Gutxienez 37 lagun hil dira Libanon izandako leherketetan
Tripolin (Libano) ostiral honetan gertatu den atentatu batean, gutxienez, 37 lagun hil eta 500 pertsona zauritu dira, Libanoko Osasun Ministerioak jakinarazi duenez. Edonola ere, hildako eta zauritu gehiago egon daitezkela ohartarazi du Ali Hasan Jalil Libanoko Osasun ministroak.
Bi bonba autok eztanda egin dute, Armadako iturrien arabera.
Ostirala otoitz eguna da eta meskitak jendez beteta zeuden leherketak izan diren unean. Zaurituak ospitalera eraman dituzte.
Al Taqwa meskita inguruan gertatu da lehenengo leherketa. Bertan, Salem Rafei imana hitzaldia ematen ari zen eta Siriara borrokatzera joateko eskatzen ari zitzaien fededunei.
Minutu gutxira gertatu da bigarren leherketa As Salam meskitaren parean.
Bi meskita horietatik gertu bizi dira Nayib Mikati Libanoko lehen ministro ohia eta Ashraf Rifi Poliziako buru ohia.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte