LGTBI
2024/01/30 - 12:20
EH Bilduk Trans Legearen erreforma babestu egingo du, EAJ eta PSE-EE alderdiekin akordioa lortu ondoren
Koalizio independentistak esan du "jatorrizko testuan hainbat hobekuntza" txertatzea lortu dutela. "Transfobia eta gorroto diskurtsoak areagotzen ari diren honetan, garrantzitsua da legeak babes zabala izatea", esan du EH Bilduk.
2023/12/18 - 20:44
Bikote homosexualak bedeinkatzea onartu du Vatikanoak, baina ezkontzarekin parekatu gabe
Erabaki horrek Frantzisko aita santuaren borondateari jarraitzen dio, eta Kongregazioak 2021eko martxoan argitaratu zuenarekiko jarrera aldaketa dakar. Orduan esan zuen Eliza katolikoak ezin ziela bedeinkaziorik eman sexu bereko pertsonen batasunei.
2023/11/14 - 10:47
LGTB kolektiboko kideek justizia eskatu dute Mexikon, genero ez-bitarreko lehen legelariaren hilketaren ostean
Jesus Ociel Baena, "magistrade" bezala ezaguna, genero ez-bitarreko lehen pertsona izan zen hauteskunde-legelari kargua betetzen eta Mexikon nortasun horretako pasaportea lortzen. Ociel Baena eta bere bikotekidea hilda aurkitu zituzten Aguascalienteseko etxe batean.
2023/10/25 - 20:27
Auzitegiko medikuek eredu psikopatikoa identifikatu diote gizon homosexualen homizidioen akusatuari
Epaiketaren azken saioan, pertsona homosexualentzako zita-aplikazio baten bidez gelditu zen gizona hiltzea saiatzea egotzi diote akusatuari, baina horrek uko egin du hori, eta mantendu du bera errugabea dela, eta bere burua entregatu zuela "bere izena garbitzeko".
2023/10/22 - 16:23
''Epaiketa honek LGTBIfobiak eragindako delitua planteatzea nahi dugu''
Astelehen honetan abiatuko da Bilbon aplikazio baten bitartez ezagutu ostean gizon bat hiltzen saiatzea egotzita atxilotu zuten gizonaren aurkako epaiketa. Gehitu Euskadiko LGTBI elkartea akusazio popular gisa aurkeztuko da. Saul Castro Gehituko abokatuarekin egon gara (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/10/22 - 13:42
''Frogatuko balitz, XX-XXI. mendeko serieko hiltzailerik handiena litzateke''
Astelehen honetan abiatuko da Bilbon Nelson Daviden aurkako epaiketa. Aplikazio baten bitartez ezagutu zuen gizon bat hiltzen saiatzea egozten diote, eta beste lau gizonen heriotzarekin zerikusirik izan zuen ikertzen ari dira.
2023/08/17 - 22:27
Eraso sexistez gain, arrazistak eta LGTBIfobikoak ere kontuan izango dituzte Bilboko Aste Nagusiko protokoloan
Juan Mari Aburto alkatearen ustez, eraso horien errealitatea ukatzen dutenen aurrean jarri behar da. "Ahotsa altxatuko dugu ezetz esateko", gaineratu du.
2023/07/25 - 21:55
Gazte batek eraso homofoboa jasan du Elantxoben, Madalena egunean
Bermeoko Udalak iragan larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du gaur, eta babesa adierazi dio biktimari. Gainera, Udalak esan du ez duela eraso gehiago onartuko.
2023/07/22 - 22:00
Milioi erdi pertsona batu dira Berlingo Harrotasunaren Desfilean
"Gure ahotsa izan" lemapean, jendetza izan da Alemaniako hiriburuko kaleetan, LGTBIQ+ komunitateren eskubideak aldarrikatzeko udako jairik ospetsuenean.
2023/07/03 - 22:00
Libanoko errealitateak, Zinegoak 2023ko sarien protagonistak
Rita Baghdadiren 'Sirens' dokumentalak irabazi du 2023 Zinegoak Sari Nagusia, EITBren babesarekin. Datozen egunetan Filmin plataforman sail ofizialeko hainbat lan ikusteko aukera egongo da.
