EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

71 pertsona hil eta 169 zauritu dira Libanon azken 24 orduetan Israelen erasoen ondorioz

Era berean, dozenaka pertsona hil dira Gazan azken orduotan eta lur azpiko arma fabrika bat ere txikitu dute Israelgo Armadak egindako erasoetan.
Israelgo Armadak Libanon egindako erasoa. Argazkia: EFE
Israelgo Armadak Libanon egindako erasoa. Argazkia: EFE

Israelek Gazako erdialdea eta iparraldea eta Libano erasotzen jarraitzen du azken orduotan ere. Dozenaka hildako eta ehunka zauritu eragin dituzte azken eraso hauek.

71 pertsona hil eta 169 zauritu dira azken 24 orduetan Libanon, Israelek egindako bonbardaketen ondorioz. Gauzak horrela, 2.980 pertsona hil dira guztira azken urtean. 

Ministerioak azaldu duenez, 109 bonbardaketa erregistaratu dira une berean Libanoko hainbat eramutan. Guztira, 11.876 bonbardaketa izan dira. 

Gazako Zerrendan, gutxienez hamar pertsona hil dira gaur, larunbata, Nuseirateko errefuxiatuen kanpalekuaren aurka izandako erasoetan. Beste hamabi palestinar hil dira Beit Lahian, Gaza iparraldean, Israelek egindako bonbardaketan. Israelgo Armadak Saftawi auzoa ere bonbardatu du Gazan, eta hiru hildako eta hainbat zauritu utzi ditu.

Hildo horretan, Gazako Zerrendako erdialdean dagoen lur azpiko arma fabrika bat ere txikitu du Israelek beste bonbardaketa batean. 

Bestalde, Israelgo Armadak bere bi soldaduren heriotza baieztatu du. Horrela, azken urtean 780 soldadu israeldar hil dira Gazan eta Libanon.

Zure interesekoa izan daiteke

CANBERRA (Australia), 10/12/2025.- Social media application logos appear on a mobile phone screen outside Parliament House in Canberra, Australia, 10 December 2025. The social media ban for minors under 16 in Australia takes effect on 10 December 2025. EFE/EPA/LUKAS COCH AUSTRALIA AND NEW ZEALAND OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indarrean da Australian 16 urtez azpikoei sare sozialak erabiltzea debekatzen dien lege "historikoa" 

Australiako Gobernuaren arabera, nerabeek gero eta presio handiagoa jasaten dute ingurune digitaletan, eta sare sozialekiko esposizio goiztiarrak antsietate, autoestimu baxu edo eskola-isolamendu arazoak larriagotu ditzake. Aldekoak eta kontrakoak ditu lege aitzindariak; azken horien iritziz isolamendua eta deskonexioa ekar diezaieke erabiltzaile zaurgarrienei. 

Oslo (Norway), 08/12/2025.- Security measures in front of the Grand Hotel in Oslo, Norway, 08 December 2025, in connection with the Nobel Peace Prize. Venezuelan opposition leader Maria Corina Machado is expected to arrive in Norway to receive the Nobel Peace Prize, according to a Norwegian official. The Nobel Prize ceremonies for 2025 are scheduled to take place on 10 December 2025, in both Stockholm and Oslo, as the central event of the Nobel Week 2025 running from 06 to 12 December. (Noruega, Estocolmo) EFE/EPA/LISE ASERUD NORWAY OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bertan behera utzi dute Maria Corina Machadok Osloko Nobel Institutuan eman beharreko prentsaurrekoa, eta zalantzan dago saria jasotzeko izango egongo ote den

Venezuelako oposizioburuak Norvegiako hiriburura joan egingo dela ziurtatu dio Nobel Institutuari. Hala izango balitz, Machado 2024ko abuztua ezkero lehenengoz agertuko litzateke jendaurrean. Bakearen Nobel Batzordearen buruak bidaia "arriskutsua" dela esan du, Nicolas Maduroren Gobernuak Machadoren aurka har ditzakeen errepresaliak direla eta.

Gehiago ikusi