Ciencia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizitzeko moduko planeta bat daukan sistema berri bat aurkitu dute

Aurkikuntza TESS teleskopioko datuei eta CARMENES tresnako neurketei esker egin da.
Aurkitutako exoplanetak. Irudia: EFE

Astronomo talde batek GJ357 izarraren inguruan orbitatzen ari diren hiru exoplaneta aurkitu ditu.

Ikertzaileen arabera, bizitzeko moduko planeta bat duen planeta-sistema da.

Aurkikuntza TESS teleskopioko datuei esker egin da. Horrez gain, CARMENES tresnako neurketak ere erabili dira.

Horrela, GJ357 izarraren inguruan dagoen planeta-sistemaren aurkikuntza aurkeztu dute, Eguzkiaren tamainaren herena duen eta gure izarra baino % 40 hotzagoa den izar nanoa. Gainera, gugandik 31 argi-urtera dago, Hydra konstelazioan.

NASAko TESS sateliteak otsailean exoplaneta bat (GJ357 b) aurkitu zuenean hasi zen aurkikuntza.

Prozesuan zehar, ikertzaileek bi mundu gehigarri aurkitu zituzten: GJ 357 c eta GJ357 d.

GJ 357 b Lurra baino % 22 handiagoa da eta 254 graduko tenperatura dauka.

"Orbitatzen duen izarra distiratsu samarra denez, eta Eguzkitik hurbil dagoenez, exoplaneta hau helburu bikaina da atmosfera lurtar bat aztertzeko", nabarmendu du CABeko Jose Antonio Caballerok.

GJ357 d planetak 55,7 egunero orbitatzen du bere izarra, Lurrak Eguzkia orbitatzen duen distantziaren % 20ko distantziarekin. Gainera, Lurra baino sei aldiz pisutsuagoa da.

Gorputz hori "bizitzeko moduko esparrua" izan daiteke, hau da, ur likidoa izan dezakeen Lurra bezalako planeta bat.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X