Siriako gerra nazioartekoa da
Siriako gerra nazioarteko gerra bat dela esan genezake. Pentsa liteke, Israelek eta batez ere AEBek esku hartzen ez duten bitartean, Siria barneko gerra baten aurrean gaudela, baina geroz eta herrialde gehiago daude gerra honetan nahastuta.
Pertsiar Golkoko monarkiak apustu sendoa ari dira egiten Bashar El Assad presidente siriarra eror dadin eta errebeldeei armak ere ematen ari dira. Gainera, herrialde musulman guztietarik ari dira iristen errebeldeekin bat egiten ari diren borrokalari islamiarrak.
Bien bitartean, Assadek Irango Gobernuaren eta Iranen aliatua den Hizbola talde libanoarraren babesa du. Irango militarrak Siriako Gobernuaren aldekoak trebatzen ari dira eta borroka batzuetan parte hartzen ere ari litezke.
Hizbolari dagokionez, berriz, ez dago zalantzarik Sirian esku hartzen ari dela eta ezinbesteko laguntza eman diote Gobernuaren aldekoei Homs eskualdearen kontrola berreskuratzeko. Hori tentsio handia ari da eragiten Libano barruan ere, talde politiko batzuk Assaden aldekoak baitira, baina beste batzuk erabat kontra daude.
Beiruten oraingoz lasaitasuna da nagusi, nahiz eta iparraldean dagoen Tripoli hirian jada bi aldeen arteko enfrentamendu gogorrak ere izan diren. Gogoratu besterik ez dago 1975 eta 1990 urteen artean izan zen Libanoko gerra zibila, Siriako gerra zibila orain Libanora iristen bada zer gerta litekeen jakiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte