Lurrikarak
2024/04/03 - 10:09
Zazpi pertsona hil dira eta 700 zauritu Taiwanen Richter eskalan 7,2ko indarra izan duen lurrikaran
Biktima kopuruak gora egingo duela uste dute, hainbat pertsona hondakinen artean baitaude harrapatuta. Seismoak Hualien eskualdea (ekialdea) astindu du bereziki. Ondoren hainbat erreplika izan dira eta ez da baztertzen lurrikara gehiago izatea. Azken 25 urteotako seismorik indartsuena da.
2024/03/29 - 10:28
5,6 eta 4,5 graduko bi lurrikara izan dira Grezia hegoaldean
Atikan eta Kretan ere nabaritu dituzte, epizentrotik 450 kilometrora. Hain zuzen ere, Strofades uharteen ekialdetik 14 eta 17 kilometrora izan dute epizentroa lurrikarek, Itsaso Jonikoan, Zante hegoaldean.
2024/02/06 - 10:05
Lurrikaren osteko promesek hondakinen azpian lurperatuta jarraitzen dute Turkian eta Sirian
Urtebete bete da gaur Turkiako hego-ekialdea eta Siriako ipar-mendebaldea astindu zituzten lurrikaretatik. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak orduan agindutakoa ez da bete; suntsitutako eremuak hondakinez beteta eta milaka herritar etxerik gabe daude oraindik.
2024/01/08 - 11:35
168 hildako eta 300 pertsona baino gehiago desagertuta daude Japoniako lurrikararen ondorioz, astebete geroago
Elurrak eta errepideetako kalteek biktimak bilatzeko eta kaltetuei laguntzeko lanak oztopatzen jarraitzen dute.
2024/01/04 - 12:53
Erreskate taldeak Japoniako lurrikaratik bizirik atera direnen bila ari dira erlojuaren kontra
Urtarrilaren 1ean Japonia mendebaldean izandako 7,6 graduko lurrikararen ondorioz hildakoen kopurua 82koa da, agintariek baieztatu dutenez. 30.000 pertsona baino gehiago ebakuazio-zentroetan daude.
2024/01/03 - 10:54
Japoniako mendebaldeko kostaldeko lurrikarak 73 hildako utzi ditu dagoeneko, erreplika berrien beldur
Lurrikararen epizentrotik gertu dauden herrietan oraindik ari dira eraikin eta egitura eroriak kuantifikatzen saiatzen. Gainera, 14 hiri eta herri ur eta energia mozketak jasaten ari dira.
2024/01/02 - 17:14
55 pertsona hil dira Japonian, Urte Berri egunean kostaldea astindu zuen dardararen ondorioz
Biktima gehienak Suzu eta Wajima hirietan izan dira, 20na hildakorekin. Biktima kopuruak gora egingo duela uste da, behera etorri diren eraikinen azpian dozenaka gorpu egon daitezke eta.
2024/01/02 - 12:12
Dozenaka hildako Japoniako lurrikararen ondorioz
Erreskate taldeek pertsonak bilatzen jarraitzen dute hondakinen artean. Gobernu japoniarra kalteen balantzea egiten ari da, Urte Berri egunean kostaldea astindu zuen dardararn ostean.
2024/01/02 - 08:45
Tsunami alerta kendu du Japoniak, baina ebakuatuei etxera ez itzultzeko eskatu die
Gutxienez 30 pertsona hil dira lurrikararen ondorioz. Gainera, lurrikarak kalte material handiak eragin ditu, eraikin batzuk hondoratu dira eta baliteke harrapatuta geratzea eta sute bat izatea.
2024/01/01 - 15:20
Hainbat tsunami iritsi dira Japoniako mendebaldeko kostaldera, 7,6 graduko lurrikararen ondoren
Japoniako agintariek ohartarazi dutenez, bost metroko olatuak neurtu daitezke mendebaldeko kostalde ia osoan. 30.000 etxebizitza inguru argindarrik gabe gelditu dira, eta Japoniako Gobernuaren esanetan ez da kalterik izan herrialdeko zentral nuklearretan.