2023/07/02 - 12:32
Milaka pertsonak LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatu dituzte mundu osoan
Kolektibo horretako pertsonak iraintzen dituzten gorroto-diskurtsoen aurka, manifestazio jendetsuak egin dituzte hainbat lekutan, Harrotasun Egunarekin lotuta munduko hainbat hiritan antolatzen diren ekintzen baitan.
2023/06/28 - 22:30
Donostia, Gasteiz, Bilbo eta Iruñeak askotarikoak izateko eskubidea aldarrikatzeko mobilizazioak hartu dituzte
LGTBI+ kolektiboak berdintasunarne alde lortutako eskubideak arriskuan ikusten ditu, ultraeskuinaren gorakada de la eta. Eraso homofoboak gorroto erasoen hirugarren postuan daude egun Euskadin.
2023/06/28 - 16:19
LGTBI+ Euskal Lege Integrala eskatu dute, eskuineko gobernu baten aukeraren aurrean
LGTBI+ Euskal Behatokiak elkarretaratzea egin du Bilboko epaitegien parean. Lege horren garrantzia azpimarratu du, Estatukoa indargabetuz gero, "Euskadin eskubide asko bermatuta geratzea ahalbidetuko lukeelako".
2023/06/26 - 18:16
Ezagutu hemen LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko egunaren jatorria
1969ko ekainaren 28an New Yorkeko Stonewall tabernan Poliziak sarekada bat egin zuen LGTB kolektiboaren aurka. Lehenengo aldiz aurre egin zieten agenteei. 1970ean, hori salatzeko manifestazioak egin ziren LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna sortuz.
2023/06/20 - 15:19
Zinegoak, 20. urteurrena ospatzeko irrikaz
Ekainaren 23tik uztailaren 3ra egingo dute Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia, ohi baino beranduago. 16 film luze eta 25 labur erakutsiko dituzte Sail Ofizialeko hiru ataletan, baita bi euskal antzezlan ere.
2023/06/13 - 11:22
Gallartako jaietan gertatutako eraso homofoboa ikertzen ari da Ertzaintza
Gazteetako batek bart aurkeztu du salaketa, eraso fisikoagatik (ospitaleratu behar izan zuten). Abantoko Udalak herriko "bi gaztek jasandako eraso homofoboa" gaitzetsi eta hura salatzeko elkarretaratzea deitu zuen atzo.
2023/06/11 - 16:37
Eraso transfoboa Bartzelonako metroan
Lekukoen arabera, erasotzaileak barre egin zion biktimari. Horrek bakean uzteko eskatu ostean, erasotzailea gero eta gehiago gerturatu eta jotzen hasi zitzaion. Ihes egiten saiatu zenean, gizonak hil egingo zuela oihukatu eta gizalegez portatzeko esan zion behin eta berriz, irainen artean.
2023/06/09 - 16:29
Pertsona transexualek izen aldaketak onartzeko dituzten traba eta legearen ezagutza falta salatzen dituzte
Trans Legea indarrean sartu zenetik, guztira, Euskadin 142 lagunek hasi dituzte tramiteak sexu aldaketa erregistratzeko. 41ek hitzordua eskatuta dute eta 97 kasutan hasita daude tramiteak. Gaur gaurkoz, hiru hilabete pasa eta gero, lau lagunek bakarrik burutu dute prozesua.
2023/06/08 - 19:39
Bilbao Bizkaia Harrok LGBTI+ kolektiboaren aldeko jarduera mordoa eskainiko ditu ekainaren 15etik 29ra
Ekitaldiak Bizkaiko lau eskualdetan (Bilbo, Mundaka, Plentzia eta Santurtzi) bere presentzia sendotuko du, eta HARROladies eta HARROamplified ekimenekin egitarau zabalagoa izango du.
2023/06/06 - 15:21
Angeles Cruz mexikar zinemagileak jasoko du Zinegoaken Ohorezko Saria
Zinemagile, gidoilari eta aktoreak ekainaren 26an jasoko du omenaldia, Bilboko LGTBI+ zinema jaialdiaren inaugurazio galan.