570 metroko asteroide bat Lurretik 'gertu' igaroko da larunbat honetan
Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionalak iragarri du 570 metroko QQ23 2006 asteroidea Lurretik 'gertu' igaroko dela larunbat honetan, abuztuaren 10ean, 16.700 kilometro orduko abiaduran. NASAk "arriskutsutzat" jo du asteroidea, 0,05 unitate astronomiko baino gutxiago dituelako.
Bestalde, New Yorkeko Empire State eraikin ezagunaren tamaina gainditzen duen zeruko gorputz harritsu horrek egingo duen ibilbidea argitaratu du NASAk bere webgune ofizialean.
Aurreikusitakoaren arabera, 559 metroko diametroa eta 443 metroko garaiera duen asteroidea Lurretik 7,3 milioi kilometrora igaroko da, hurbil dagoela dirudien arren. Beraz, ezinezkoa izango da Lurretik ikustea.
Duela ehun baino gehiago ere, 1901ean zehazki, Lurretik 'gertu' igaro zen QQ23 2006, eta antza denez, 2022an ere antzeko ibilbidea egingo du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak Realeko, Alaveseko eta Celtako 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian