Libano
2024/10/11 - 19:17
NBEk Israelek Libanoko bake misioaren aurka egindako erasoak salatu ditu, eta "onartezinak" direla esan du
NBEk Libanon duen misioak baieztatu du bere bi soldadu zauritu dituztela Naqoura (Libanoko hegoaldea) udalerrian UNIFILen kuartel nagusian bi leherketa eraginda, azken 48 orduetan bigarren aldiz.
2024/10/10 - 20:43
Israelek zuzenean eraso dio NBEren Libanoko base bati eta Indonesiako bi soldadu zauritu ditu
Nazio Batuen bake misioen buruak argitu du Israelek kuarteletatik joateko agindu ziola UNIFILi, baina esan du misioak ez duela israeldarren agindurik jasotzen, Segurtasun Kontseiluarenak baizik. Misioan parte hartzen ari diren Europako estatuek "gerra krimenez" hitz egin dute.
2024/10/10 - 00:43
Israelek 22 pertsona hil eta 80 zauritu ditu azken orduetan Libanon egindako erasoetan
Israelek lau pertsona hil ditu desplazatutako familiak hartzen zituen hotel baten aurka egindako bonbardaketan. Bestalde, Hezbollahk jaurtitako koheteek bi pertsona hil dituzte Israelgo iparraldean.
2024/10/08 - 23:23
Netanyahu: "Milaka terrorista hil ditugu, baita Nasrala, bere ondorengoa eta ondorengoaren ondorengoa ere"
Gainera, Netanyahuk mehatxua egin die libanoarrei, "Gazan ikusten dugunaren antzeko suntsipena eta sufrimendua ekarriko duen gerra luze bat" aipatuta.
2024/10/08 - 12:34
Israelek ziurtatu du Hezbollahko operazio burua hil duela Beiruten egindako bonbardaketa batean
Gatazka Libanora zabaldu zenetik, 2.000 pertsona baino gehiago hil ditu han Israelgo Armadak, Libanoko Osasun Ministerioak jakitera eman duenez. 1,2 milioi herritarrek euren etxeak utzi behar izan dituzte, erasoetatik ihesi.
2024/10/07 - 14:18
Dagoeneko "gogotik ordaindu badu ere", Israel "deuseztatzeko" borrokan jarraituko duela esan du Hezbollahk
Hamasek Israelen kontra egindako erasoaren urtemuga dela eta, oharra kaleratu du Libanoko talde xiitak. Horren ustez, Tel Aviven "basakeria eta erasoa gorabehera, agerian geratu da AEBren babesik ezean, Israel ez dela bizirauteko gai".
2024/10/07 - 00:16
Israelek Libano helmuga zuen konboi humanitario bat bonbardatu du Sirian
Gertakariak Homs hegoaldeko industriagune batean jazo dira. Hiru osasun-langile zauritu dira erasoan.
2024/10/06 - 18:57
Urtebeteko sarraskia Gazan, itxaropena galduta eta gatazka Ekialde Hurbilera zabalduta
Ia 42.000 pertsona hil, 97.000 zauritu eta 10.000 desagertu dira. Gazatarren % 90 etxetik atera behar izan dira. Bitartean, aurrekaririk gabeko eraso oldea bizi du Libanok.
2024/10/06 - 16:10
Israelek erasoaldi gogorrenetako bat egin du Libanoko hiriburuan, 30 bat eraso eginez
Hegoaldeko barrutietan egin ditu eraso gehienak, Hezbollahren ustezko guneetan, eta Gaza iparraldea jotzen jarraitu du, azkenaldian baino are gogorrago.
2024/10/06 - 16:09
Guterresek Ekialde Hurbila "inguratzen duen indarkeria amaitzea" eskatu du
Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak Hamasek urriaren 7an Israelen egindako eraso "higuingarriak" gaitzetsi ditu berriro, baina orduz geroztik Israelek egindako eraso etengabeak ere deitoratu ditu.
2024/10/05 - 23:27
Manifestazio jendetsuak izan dira mundu osoan Palestinaren alde
Israelek Gazako inbasioa abiatu zuenetik urtebete beteko da astelehenean. Larunbatean, manifestazioak egin dituzte palestinarren aurkako erasoak amaitzea eskatzeko; izan ere, Gazan bakarrik 41.000 pertsona baino gehiago hil ditu orain arte Israelek.
2024/10/05 - 18:12
Israelek Hamasen bi buruzagi hil ditu Libanon larunbat honetan egindako erasoetan
Saeed Atallah Al-Qassam Brigaden burua da hildakoetako bat. Hiru seniderekin batera hil dute, Beddawi errefuxiatuen kanpalekutik gertu dagoen eraikin baten aurka egindako erasoan.
2024/10/04 - 22:30
Israelek Libanon egindako erasoetan 2.000 pertsona baino gehiago hil dira
2.000 pertsona baino gehiago hil eta 9.500 baino gehiago zauritu dira Israelek Libanoko hainbat lekuren aurka ia urtebetean egindako erasoen ondorioz. Biktima gehienak azken bi asteetako erasoetan hil dira.
2024/10/04 - 10:56
Beiruten aurkako bonbardaketarik gogorrenak egin ditu Israelek
Israelek adierazi duenez, helburua Hashen Safieddine litzateke, Nasralá Hezbolako buruaren ondorengoa. Baina ez dute baieztatu zer gertatu den harekin. Gainera, Zisjornadia okupatua bonbardatu eta gutxienez 18 pertsona hil ditu. Tulkaren errefuxiatu gunea izan da helburua.
2024/10/04 - 09:45
Albiste izango dira: EITB Focus, indarkeria futbolean, eta gerra Ekialde Hurbilean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/03 - 18:57
Espainiako Gobernuak 240 pertsona inguru ebakuatu ditu Libanotik, bi hegazkinetan
Defentsa Ministerioak jakitera eman duenez, lehen hegazkinean 203 pertsona abiatu dira Beirutetik, eta bigarrenean 40 pertsona igo dira. Bi hegazkinek arratsaldean lur hartuko dute, Torrejon de Ardozeko Aire Basean (Madril).
2024/10/03 - 14:11
Israelek Beiruteko erdigunea bonbardatu du eta gutxienez sei pertsona hil ditu
Gutxienez sei pertsona hil eta zazpi zauritu dira Israelek Beiruteko erdiguneko eraikin baten aurka egindako bonbardaketan. Libanoko hiriburuaren aurkako bigarren erasoa da.
2024/10/03 - 13:51
Beiruten lur hartu du espainiarrak ebakuatzeko Armadaren lehen hegazkinak
Aireko Armadaren A330 hegazkinak Beiruten (Libano) lur hartu du ostegun honetan, herrialde horretan bizi diren 380 espainiar ebakuatzen hasteko.
2024/10/03 - 13:12
Israelek Beirut erdigunea kolpatu du berriro, eta Libano hegoaldearen inbasio saiakerak ez du etenik
Libanoko Albisteen Agentzia Nazionalak salatu duenez, erasoetako batek Osasun Agintaritza Islamiarraren zentro bat suntsitu du, osasun arreta eta zerbitzuak emateaz arduratzen dena, eta bertan "nazioartean debekatuta dauden fosforozko bonbak" erabili dituzte.
2024/10/02 - 23:09
Libano hegoaldeko borroketan zortzi soldadu hil direla baieztatu du Israelek
Hezbollahren eta Israelen arteko borrokek ez dute etenik. Israelek, gainera, Ekialde Ertaineko edozein puntu erasotzeko aukerarekin mehatxatu du.