Lizarra
2022/01/07 - 17:28
1.782 positibo zenbatu dituzte Nafarroan
Kutsatze kopurua erdira murriztu da bezperarekin alderatuta, jaieguna izanik PCR proba gutxiago egin zituztela eta.
2022/01/05 - 08:35
3.448 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan
100.000 biztanleko intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du, eta ia 6.000 kasukoa da.
2022/01/04 - 14:39
Bi heriotza eta 17 ospitaleratze, horietako bat ZIUetan, Nafarroan
Kutsatutakoen kopuruak 3.000 kasuen langa gainditu du berriro, % 45,5eko positibotasun tasarekin.
2022/01/03 - 21:08
Ezker Batuak Gabonzaharrean jasandako eraso faxista gaitzetsi dute Lizarrako plazan
Nafarroako Gobernuaz gain, alderdi eta sindikatuek gogor gaitzetsi dute erasoa herriko plazan egin den elkarretaratzean."Gorriak hormara" gisako mehatxuak idatzi eta lapurreta egiteaz gain, erasotzaileek gezurretako pistola bat utzi zuten mahai gainean.
2022/01/03 - 14:59
Hiru hildako Nafarroan, 1.809 kasu berri izan diren egunean
Positibotasun tasa % 51,2koa da Nafarroan. Kasu berrien kopurua duela 7 egun hautemandakoa (1.098) eta duela bi aste zenbatutakoa (537) baino handiagoa da. 188 lagun daude ohe arruntetan eta 24 ZIUetan covid-19ak jota.
2022/01/02 - 17:10
Elkarretaratzea egingo dute Lizarran astelehenean, NEBk jasandako eraso faxista salatzeko
"Gorriak zulora" zioten pintaketak egin dizkiete egoitzan, lapurreta, kalteak eta gezurrezko pistola bat utzi dute bertan. Afiliatu batek mehatxuak zituen eskuorri faxista jaso du etxean.
2022/01/02 - 13:57
Nafarroak kasuen beherakadarekin hasi du urtea, 1.500 positiboen azpitik
Larunbat honetan 1.489 positibo hauteman dituzte Foru Erkidegoan, 2021eko azken eguneko 3.350 kasuen aldean. Une honetan, 160 pertsona daude ospitaleratuta, 26 ZIUn.
2022/01/01 - 21:35
Nafarroako Ezker Batuak salatu du "eraso faxista" jasan dutela Lizarran
"Gorriak zulora" zioten pintaketak egin dizkiete egoitzan eta gezurrezko pistola bat utzi dute bertan. Afiliatu batek mehatxuak zituen eskuorri faxista jaso du etxean. Protesta egiteko elkarretaratzea deitu da astelehen honetarako, 19:00etan, Foruen Plazan.
2022/01/01 - 20:48
3.350 covid-19 kasu, bi hildako eta 15 ospitaleratze Nafarroan, urteko azken egunean
Laugarren eguna da jarraian, 3.000 positibotik gora diagnostikatzen direla. 160 pertsona daude une honetan ospitaleratuta, horietatik 26 ZIUn.
2021/12/31 - 16:30
Nafarroak positiboen marka berria erregistratu du, baita 3 hildako ere
3.688 kutsatze hauteman dituzte Nafarroan, bezperako ia kopuru bera. Nafarroa da Europa osoan 100.000 biztanleko intzidentzia metatua altuena duen eskualdea 3.810 kasurekin.
2021/12/30 - 14:16
3.600 positiboren langa gainditu du Nafarroak, lehen aldiz
Kutsatze gehien izan dituzten eremuei dagokienez, Iruñeko Arrotxapea auzoa da kaltetuena, 144 kasurekin. Ondoren, Iruñeko II. zabalgunea (138) eta Tafalla (110) daude.
2021/12/29 - 17:08
Hildako bat Nafarroan, kutsatzeen marka berria ezarri den egunean, 3.378 kasurekin
Positibotasun tasa % 36,3koa da. 20 lagun ospitaleratu behar izan dituzte eta bezperan baino 3 lagun gehiago daude ZIUtan.
2021/12/27 - 17:36
1.098 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan
Azken egunean, gainera, bi pertsona hil dira. 146 pertsona ospitaleratuta daude gela arruntetan, eta 26 zainketa intentsiboetako unitateetan.
2021/12/26 - 13:51
Hego Euskal Herrian droga-trafikoan aritzen zen talde kriminal bat desegin dute
2,5 kilo kokaina, kilo erdi heroina, 18 kilo haxix eta 7 kilo marihuana kukulu atzeman dituzte, baita 160.000 euro baino gehiago ere.
2021/12/25 - 12:54
Kutsatuen kopuruak marka berria ezarri du Nafarroan, egun batean 2.000 kasutik gora antzemanda
Iruñeko Bigarren Zabalgunean (82), Lizarran (73), Barañain (64), Sarriguren (54) eta Mutiloan (51) antzeman dira positibo gehien.
2021/12/24 - 18:53
Ia 2.000 kasu hauteman dituzte Nafarroan azken orduotan
Sarrigurenen izan dira kasu gehien 75; Barañainen 65, Burlatan 62, Arrotxapean 57 eta Zizur Nagusian 56.
2021/12/21 - 10:01
Nafarroak abisu horiari eutsiko dio lainoagatik asteazkenera arte
Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) Nafarroako erdialdean eta hegoaldean ezarri du abisua. Zonalde horietan abenduaren 12tik eguzkia ikusi gabe daude.
2021/12/13 - 21:54
7 urteko espetxealdia baieztatu diote 2018ko apirilean, Lizarran, bere laguna bortxatzeagatik
Sententziari errekurtsoa jar diezaiokete Gorenaren aurrean. Defentsak aurkeztutako helegitea atzera bota du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Absoluzioa eskatu zuten erasotzailearen abokatuak eta Fiskaltzak.
2021/12/11 - 16:26
Torturatuak izan diren nafar guztien errolda egiteko elkartea sortu du Nafarroako Torturatuen Sareak
Errolda ahalik eta zehatzena izatea nahi dute eta elkarte berriko bazkide izateko gonbidapena egin diete Nafarroan torturatuak izan diren guztiei. Egiari Zor fundazioak ere parte hartu du prentsaurrekoan.
2021/12/09 - 12:44
Osasun egoera "delikatua" da Nafarroan, eta ez da baztertzen "neurri komunitarioak" hartzea
Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariaren ustez, "ez lirateke gutxieneko segurtasuna bermatu ezin den egoerak bultzatu behar".