Madril
2023/04/26 - 13:39
Bilboko Burro Canaglia jatetxeak beharrezko baimen guztiak ditu
Madrilen su hartu duen kate bereko jatetxea ikuskatu dute Bilboko udal teknikariek, eta lizentziekin arazorik ez dagoela egiaztatu dute. Hala ere, lokalaren dekoraziari buruzko informazio gehiago eskatu diote.
2023/04/25 - 09:41
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea, Madrilgo sutearen azken ordukoa eta greba itunpeko ikastetxeetan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/24 - 22:58
Madrilgo jatetxean zauritutako 40 urteko emakume bizkaitarrak larri jarraitzen du La Paz ospitalean
EITBk jakin duenez, Barakaldoko Megapark enpresako marketin-arduraduna da. Erredurak ditu gorputzaren % 25ean, aurpegian, enborrean eta besoetan, eta intubatuta dago, kea arnastu baitzuen.
2023/04/24 - 22:52
Madrilgo sutean zauritutako 40 urteko bizkaitarra, larri, La Paz erietxean
Madrilgo jatetxe batean piztutako sutean hildako Alexandraren laguna, larri zaurituta dago La Paz ospitalean, erreduren unitatean. Gorputzaren % 25ean ditu erredurak, eta intubatuta dago arnastutako kearen ondorioz.
2023/04/24 - 22:40
Jatetxeetan plastikozko landaredia ipintzearen modaren erdian, badira suteen aurkako landareak
Jatetxe bat irekitzera doazenean, udalek orokorrean ez dute aztertzen nola dekoratuta dagoen, ezta zein material motarekin ere. Arkitekto batekin eta apaintzeko plastikozko landaredia darabilen Bilboko estudio bateko langileekin izan gara, horrelako espazioen diseinuaren nondik norakoak ezagutzeko.
2023/04/24 - 22:37
Bilbo Udalak ikuskapen prebentiboa egingo du Burro Canaglia jatetxean
Udaletik azaldu dute jatetxeak behar bezala dituela baimen eta instalazio guztiak. Facuak "premiazko" ikuskapena eskatu du.
2023/04/24 - 22:29
Bilboko Burro Canaglia jatetxea zabalik dago, katearen dekorazio bereizgarrian aldaketarik egin gabe
Sugarrek Madrilen irentsitako Burro Canaglia jatetxe kateak badu Bilbon ere ezaugarri bertsuko lokala. Tartean, ikerketaren erdigunean dagoen plastikozko landareen dekorazioa du ezaugarri. Baimen guztiak betetzen ditu, baina Bilboko Udalak ikuskaritza prebentiboa egingo du bertan.
2023/04/24 - 19:03
Hiru falangista atxilotu dituzte Primo de Riveraren gorpuzkiak hilerrira iritsi direnean izandako istiluetan
Hiru atxilotuei desordena publikoak eragitea egotzi diete, Falangearen sortzailearen gorpuzkiak iritsi direnean polizia-hesia gainditzen saiatzeagatik.
2023/04/24 - 17:19
Madrilgo sutean hildako bezeroaren aitak jatetxea salatuko du
25 urteko zerbitzariaz gain, Bilboko Zorrotzaurreko IMQ klinikan lan egiten zuen 43 urteko erizain bat hil zen ezbeharrean. Emakumearen lankideek minutu bateko isilunea egin dute eguerdian zendu berri den lankidea gogoratzeko.
2023/04/24 - 16:56
Primo de Riveraren gorpuzkiak Cuelgamuros Haranetik atera dituzte
Falangeren sortzailearen gorpuzkiak Madrilgo San Isidro hilerrira eraman dituzte. Poliziak hiru falangista atxilotu ditu Primo de Riveraren jarraitzaileen eta segurtasun indarren artean izandako liskarretan, Falange Españolaren sortzailearen gorpuzkiak hilerrira iritsi direnean.
2023/04/24 - 15:06
Minutuko isilunea Zorrozaurreko IMQ klinikan, Madrilgo sutean hildako erizaina omentzeko
Madrilgo Burro Canaglia Bar & Resto jatetxean izandako sutean hildako emakumea erizain gisa ari zen lanean Zorrozaurreko IMQn, Bilbon. Haren omenez, lankideek minutu bateko isilunea egin dute.
2023/04/24 - 12:06
Emakume getxoztar bat hil zen Madrilgo jatetxeko sutea ikertzen ari dira
Madrilgo Burro Canaglia Bar&Resto jatetxean larunbatean izandako sutea ikertzen ari da Polizia Zientifikoa. Bi pertsona hil ziren, horietako bat 43 urteko emakume getxoztarra, eta 10 zauritu, sei oso larri. Azken horietako bat ere bizkaitarra da.
2023/04/24 - 09:44
Albiste izango dira: Madrilgo sutearen ikerketa, Primo de Riveraren exhumazioa eta greba Bizkaibusen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/23 - 23:12
Madrilgo jatetxe batean izandako sutean hildakoetako bat Bizkaiko emakume bat da
43 urteko emakumeak Zorrotzaurreko IMQ ospitalean egiten zuen lan, erizain gisa, eta oporretan zegoen Madrilen. Beste hildakoa jatetxearen sukaldarietako bat da, 25 urteko gazte bat.
2023/04/22 - 12:04
Bi pertsona hil eta 10 zauritu dira flanbeatu baten ondorioz jatetxe batean piztutako sutean, Madrilen
Bezeroetako batzuk lasterka atera ahal izan dira, baina beste batzuk harrapatuta geratu dira suak irteerako atea ixten zielako.
2023/04/20 - 21:01
Primo de Riveraren gorpuzkiak datorren astelehenean aterako dituzte Cuelgamuros Haranetik
Falangearen sortzailearen gorpuzkiak Madrilgo San Isidro hilerrira eramango dituzte, senideek hobitik ateratzea eskatu ondoren, Memoria Demokratikoaren Lege berria betez.
2023/04/12 - 20:12
Makroeskualde Atlantikoa sortzearen alde daudela adierazi dio Frantziako enbaxadoreak lehendakariari
Urkullu Frantziako eta Portugalgo enbaxadoreekin elkartuko da, Arku Atlantikoaren interkonexioak aztertzeko. Frantziako Garraio ministroarekin bilera bat errazteko konpromisoa hartu du Jean-Michel Casak. Era berean, João Mira-Gomes Portugalgo enbaxadorea proiektua babesteko prest agertu da.
2023/04/12 - 07:00
Urkulluk AHTaren interkonexioak aztertuko ditu gaur Frantziako eta Portugalgo enbaxadoreekin
Lehen bilera 14:00etan izango da, Jean-Michel Casa Frantziako enbaxadorearekin, eta bigarrena 17:00etan, João Mira-Gomes Portugalgo enbaxadorearekin. Bi kasuetan, estatu horiek Madrilen dituzten enbaxadetan egingo dira batzarrak.
2023/04/05 - 15:00
Fiskaltzak ez du deliturik atzeman Madrilgo Ahuja ikastetxe nagusiko egoiliarren irain matxistetan
Madrilgo Fiskaltzak artxibatu egin du 2022ko urrian irekitako ikerketa, baina egindako oihuak emakumeen "duintasunaren aurkako erasotzat" jo ditu.
2023/04/02 - 16:39
Presidentegai izateko prest dagoela iragarri du Yolanda Diazek
Sumar Plataformako lidertza hartu du gaur, Madrilen egindako ekitaldi handi batean. Hutsune handi bat egon da: Podemoseko zuzendaritzako ordezkaririk ez da bertan izan.