Libano
2015/01/07 - 13:04
Libanon dauden errefuxiatu siriarren egoera, kezkagarria
Libano azken egunotan astintzen ari den elur eta hotz ekaitzak asko zaildu du Siriako errefuxiatuen bizimodua.
2014/12/02 - 12:13
Estatu Islamikoaren buruaren emazteetako bat eta seme bat atxilotuta
Atxiloketa “atzerriko inteligentzia zerbitzuekin” egindako elkarlanaren ondorio izan da, eta emakumeak -eta semeak- pasaporte faltsuak zeramatzaten.
2014/02/19 - 10:50
Gutxienez bi hildako Beiruten izandako leherketa batean
Leherketa Bir Hassan auzo xiitan izan da. Bertako iturriek diotenez, leherkailuz beteriko auto eta moto batek eragin dute sarraskia. Gutxienez bi hildako daude.
2014/01/16 - 12:07
Gutxienez hiru hildako Libanon, auto bonba baten leherketan
Gutxienez 3 pertsona hil eta 26 zauritu dira auto-bonba baten leherketan. Atentatua Hermel hirian izan da, Siriako mugatik oso gertu.
2013/12/30 - 00:22
Libano hegoaldea bonbardatu du Israelek, bost suziri jaso ostean
Dozenaka jaurtigai erori dira hegoaldeko hainbat eskualdetan, eta erasoak ez du hildakorik utzi. Israelek adierazi du gogor erantzungo duela suziriak jasotzen jarraitzen badute.
2013/12/29 - 12:47
Libanoko dozenaka jaurtigai erori dira Israeleko hegoaldean
Libanok Jiam herritik gertu bota ditu Israelen aurkako suziriak. Erasoaren ondorioz, Israelek Libano hegoaldeko zonalde batzuk bonbardatu ditu.
2013/12/27 - 11:07
Libanoko Finantza ministro ohia hil dute, atentatu batean
Al Manar Libanoko telebista kateak adierazi duenez, Shata ibilgailu batean zihoan eta, gertu zegoen beste auto batek eztanda egin duenean, hil egin da.
2013/12/27 - 11:03
Gutxienez bost hildako Beiruten izandako leherketa handi batean
Hildakoetako bat Mohammed Shattah da, Saad Hariri lehen ministro ohiaren laguntzaileetako bat.
2013/12/05 - 10:53
Libanoko desegonkortasunerako beste urrats bat
Hasan Al Lakis Libanoko Hizbolako buruetako baten hilketa, herrialdearen desegonkortasunerako beste urrats arriskutsu bat da.
2013/11/19 - 13:35
23 lagun hil eta dozenaka zauritu dira Beiruten, bi atentatutan
Irango Gobernuak Israeli "eta horren mertzenarioei" egotzi die erasoen erantzukizuna.
2013/11/19 - 11:32
Leherketa handia Beiruten
Gutxienez zazpi pertsona hil dira gaur Beiruten, eztanda handi baten ondorioz. Al Mayadin telebista katearen arabera, leherketa Al Yinah auzo xiitan gertatu da, Beiruteko hegoaldean.
2013/08/23 - 23:01
Gutxienez 37 lagun hil dira Libanon izandako leherketetan
Meskita biren aldamenean izan dira leherketak, eta hildako gehiago egon daitezke fededunak ostiraleko otoitza egiten ari ziren eta.
2013/08/23 - 13:18
Siriako milioi bat haurrek inguruko herrialdeetara ihes egin dute
Siriako bi milioi errefuxiatuen erdiak haurrak dira, eta Libanora, Jordaniara, Iranera eta Egiptora alde egin dute.
2013/08/22 - 19:27
Lau jaurtigai bota dituzte Israelera Libanoko hegoaldetik
Hiru suziri Haifa Israelgo hirira zuzenduta zeuden, eta laugarrena Tel Avivera.
2013/08/17 - 09:25
Gutxienez 22 lagun hil dira Libanon izandako atentatu batean
Libanoko lehen ministroak dolu eguna izendatu du ostirala, hildakoen omenez.
2013/08/16 - 13:27
200 zauritu baino gehiago Beiruten izandako atentatuan
Libanoko lehen ministroak dolu eguna izendatu du gaurko eguna, hildakoen omenez. Ostegunean gertatu den atentatu batean, gutxienez 22 lagun hil eta 248 pertsona inguru zauritu dira.
2013/05/20 - 10:49
Siriako gerra nazioartekoa da
Pentsa liteke, Israelek eta batez ere AEBek esku hartzen ez duten bitartean, Siria barneko gerra baten aurrean gaudela, baina geroz eta herrialde gehiago daude gerra honetan nahastuta.
2013/05/06 - 18:39
Israelen erasoak geldiarazteko eskatu dio Arabiar Ligak NBEri
Israelgo Armadak uranio pobretua erabili zuen Damasco iparraldeko ikerketa militarreko zentroa bonbardatzeko.
2013/05/05 - 01:14
Obama: 'Israelek Sirian egindako erasoa Hizbulaz babesteko izan da'
Ekialde Hurbileko Segurtasun iturriek gezurtatu egin dute arma kimikoen instalazio baten kontrako erasoa izan denik.
2012/11/03 - 19:13
Beiruten normaltasunera itzuli nahi dute atentatuaren ostean
Libanoko hiriburuan normaltasunera itzuli nahi dute duela hamar eguneko atentatuaren ostean, eta etxebizitzak zein dendak txukuntzen ari dira. Oraindik ez da argitu nork egin zuen atentatua.