Lizarra
2019/11/06 - 18:37
Nafarroa Oinez 2020 Lizarran ospatuko da
Urte osoan zehar aurrera eramaten den proiektua da, nafar guztiei zuzenduriko ekimen ugari biltzen dituena.
2019/09/15 - 19:17
Nafarroako hiru herritatik bat biztanlerik gabe geratzeko arriskuan dago
Populazioa galtzeko arriskurik handiena duten zonaldeak Zangoza inguruak, Estellerriak, Pirinioak eta Nafarroako Erdialdea dira.
2019/08/06 - 15:38
2018an Nafarroan izandako hainbat suteren egilea identifikatu dute
Lizarrako 29 urteko gizon bat da, eta segurtasun kolektiboaren aurka egindako bost delitu egotzi dizkiote.
2019/08/03 - 20:28
Bigantxa bat harategi batera sartu da Lizarrako entzierroan
Festetako lehendabiziko entzierroan gertatu da. Bigantxa bat ziztu bizian sartu da harategi batera, eta buztanetik tiraka atera dute bertatik hainbat mutilek. Whatsapp bidez zabaldu da bideoa.
2019/07/30 - 14:24
Gizon bat atxilotu dute Lizarran argazkiak webgune pornografiko batera igotzeagatik
Atxilotuak 17 eta 27 urte arteko emakumeen argazkiak eta bideoak igo zituen, horien baimenik gabe, eduki sexualak dituen webgune batera. Guztira, hamaika salaketa jaso ditu Lizarrako Guardia Zibilak.
2019/06/29 - 15:39
Lizarrako San Jurgik jatorrizko polikromia du berriro ere
Kolore biziekin, garaia eta estiloa errespetatu gabe, eskultura margotu zituzten arduradunei, apaizari eta Lizarrako margo irakasle bati isuna jarri zieten.
2019/06/15 - 19:26
PSNk EH Bilduri ezarritako betoak Navarra Sumari egin dio mesede
PSNk ez du koalizio abertzalearekin bat egin nahi izan, eta Navarra Sumak gehiengo sinplearekin eskuratu ditu hainbat alkatetza.
2019/06/08 - 14:47
PSNren jarrera giltzarri izango da Nafarroako udal nagusietan
Akordiorik ezean, Iruñean, Lizarran, Burlatan, Eguesen edo Tafallan zerrendarik bozkatuenak aginduko du, gehiengo osorik ez badu ere: Navarra Sumak, alegia.
2019/06/01 - 16:39
Hiru motorzale larri zauritu dira bi istriputan, Nafarroan
Ezbeharrak Nabaskozen eta Lizarra eta Urbasa lotzen dituen errepidean gertatu dira. Bestalde, hil egin da atzo Iruñean bizikletan erori zen irakaslea.
2019/05/25 - 16:37
199 kilometro orduko abiaduran zihoan auto-gidari bat harrapatu dute Garesen
Gidaria 27 urteko Lizarrerriko gizonezko bat da, eta bi isun jarri dizkiote.
2019/05/17 - 14:20
Hainbat atxilotu Araban eta Nafarroan, drogaren aurkako operazio batean
Horrez gain, Espainiako Poliziak 332 kilo speed eta ‘kristal’ atzeman ditu Araban, Nafarroan, Errioxan eta Kantabrian, drogaren aurkako operazio batean.
2019/04/30 - 14:17
Zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra, Carcarren beste bat hil zuen adinekoarentzat
Aldeek zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra adostu dute Julian Estornel Solerrentzat (74 urte), 2017ko abenduan Carcarreko adinekoen egoitzan kide bat hiltzeagatik.
2019/04/05 - 00:25
Lizarra igaro du Korrikak
Euskararen aldeko lasterketa Garesen abiatu da,eta "Klika" leloari helduta, Nafarroan barrena murgildu da. Apirilaren 4tik 14ra Euskal Herri guztia zeharkatuko du.
2019/04/04 - 19:22
Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa! Hasi da 21. Korrika!
Euskararen aldeko lasterketa Garesen abiatu da, 17:00etan. 2.560 kilometro egingo ditu lekukoak Gasteizera iritsi arte. Zuzeneko streaminga topatuko duzu eitb.eus-en, 24 orduz.
2019/04/03 - 12:29
Korrikak klika egiteko, dena prest
Euskararen aldeko lasterketa Garestik aterako da ostegun honetan, 17:00etan. 2.560 kilometro egingo ditu lekukoak Gasteizera iritsi arte. eitb.eus-ek 24 orduz eskainiko ditu zuzeneko irudiak.
2019/03/29 - 23:12
Lizarran sexu abusuak salatu dituzten pertsonak etsita irten dira bileratik
Elizaren biktimekin bildu da Iruñeko bikarioa. Sexu abusuak salatu dituzten pertsonak hartu ditu, baina etsita irten dira Artzapezpizkutzan izandako bileratik.
2019/03/28 - 12:46
Iruñeko Artzapezpikutzak 'ezinezkotzat' jo du Lizarrako abusu salaketa frogatzea
Pederastiagatik salatutako apaiza duela 25 urte hil zela esan du Artzapezpikutzak, eta, beraz, ezinezkoa dela salatzaileak adierazitakoa egiaztatzea.
2019/03/28 - 10:57
Lizarrako Nuestra Señora del Puy eskolan jasandako abusuak salatu ditu gizon batek
8 urte zituenetik 14 urtera arte, orduko zuzendariak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du. 60ko hamarkadan gertatutako abusuak dira, eta, ondorioz, preskribatuta leudeke.
2019/03/27 - 22:17
Nuestra Señora del Puy ikastetxean jasandako sexu abusuak salatu ditu gizon batek
60ko hamarkadan, eskolako zuzendariak ukituak egiten zizkiola salatu du gizonezko batek. Jakin badaki delitua preskribituta dagoela, baina salaketa gehiagoren akuilu izan nahi du bereak.
2019/03/23 - 09:41
37 urteko eskalatzaile bat hil da Errezuko arroila batetik erorita
Berekin zeuden beste eskalatzaile batzuk deitu zuten SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzura, istripuaren berri emateko.