Bilbon bost pertsona hiltzeagatik auzipetutako gizona akusatuen aulkian, iruzurra egotzita
Nelson David Moreno, Bilbon bost gizonen hilketa egozten zaion auzipetua, akusatuen aulkian jesarri da gaur Bizkaiko Auzitegian, oraingo honetan iruzurra egotzita. Homosexualekin hitzorduak egiteko plataforma erabilita, hainbat gizon hiltzea edo hiltzen saiatzeaz gain, biktimei lapurreta egitea leporatzen diote akusatuari. Hain justu, Bilbon hilotz topatu zuten gizonetako bati 8.000 euro lapurtzeagatik epaituko dute gaur.
Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatu du gizonarentzat, iruzur delitu jarraitua egotzita (delitua hainbat aldiz egitearen astungarria ere ezarri dio). Akusazio partikularrak, biktimaren familiak, 9 urte eta 11 hilabeteko zigor eskaera egin du, hainbat delitu leporatuta (indarkeriaz egindako lapurreta, iruzur delitu jarraitua, eta iruzur informatikoa), baita hainbat astungarri ere (orientazio sexualagatiko diskriminazioa, maltzurkeria eta delitua hainbat aldiz egitea).
Auzipetuari 10 urteko espetxe zigorra ezarri zion EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, hilketa saiakera egotzita. Beste bost gizon hiltzea egotzi zioten Morenori, baina auziak behin-behinean artxibatu zituzten, eta horren kontrako helegitea aurkeztu zuten Gehituk eta akusazio partikularrek. Auziok Konstituzionalean daude.
Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen elkarteak, Euskal LGBTI Behatokiak eta akusazio partikularrak eskatua zuten ahozko epaiketa atzeratzea.
Gehitu lkarteak ohar bidez azaldu zuenez, gaurko epaiketa zentzugabea zen, "ekonomia prozesala" tarteko, eta "ez duelako errespetatzen bigarren biktimizazio bat dakarten alferrikako tramiteak gutxitzea eskatzen duen araua".
Bestalde, ohartarazi zuen ondarearen kontrako delituak oinarrian dituen epaiketak biktimak berriro biktimizatzea hauspotuko duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak