Madril
2024/04/29 - 11:57
Sanchez Moncloan da, Espainiako presidente jarraituko duen ala ez iragartzeko agerraldian
Adierazpen instituzionala egingo du Moncloan, hasiera batean iragarritakoa baino ordubete lehenago. Bertan argituko du Espainiako Gobernuaren buru izaten jarraituko duen ala ez, asteazkenean gogoeta egiteko hartutako egunak igarota.
2024/04/28 - 23:39
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, Kongresuaren aurrean demokrazia aldarrikatzeko
Pedro Sanchezen agerraldia baino ordu batzuk lehenago, 'Por amor a la democracia' (Demokraziarekiko maitasunagatik) lelopean egin da. Halaber, "ez dira pasatuko" edo "mafia judiziala gelditu behar da" bezalako leloak entzun dira, baita Sanchez eta haren emazte Begoña Gomezen aldeko oihuak ere.
2024/04/28 - 22:57
Milaka lagun kalera atera dira Madrilen 'Demokraziarekiko maitasunagatik'
Milaka lagunek bat egin dute igande honetan La Plaza Elkarteak "Demokraziarekiko maitasunagatik" lelopean deitutako manifestazioarekin. Atochatik Diputatuen Kongresura iritsi dira "xantaiek eta buloek demokraziaren eta herriaren aurka" ezingo dutela irabazi aldarrikatzeko.
2024/04/27 - 20:15
PSOEren milaka jarraitzaile elkartu dira Ferrazen, Batzorde Federalak Sanchez babestu duen bitartean
Pantaila erraldoi batean eman dituzte Batzorde Federaleko hitzaldiak, Ferrazen. Monterok alderdiaren babes osoa helarazi dio Sanchezi, eta geratzeko eskatu dio.
2024/04/27 - 15:28
Montero: ''Gaur, beti, zurekin, presidente! Zurekin!''
Maria Jesus Monterok dimisioa ez emateko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, PSOEren Batzar Federalean, eta alderdiaren babesa helarazi die hari eta haren emazte Begoña Gomezi. "Lokatzik ez da munduan zurekin gizarte hobea lortu dugula ezkutatuko duenik", esan dio.
2024/04/27 - 13:22
PSOEren militante eta jarraitzaile ugari bildu dira Ferrazen, Pedro Sanchezi babesa adierazteko
PSOEk Batzorde Federala egingo du bertan, eta pantaila erraldoietan ikusi ahal izango dira hitzartzeak.
2024/04/25 - 19:37
Madrilgo Fiskaltzak Ayusoren bikotekidearen kereila artxibatzeko eskatu du, deliturik ikusten ez duelako
Fiskaltzaren arabera, Alberto Gonzalez Amadorrek Madrilgo Fiskal nagusiaren eta delitu ekonomikoen fiskalaren aurka sekretuak aireratzeagatik ipinitako kereilak "ez dauka prozesu penal bat abiarazteko nahikoa muntarik".
2024/04/24 - 20:50
Fiskalen Batzordeak Ayusoren mutil-lagunaren kereila artxibatzea babestu du, auziaren filtrazioarekin lotuta
Gauzak horrela, Batzordeak Angeles Sanchez Conde Auzitegi Goreneko fiskalordearen jarrera babestu du, Madrilgo presidentearen bikotekideak Pilar Rodriguez Madrilgo fiskalburuaren eta Julian Salto delitu ekonomikoen fiskalaren aurka aurkeztutako salaketa artxibatzea eskatzeko.
2024/04/24 - 19:40
Espainiako Gobernuak faltsutzat jo du Gomezen aurkako salaketa, eta PPk aurpegia emateko eskatu dio Sanchezi
Madrilgo epaitegi batek ikerketa abiatu du Gomezen aurka, Manos Limpiasek jarritako salaketaren ondorioz, negozioetan influentzia-trafikoa eta ustelkeriako delituak egotzita.
