Lurra
2019/09/17 - 12:34
Suzko bola distiratsu batek Sevillako zerua zeharkatu du
Asteroide batetik askatu den zati bat 61.000 kilometro orduko abiaduran sartu da atmosferan, eta Andaluziatik ikusi ahal izan den suzko bola distiratsu bat sortu du.
2019/09/12 - 15:56
Pirinioetako glaziarrak desagertzeko bidean daudela ohartarazi dute EHUko ikerlariek
Oso azkar urtzen ari dira Pirinioetako glaziarrak. Azken 30 urteetan hogei glaziar desagertu dira, eta dagoeneko hemeretzi besterik ez dira gelditzen. Mende erdialderako desagertu daitezke.
2019/09/12 - 11:32
Ur lurruna atzeman dute bizitzarako egokia izan daitekeen exoplaneta baten atmosferan
Eguzki sistematik kanpo tenperatura egokia, atmosfera bat eta ura dituen planeta bakarra da hau, oraingoz. Horrenbestez, bizigarri izateko “orain arteko hautagairik onena” da.
2019/09/12 - 11:19
Ur lurruna atzeman dute bizitzarako egokia izan daitekeen exoplaneta baten atmosferan
Zientzialari talde batek lehen aldiz ur lurruna atzeman du Lurraren tamainako exoplaneta baten atmosferan, eta, horrek, bizitzarako egokia izateko “orain arteko hautagairik onena” bihurtzen du.
2019/09/10 - 12:09
Horrelakoa izan zen dinosauroen azken eguna
Hamar kilometroko asteroide batek Lurraren aurka talka egin eta bosgarren desagertze masiboa eragin zuen unea berreraiki dute ikerketa batean.
2019/08/20 - 13:46
Elon Muskek Marten bizia sortzeko proposamena sustatu du berriz
Space X, PayPal eta Tesla enpresen sortzaileak proposatutako ideiak hainbat zientzialariren eszeptizismoa jaso du.
2019/08/09 - 13:41
570 metroko asteroide bat Lurretik 'gertu' igaroko da larunbat honetan
NASAk asteroide horren ibilbidea irudikatu du bere webgune ofizialean. Bertan, QQ23 2006 asteroidea Lurretik oso hurbil dagoela dirudi, baina 7,3 milioi kilometrora igaroko da, eta ezingo da ikusi.
2019/08/01 - 20:32
Bizitzeko moduko planeta bat daukan sistema berri bat aurkitu dute
Aurkikuntza TESS teleskopioko datuei eta CARMENES tresnako neurketei esker egin da.
2019/07/19 - 19:04
2006 QV89 asteroideak ez du talka egingo Lurrarekin
Asteroidea 2006ko abuztuan aurkitu zen, eta soilik hamar egunez behatu zen.
2019/06/19 - 13:37
Bizitzeko egokiak izan daitezkeen Lurraren antzerako bi planeta aurkitu dituzte
Teegarden izarreko Doppler neurketek gutxienez bi seinaleren presentzia erakutsi dute, eta Teegarden b eta Teegarden c planeta gisa identifikatu dituzte.
2019/01/17 - 17:20
‘Otso odoleko superilargia’, beldurrezko film izena duen eklipsea
Urtarrilaren 21ean ikusgai izango da ‘otso odoleko superilargia’ izeneko ilargi eklipse osoa.
2018/11/20 - 09:47
NASAk bizi zantzuak bilatuko ditu Marten, antzina laku bat izan zen tokian
Estatu Batuetako Espazio Agentziak 2020an ontzi bat bidaliko du Jezero izena duen krater batera (45 kilometroko diametroa du), bertako haitzen eta lurraren laginak hartzeko.
2018/10/10 - 15:34
'Garezur' asteroidea Lurrera hurbilduko da Halloweenen
Espazioko harri hori "garezur baten antza handia" duen hildako kometa bat da; hala ere, ez da mehatxua Lurrerako.
2018/09/21 - 13:45
Dickinsonia, Lurreko inoizko animalia zaharrena
Duela 558 milioi urte inguru bizi izan zen. 1,4 metro luze zen eta forma obalatua zuen.
2018/08/28 - 18:15
Abioi baten tamaina bikoitza duen asteroide bat, Lurretik oso gertu
Asteroidea 32.000 km/h baino gehiagora dago espazioan zehar bidaiatzen. NASAk azaldu duenez, haren zabalera 70 eta 160 metro artekoa da.
2018/05/23 - 12:45
Lurra miatuko duen Space X konpainiaren kohete bat arrakastaz jaurti dute
Atmosferatik kanpo 220 kilometroko altuera batean, lurra miatuko dute, arreta gehien uretan jarrita. Itsasoen altuera eta izotzetako aldaketak neurtuko dituzte.
2018/03/31 - 20:27
Tiangong 1 estazioa igande gauean eroriko da Lurrera
Adituen esanetan, estazioa atmosferan sartzen denean suntsituko da, eta zati batzuk soilik iraungo dute.
2018/03/27 - 09:44
Merkurioren sorrera ulertzen lagunduko duen exoplaneta bat aurkitu dute
Exoplanetak K2-229b du izena; Lurra handi baten modukoa da, baina Merkurioren itxurako egitura dauka, hain zuzen, eguzki sistemaren planetarik ezezagunena.
2018/03/19 - 17:58
Tiangong 1 estazioa Lurrera eroriko da martxoaren 30a eta apirilaren 6aren artean
Estazio espaziala Espainia, Frantzia, Portugal eta Grezia herrialdeei dagokien latitude-eremuan eroriko da.
2018/02/08 - 11:38
15 eta 40 metro arteko asteroide bat Lurretik gertu igaroko da ostiralean
2018 CB izena du asteroideak, eta NASAko teleskopio batek atzeman zuen lehen aldiz igandean.