Albiste izango dira: Balizko indarkeria bikario kasua Nafarroan, istiluak Ferrazen eta Chillidak 100 urte
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 8, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Balizko indarkeria bikario kasua Nafarroan: Epaitegietako iturriek EITB Mediari baieztatu diotenez, Urbasan aurkitutako aita-semeei egindako lehen autopsiak dio 54 urteko gizonezkoak hil zuela 7 urteko haurra. Gorpuetan ez dute aurkitu substantzia toxikoen arrastorik, ezta itota hil izanaren zantzurik ere.
-Istiluak Ferrazen: Poliziak amnistiaren legearen aurka protesta egiten ari zen manifestari talde baten aurka kargatu du bart, Madrilgo Ferraz kaleko egoitza sozialistaren inguruan. 39 pertsona zauritu dira, horietako 29 poliziak, eta sei lagun atxilotu dituzte desordena publikoak egotzita.
-Chillida, 100 urte: Eduardo Chillida jaio zenetik 100 urte beteko dira aurki, eta, artista omentzeko, ekitaldia egingo dute Donostiako Miramar Jauregian.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon