Albiste dira
Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek 22 pertsona hil eta 80 zauritu ditu azken orduetan Libanon egindako erasoetan

Israelek lau pertsona hil ditu desplazatutako familiak hartzen zituen hotel baten aurka egindako bonbardaketan. Bestalde, Hezbollahk jaurtitako koheteek bi pertsona hil dituzte Israelgo iparraldean.
Leheketa Beiruten (Líbano). Argazkia: EFE
Leheketa Beiruten (Líbano). Argazkia: EFE

Israelek egindako erasoek gutxienez 22 pertsona hil eta 80 zauritu dituzte azken 24 orduetan Libanon, Libanoko Osasun Publikoko Ministerioak jakitera eman duenez. Txanponaren ifrentzuan, Hezbollahk Libanotik jaurtitako koheteek bi pertsona hil dituzte Kiryat Shmonan, Israelgo iparraldean. Miliziak 20 bat kohete jaurti ditu.

Libano hegoaldea (12 hildako) eta Bekaa (zazpi hildako) dira Israelen erasoek gehien kolpatu dituzten eskualdeak, Libanoko Osasun Ministerioak X sare sozialeko kontu ofizialean azaldu duenez.

Duela urtebetetik hona 2.141 hildako eta 10.099 zauritu dira dagoeneko, baina gehienak azken bi asteetan hil dituzte.

Asteazken honetan, oraingoz, lau pertsona hil ditu Israelek Sidon (Libanoko hegoaldea) herritik iparraldera, familia errefuxiatuak hartzen dituen hotel bateko apartamentu baten aurka egindako bonbardaketa batean, iturri ofizialek jakitera eman dutenez.

Gainera, Libanoko Gobernuaren arabera, 1,2 milioi dira israeldarrek etxeak uztera behartu dituzten pertsonak.

Desplazatu horietako asko bigarren egoitzetara edo alokairuko etxebizitzetara joan dira edo herrialdea utzi dute; agintarien arabera, berriz, 181.000 lagunek baino gehiagok Gobernuak Libano osoan prestatutako aterpetxeetan hartu dute babes.

Bestalde, asteartean, soldadu israeldarrek bandera altxatu zuten Libanoko muino batean, Maroun al Ras hiritik hegoaldera, bi herrialdeen arteko banalerrotik kilometro eskasera. Ekintza hori sare sozialetan zabaldu da, eta erreakzio uholdea eragin du, alde eta kontra.

Washingtonek babes osoa eman dio Israeli

Gainera, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Israelek Libanon egindako erasoak babestu dituzte asteazken honetan, eta duela bi aste Frantziarekin proposatutako su-etena alde batera utzi dute. "Egoera aldatu egin da duela bi aste zegoenarekin alderatuta", esan du Matthew Miller Estatu Departamentuko bozeramaileak, prentsaurreko batean.

Millerren hitzetan, Israelek "erasoaldi mugatuak" egiteko eskubidea du Libanon, "Hezbollah ahultzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X