan edo segurtasun-indarretan duten presentziaren aurka egiteko.
2024/12/02 - 20:24
Auzitegi Gorenak babestu du Harrotasun Egunean eraikin publikoetan LGTBIQ+ bandera jartzea
Gorenaren ustez, "ez da ikur alderdikoia, eta ez du inolako ika-mikarik sustatzen". Espainiko Estatuko LGTBI+ Federazioak azpimarratu duenez, "aurrerapauso nabarmena da kolektiboaren eskubideekiko konpromiso instituzionalean".
2024/12/02 - 11:43
Ikusgune: ''LGTBIQ+ sigletatik Q+ ezabatzea neurri erabat transfoboa da''
PSOEk LGTBIQ+ sigletatik Q+ ezabatzea erabaki du. Horren harira, Amets Martinez de Heredita Ikusguneko koordinatzaileak adierazi du agerikoa dela alderdi sozialistan trans kolektiboaren eskubideen kontrako sektore oso indartsua dagoela, eta transak ikusezin egiteko asmoa dutela.
2024/11/24 - 19:01
Samuel Luiz hiltzeagatik auzipetutako lau gizonak errudun eta emakumea errugabe jo dituzte
Epaiaren berri izan eta gutxira, defentsek iragarri dute helegiteak jarriko dituztela.
2024/11/21 - 12:54
Eraso homofobo bat salatu dute Iruñean
EHGAM Nafarroak salatu duenez, azaroaren 8an jazo zen Nafarroako hiriburuko "cruising" eremu batean. Gazte talde batek bertan zegoen pertsonetako bat iraindu zuen eta autoarekin jarraitzen ibili zitzaion.
2024/11/07 - 19:08
Gorenak 10 urteko zigorra berretsi du Bilboko etxebizitza batean gizon bat hiltzen saiatu zen gizonarentzat
Biktima bi aldiz jarraian itotzen saiatu zen erasotzailea, hori lortu ez eta objektu batekin kolpatuz hiltzen saiatu zen. 2021ean Bizkaiko hiriburuan gutxienez bost gizon hiltzeagatik epaitzen ari diren gizon bera da akusatua.
2024/10/21 - 18:48
Bilbon bost gizon hiltzeagatik auzipetutako gizonak biktimetako baten txartela erabili zuela onartu du
Akusatua 10 urteko zigorra betetzen ari da dagoeneko, hitzordua homosexualentzako aplikazioen bidez jarri ondoren gizon bat hiltzen saiatzeagatik. Guztira, bi hilketa saiakera eta bost heriotza leporatzen dizkiote.
2024/10/21 - 12:54
Bilbon bost pertsona hiltzeagatik auzipetutako gizona akusatuen aulkian, iruzurra egotzita
Gehituk eta akusazio partikularrak epaiketa atzeratzea eskatu zuten, biktima ustez hiltzeagatik zabaldutako kausa Auzitegi Konstituzionalaren esku baitago.
2024/09/03 - 13:49
Sebastiane sariaren 25. urteurrena ospatuko dute Zinemaldian
Gehitu elkarteak Donostiako jaialdian ematen duen LGTBIQA+ sariaren arduradunek "120 battements par minute" filmaren proiekzio berezia antolatu dute irailaren 22rako, asteazkena, Principe zinema aretoetan.
2024/09/01 - 16:51
"Drag artista izateak nire gaixotasuna gainditzen lagundu dit"
Ospitale psikiatrikoan hirugarrenez ingresatzear zela, Mattin Garikanok bere terapia "alternatiboa" deskubritu zuen: drag artea. Geroztik, Bella Bellucci da
2024/08/22 - 16:41
Redondok dio sexu aldaketak ez duela indarkeria matxista saihesten eta lege iruzurra dela
Ana Redondo Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak gogorarazi du sexu-aldaketa batek ezin duela legearen aplikazioa saihestu, eta transen eta LGTBIren eskubideak urratuz lege-iruzurra egiten dutenek bi delituri egin behar dietela aurre.
2024/08/20 - 16:31
''Ertzainaren sexu-aldaketa atzera botatzeko helbururen bat zegoela egiaztatu beharko litzateke''
Gipuzkoako fiskalburuak adierazi duenez, "legez ministerio fiskalak prozesu judizial bat aurkez dezake pertsonen egoera zibilarekin lotutako ekintza bat baliogabetzeko, baina ustezko delitu hori gertatu izanak ez du nahitaez baliogabetzea ekarri behar".
2024/08/16 - 14:23
Bilboko gotzainaren ustez, ''norberak ezin du, nahieran, emakume ala gizon izatea aukeratu''
Begoñako basilikan ostegunean emandako predikuan esan duenez, gaur egungoa "garai bitxia" da, "gorputza existituko ez balitz bezala" jokatzen delako. "'Zu nahi duzuna izan zaitezke' esaten zaigu, baina badakigu ez dela horrela", erantsi du.
2024/08/16 - 12:17
"Norberak ezin du, nahieran, emakume ala gizon izatea aukeratu", Bilboko gotzainaren ustez
Begoñako basilikan ostegunean emandako predikuan esan duenez, gaur egungoa "garai bitxia" da, "gorputza existituko ez balitz bezala" jokatzen delako. "'Zu nahi duzuna izan zaitezke' esaten zaigu, baina badakigu ez dela horrela", erantsi du.
2024/07/27 - 20:22
"Soka-dantzako lehen bikote homosexuala izateak egundoko oihartzuna izan du"
Lehen aldiz bikote homosexual batek parte hartuko du Ordiziako soka-dantzan. Ioritz Alvarez da bikoteko kideetako bat. Beren parte hartzeak jendartean hausnarketa eragitea nahiko luke
2024/07/06 - 21:02
Madril kolorez bete da harrotasunaren eguneko manifestazioarekin
Miloi bat pertsona atera dira Madrilgo kaleetara gorrotoaren aurka eta askatasunaren eta maitasunaren alde borrokatzera.
2024/07/01 - 22:13
Memoria lesbikoa eta ultraeskuinari erresistentzia, Zinegoakeko aurtengo sarien protagonistak
Tzeli Hadjidimitriouren 'Lesvia' dokumentalak irabazi du Zinegoak 2024 Sari Nagusia, EITBk babestua eta 4000 euroko balioarekin.
2024/06/28 - 23:28
Indar erakustaldia Gasteizen, ''Apur dezagun Zistema, Stop Pinkwhasing'' lelopean
Mobilizazioa Andre Maria Zuriaren plazatik abiatu da, eta Arabako hiriburuan ibilbidea egin du, LGTBI+ pertsonen eskubideak errespetatzea aldarrikatzeko.
2024/06/28 - 23:04
Bilbok aniztasuna aldarrikatu du, gorrotoari aurre egiteko deiarekin
Harrotasun Egunaren ospakizunaren harira, gorroto diskurtsoen aurka borrokatzeko deia egin dute ehunka pertsonak ostiral honetan, Bizkaiko hiriburuko kale nagusiak zeharkatuz.