23 lagun hil eta dozenaka zauritu dira Beiruten, bi atentatutan
23 lagun hil dira, tartean bi irandar eta ume bat, eta 146 zauritu Beiruten izandako atentatu suizida bikoitz batean , Ali Hassan Jalil Osasun ministroak eskainitako azken datuen arabera.
Egoitza diplomatikoko zaindariak motorrean eta autoan zihoazen ekintzaileak geldiarazten saiatu dira, baina alferrik.
Hildakoen artean bi zibil irandar eta ume bat daude. Horrez gain, ez dago argi Ibrahim Al Ansari Irango Kultura ordezkaria hildakoen edo zauritutakoen artean dagoen.
Ali al Omar Hezbollahko diputatuaren esanetan, takfiriek (muturreko suniek) egin dute atentatua.
Telebistek zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, eztandak kalte material handiak eragin ditu inguruko eraikin eta ibilgailuetan.
Klase ertaineko auzoa da Bir Hassan eta Hezbollahek ere egoitza du gertu.
Iranek Israeli egotzi die erasoak
Irango Atzerri Ministerioak Israeli egotzi dio atentatuen erantzukizuna.
"Jakin badakigu sionistak eta horien mertzenarioak direla Beiruteko eztanden erantzuleak", esan du bozeramaile batek, Fars agentzia irandarrak jakinarazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte