Nafarroako hiru herritatik bat biztanlerik gabe geratzeko arriskuan dago
Espainiako Gobernuak erronka demografikoari aurre egiteko duen Ordezkaritzak zabaldutako datuen arabera, Nafarroako hiru herritatik batek (%38,6ak) hutsik geratzeko arriskua du. Populazioa galtzeko arriskurik handiena duten zonaldeak Zangoza inguruak, Estellerria, Pirinioak eta Nafarroako Erdialdea dira.
Antzeko datuak jaso ditu FNMC Nafarroako Herri eta Kontzejuen Federazioak ere. Nafarroako biztanleek azken hamarkadan izan duten bilakaera ikusita, eta 2017ko data erreferentziatzat hartuta, sei eskualdek populazioa galdu dute: Pirinioetako inguruak biztanleen %12,92 galdu du, Zangozak %5,17, Montejurrak %2,12, Erdialdeak %1,92, Estellerriak edo Lizarra inguruak %1,31 eta Izarbeibarrek %0,95.
Hain zuzen ere, gai hau aztertu dute gaur Uxuen, hango Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak "Lurraldearen Ordenazioa eta Despopulazioa" izenburupean antolatu dituzten jardunaldietan. Bertan izan da Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolakuntza, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetarako sailburua. Aierdik argi utzi du "despopulazioaren mehatxua lurralde politika guztien agendaren erdian" egon behar dela.
Etxebizitza politikak, eraikinen berritze politikak etab. landa inguruan aplikatu beharreko beste Gobernu-ekintza batzuekin koordinatu behar direla esan du Aierdik, lana sortzearekin, aktibitate ekonomikoa sortuko duten esparruen garapenarekin, lekuko elikadura industriaren promozioarekin, zerbitzu publikoen erabilerreztasuna bermatzearekin eta turismoa bultzatzearekin, besteak beste.
"Gure esku dago Europako joera orokorrari men egin, herritarren %75 hirietan bilduz, edota joera hori iraultzea, gure politiketan lurralde eta gizarte kohesioa bilatuz, oreka bat lortuz garapen urbanoaren eta landa garapenaren artean, lurralde bizi bat edukitzeko, eta ez desertuz inguratutako hiriak", gaineratu du.
Bere departamentuak lurralde politika berrikusi eta estrategia transbertsal bat diseinatu beharra daukala iragarri du sailburuak, "herri txiki eta ertainak desagertzen joan ez daitezen".
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.