2024/01/01 - 13:21
Hainbat lurrikarak Japonia astindu dute, eta tsunami-alerta aktibatu du Gobernuak
Japoniako agintariek baieztatu dutenez, tsunamiak iritsi dira jada mendebaldeko kostaldera, bereziki Ishikawako prefekturara, 7,6ko indarra izan duen lurrikara izan eta ordu batzuetara.
2023/12/30 - 09:34
Lurrikara txiki bat sumatu da bart Muskizen eta inguruan
Richter eskalan 1,7 graduko indarra izan du, eta badirudi Gallartan nabaritu dutela gehien. SOS Deiakek herritar kezkatu ugariren deiak jaso ditu, baina Segurtasun Sailak baieztatu du ez dela kalterik izan.
2023/12/19 - 09:36
Gutxienez 118 hildako eta 200 zauritu, Txina ipar-mendebaldean izandako 6,2 graduko lurrikara baten ondorioz
Lurrikararen ondorioz, milaka eraikin eta azpiegiturek kalteak jasan dituzte, eta ur, elektrizitate eta errepide mozketak eragin dituzte. Txinako Gobernuak 1.440 suhiltzaile bidali ditu bertara.
2023/11/13 - 23:52
Islandiak 590 lurrikara baino gehiago erregistratu ditu eta erupzio bolkaniko handi baterako prestatzen ari da
Sismologoek eta bulkanologoek erupzio bolkanikoa espero dute herrialdearen hego-mendebaldean. Erregistratutako datuek ez dute zalantzarik uzten: 590 lurrikara izan dira azken orduetan.
2023/11/04 - 16:44
Gutxienez 157 pertsona hil eta 197 zauritu dira lurrikara baten ondorioz, Nepalen
Oraingoz Jajarkoten, herrialdearen mendebaldean, aurkitu dute hildako gehien, 95. 6,4ko indarra izan du dardarak Richter eskalan.
2023/10/15 - 15:44
Lurrikara gehiago izan dira Heraten, eta pertsona bat hil eta 120 zauritu dira gutxienez
MOEk jakinarazi du 6,5 graduko lurrikara bat izan dela, eta beste erreplika batzuk ondoren. Joan den astean, mila pertsona baino gehiago hil ziren inguru horretan lurrikaren ondorioz, Afganistango Hondamendiak Kudeatzeko Ministerioaren arabera.
2023/10/09 - 11:51
Gutxienez 2.400 hildako eta 2.000 zauritu eragin ditu Afganistango lurrikarak
Lurrikarak bereziki astindu du Zindah Jan barrutia, Herat probintzian. Bertan dozena bat herrixka erabat suntsituta geratu dira. 1998tik Afganistanen izan den hirugarren lurrikararik hilgarriena da.
2023/10/08 - 11:56
2.530 pertsona hil eta 9.240 zauritu dira Afganistango mendebaldea astindu duten hainbat lurrikararen ondorioz
Litekeena da hildako eta zauritu kopuruak gora egitea. Zinda Jan barrutiko hamabi herri guztiz suntsituta geratu dira. 2.000 lagun baino gehiago ebakuatu dituzte.
2023/09/22 - 13:43
2,2 eta 2 graduko mugimendu sismikoak izan dira Nafarroan goizaldean
Abaurregaina eta Abaurrepea herrietan izan dira mugimenduak, eta asteazkenean Espartza Zaraitzun izandakoari gehitu behar zaizkio.
2023/09/13 - 14:05
Marokoko lurrikarak kaltetutakoentzat laguntza jasotzeko guneak, Bilbo, Ermua eta Errenterian
Bilboko komunitate marokoarrak laguntza jasotzeko gune bat jarri zuen martxan atzo, asteartea, Karmelan (Fika kalea 44). Bilketak astebete iraungo du, gutxi gorabehera. Gainera, bihar beste puntu bat zabalduko dute Ermuan, eta etzi Errenterian.