Lizarra
2023/11/29 - 14:19
Greba feminista orokorreko manifestazio eta mobilizazioak: non eta noiz
Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta eskualdeko udalerri handietan manifestazio jendetsuak deitu dituzte arratsalderako, eta goizean mobilizazioak egongo dira ehunka herritan.
2023/11/19 - 09:57
49 urteko motorzale bat hil da Mendilibarrin, auto baten kontra jota
Istripua larunbat arratsalde honetan gertatu da NA-13-A errepidean. Motorzalea Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, baina azkenean hil egin da, trafiko-istripuak eragindako zauri larriengatik.
2023/11/12 - 09:08
Sonia Vaccaro, "biolentzia bikarioa" terminoa sortu zuen psikologoa
“Indarkeria bikarioa” kontzeptuak bikotekideak seme-alabak hiltzen dizkion amengan jartzen du fokua, eta Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunean sartuta dago 2017az geroztik; zenbait epai judizialetan aplikatu da.
2023/11/08 - 22:20
Biolentzia bikarioaren kontrako elkarretaratzea egin dute Lizarran
Atzo Urbasan ustez aitak haurra hil zuela jakin ostean, Lizarrako mugimendu feministak elkarretaratzea egin du arratsaldean, indarkeria matxista mota hori gaitzesteko.
2023/11/08 - 21:52
Erabateko isiltasunean eta saminez egin diote azken agurra, Lizarran, atzo Urbasan hildako umeari
Ehunka herritarrek familiarekin bat egin nahi izan dute gaurko hiletan. Haserre agertu dira, gertatutakoa ulertu ezinik, eta ustezko indarkeria bikario kasua gaitzetsi dute. Autopsiaren arabera, aita izan zen amildegira salto egin zuena, semea besoetan zuela. Ikerketak aurrera jarraitzen du.
2023/11/08 - 09:27
Albiste izango dira: Balizko indarkeria bikario kasua Nafarroan, istiluak Ferrazen eta Chillidak 100 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/07 - 20:58
Atsekabea Iguzkizan, Urbasan gertatutako ustezko indarkeria bikario kasuagatik
Iguzkizak, aitaren jaioterriak, elkartasuna adierazi die hildako adingabearen senide eta lagunei, eta Udal eta Kontzeju gisa eman dezaketen laguntza guztia eskaini die. Era berean, hiru dolu-egun ezarri ditu.
2023/11/07 - 19:46
Hipotesi nagusia da aitak eragin zuela haurraren heriotza Urbasan
Guardia Zibilak atzo hasi zuen haurra aurkitzeko bilaketa, amak jarritako salaketaren ostean. Kasua ikertzen ari dira, baina zantzu guztien arabera, indarkeria bikario kasu berri bat da.
2023/11/07 - 16:16
Samina Lizarran, Urbasan hilda aurkitu dituzten 7 urteko mutikoa eta bere aitarekin gertatutakoagatik
Lizarrako bizilagunek euren samina erakutsi dute elkarretaratze batean, gertatutakoaren ostean. Lizarrako Udalak dolu une honetan "babesa eta elkartasuna" adierazi nahi izan die senideei, lagunei eta hezkuntza komunitateari.
2023/11/07 - 13:26
Ostiraletik desagertuta zeuden 7 urteko mutiko baten eta haren aitaren gorpuak topatu dituzte Urbasan
Guardia Zibilak atzo ekin zion haurra bilatzeko lanei, amak jarritako salaketa tarteko. Bikotea banatuta dago, eta ostiralean aitak jaso zuen adingabea. Ikerketak inolako hipotesirik ez du baztertzen, indarkeria bikarioarena barne. Lizarrak eta Iguzkizak hiru dolu-egun ezarri dituzte.
2023/11/07 - 13:22
Desagertutako gizonaren eta 7 urteko semearen gorpuak aurkitu dituzte Urbasan
Nafarroako Guardia Zibilak atzo ekin zion haurra bilatzeko lanei, amak jarritako salaketa tarteko. Bikotea banatuta dago, eta ostiralean aitak jaso zuen adingabea. Atzo eskolara haren bila joatean, bertan ez zegoela egiaztatu zuen emakumeak eta salaketa aurkeztu.
2023/10/19 - 11:55
Bikote bat atxilotu dute, Lodosan gizon baten ibilgailuari tiro egitea egotzita
Antza denez, eztabaida bat izan zuten ibilgailu baten salerosketaren harira pilatutako zorragatik.
2023/10/16 - 16:18
Ekin diote Nafarroan gripearen eta covid-19aren aurkako txertaketari, 60 urtetik gorakoekin
Berrikuntza gisa, 6 hilabete eta 5 urte arteko umeei ere emango diete aurten gripearen kontrako txertoa. Bi urtetik gorakoei sudurretik emango diete dosia.
2023/09/29 - 19:23
Memoria historikoa aitortzeari uko egiten diotenak EAJrekin ez direla ''bateragarriak'' esan du Ortuzarrek
Fortunato Agirre 1936an faxistek fusilatutako Lizarrako alkatearen omenaldian hitz egin du Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak, eta atzo Eusko Legebiltzarrean onartu zen Memoria Historikoaren legea ekarri du gogora. Kontra bozkatu zutenak (PP eta Vox) ez direla EAJrekin bateragarriak esan du.
2023/09/22 - 15:53
Urriaren 16an abiatuko dute Nafarroan gripearen eta covid-19aren aurkako txertaketa, 60 urtetik gorakoekin
Berrikuntza gisa, 6 hilabete eta 5 urte arteko umeei emango diete aurten gripearen kontrako txertoa. Bi urtetik gorakoei sudurretik emango diete dosia.
2023/08/04 - 21:07
Lizarrako Udaltzaingoak indarrez atera du balkoitik EH Bilduko zinegotzi bat, ikurrina astintzeagatik
Laura Aznal Legebiltzarreko bozeramaileak sinboloen arteko lehia behin betiko gainditzeko eta adierazpen askatasuna errespetatzeko eskatu du.
2023/08/04 - 18:58
Lizarrako udaltzainburuak indarrez atera du udaletxetik EH Bilduko zinegotzi bat ikurrina erakusteagatik
Rodrigo Garcia de Galdiano Lizarrako Udaltzaingoaren buruak indarrez atera du Elisabet Ciordia EH Bilduko zinegotzia udaletxeko balkoian ikurrina bat erakusteagatik. Irudiak: Noticias de Navarra.

2023/07/19 - 10:24
Lizarrako txirrindulari bat hil da Allinen, errepidetik atera eta lurrera erorita
56 urteko gizonezko bat da hildakoa. Atzo arratsaldean izan zen istripua, 19:30 inguruan, NA-132A errepidean.

2023/07/18 - 17:13
Bero zakarra Araban eta Nafarroan
35 graduak aise gainditu dira gaur Araba eta Nafarroa erdi eta hegoaldean. Kantauri isurialdean, aldiz, ipar-mendebaldeko haizea sartu da goizean eta termometroei eustea lortu du.

2023/07/17 - 15:10
Asteburuko atsedenaldiaren ondotik, bero zakarra Arabara eta Nafarroara itzuliko da asteartean
12:00etatik 17:00etara 37 gradura arteko tenperaturak espero dira Arabako hegoaldean. Foru Erkidegoan, berriz, Aemetek abisu laranja ezarriko du bihar arratsaldean, 40 gradu inguruko tenperaturak espero baitira.