2024/04/24 - 13:01
Epaitegi batek eginbideak hasi ditu Begoña Gomez Pedro Sanchezen emaztearen kontra, influentzia trafikoagatik
Manos Limpias eskuin muturreko sasi-sindikatuak aurkeztutako salaketa baten harira abiatu dute ikerketa. Espainiako Gobernuko presidenteak honakoa esan du lehen erreakzio gisa: "Gertatutakoa gorabehera, Justizian sinisten dut".
2024/04/19 - 20:27
Alex Garcia euskal herritarra etxeratuko duen hegazkin medikalizatua Madrildik atera da Thailandiara bidean
Hegazkinean, 11 mediku eta erizain militar doaz. Euskadira itzuliko da zuzenean, eta Loiuko aireportutik Gurutzetara eramango dute.
2024/04/09 - 14:29
Estatu Islamikoak Txapeldunen Ligako final laurdeneko partidetan atentatuak egiteko deia egin du
Talde jihadistaren gertuko webguneek mehatxu irudia partekatu dute. Argazkian fusila eskuan duen gizon bat ageri da, estadioetako izenak eta "hil itzazue denak" esaldia ondoan dituela. Espainiako Barne Ministerioak "lasaitasuna" eskatu du eta segurtasuna handitu duela azpimarratu.
2024/04/08 - 14:37
Amnistia Legea ''batasun nazionalaren eta demokraziaren aurkako kolpea'' da, Diaz Ayusoren hitzetan
Senatuan egindako adierazpenetan Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak esan duenez, amnistia "geldiezina izango da garaiz erantzuten ez badugu".
2024/03/31 - 20:02
Iñaki Achak (Rayo Majadahonda) Sestaoren zelaian bizitako gorabeherak azaldu ditu
Iñaki Acha Rayo Majadahondako presidenteordeak Sestaoren aurkako partidan Cheikh Sarrek jaso zituen irain arrazistei buruz hitz egin du EITB Mediarentzat, eta Sestaoko polizia-etxean salaketa jarri arte zer egin zuten azaldu du.
2024/03/28 - 17:23
Madrilgo Beti Jai frontoia berriro ireki dute, eta dohainik sartu eta ikus daiteke
Mende oso bat ahaztuta izandako eraikin historikoa zaharberritu ondoren, berriro ireki dute, eta dohainik sartu eta ikus daiteke. XIX. mendeko altxor arkitektoniko bat da.
2024/03/27 - 15:02
25 atxilotu, horietako lau funtzionarioak, langabezia-prestazioekin iruzurra egiteagatik
Langabezia-prestazioen kapitalizazioarekin Gizarte Segurantzari lau milioi euro baino gehiagoko iruzurra egiteagatik atxilotu dituzte.
2024/03/26 - 08:25
Gonzalez Amador Ayusoren bikotekidea maiatzaren 20rako deitu dute deklaratzera, ikertu gisa
Madrilgo 19. Instrukzio Epaitegiak bi zerga iruzur eta dokumentuak faltsutzea egotzi dizkie enpresaburuari eta beste lau pertsonari.
2024/03/22 - 15:44
''Ausardia'' eskatu dio Puentek Feijoori, Ayusori Madrilgo Erkidegoko buru izaten utzi ala ez erabakitzeko
Horrela mintzatu da Oscar Puente ministroa epaileak Alberto Gonzalez Amador Madrilgo presidentearen mutil-lagunaren aurka aurretiazko eginbideak hasteko erabakia hartu ondoren.
2024/03/22 - 13:26
Fiskaltzak 22 urteko kartzela-zigorra eskatu du hainbat erakundetara lehergailuak bidali zituen gizonarentzat
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, bestalde, 24 urteko kartzela-zigorra eskatu du, eta Espainiak Ukrainari emandako babesaren aurkakoa zela gogorarazi du.
2024/03/22 - 11:54
Epaitegi batek ikerketapean jarri du Ayusoren bikotekidea, iruzurra egin duelakoan
Madrilgo 19. instrukzio epaitegiak tramitera onartu du Fiskaltzaren salaketa, eta deklaratzera deitu ditu Alberto Gonzalez Amador eta beste hainbat pertsona Ogasunari 350.000 euroko iruzurra egitea egotzita.