Mediterraneo itsasoa
2019/07/04 - 19:17
Gutxienez 81 pertsona migratzaile desagertu dira Tunisiako kostaldean
Ontzia duela bi egun abiatu zen Zuara hiritik (Libia). Jitoan zegoen, eta arrantza-ontzi batek aurkitu du. Arrantzaleek kostazainei abisua eman diete.
2019/07/02 - 23:05
Carola Rackete Sea Watch erakundearen ontziko kapitaina aske utzi dute
31 urteko ekintzailea larunbat goizaldean atxilotu zuten. Baimenik gabe Lampedusan porturatu zen, ekainaren 12an Mediterraneoan erreskatatutako 40 pertsona lehorreratzeko asmoarekin.
2019/07/02 - 08:59
Carola Racketek atxilotuta jarraitzen du epaileak bere erabakia atzeratu ostean
'Sea Watch 3' salbamendu ontziko kapitaina larunbatean atxilotu zuten 17 egun lehenago erreskatatu zituzten 40 migratzaile Lampedusara eramateagatik, bertan lehorreratzeko baimenik ez izan arren.
2019/07/01 - 19:02
Erreskate humanitarioaren debekua judizialki salatuko dute 'Aita Mari'ko arduradunek
Ontzia igandean heldu zen Pasaiara. SMH gobernuz kanpoko erakundeak Pedro Sanchezen "norabide aldaketa" ez du ulertzen, orain "Salviniren politika bera" egiten ari delako.
2019/06/29 - 16:32
Carola Rackete kapitainak 3 eta 10 urte bitarteko kartzela-zigorra jaso dezake
'Sea Watch' erreskaterako ontziaren kapitaina Lampedusan lehorreratzeko erabakia hartu du bart gauean, eta Poliziak berehala atxilotu du.
2019/06/29 - 11:29
'Sea Watch' ontziko kapitaina atxilotu dute, baimenik gabe lehorreratu ostean
17 egun zeramatzan erreskaterako ontzia itsasoan, "egoera fisiko eta psikologiko txarrean" zeuden 40 migratzailerekin. "Gerra-ontzi bati aurre egitea" leporatu diote kapitainari.
2019/06/28 - 20:17
Italia 'Sea-Watch 3' ontziko kapitaina ikertzen ari da pertsonen trafikoagatik
Carola Rackettek Italiako uretan sartzeko agindua eman zuen asteazkenean, ontzian zeramatzan 42 pertsona migratzaileak lehorreratzeko saiakeran.
2019/06/27 - 19:35
'Sea Watch'en aldeko elkarretaratzeak egin dituzte Italian
Mediterraneoko uretan 14 egun eman ondoren, gaur iluntzean iritsiko da Lampedusako portura Sea Watch itsasontzi alemaniarra. Bertan, itsasotik erreskatatutako 42 etorkin daramatzate.
2019/05/20 - 12:44
Sea Watchen ontzia Italian porturatu da, Salvini horren kontra agertu arren
Joan den asteazkenean 65 pertsona erreskatatu zituzten Libiako uretan, eta horietako 18 hartzeko prest agertu zen Italia. Gainerakoek ontzian geratu behar izan zuten, ez atzera ez aurrera.
2019/05/15 - 14:19
Mallorcatik 25 miliatara dagoen merkantzia-ontzi batek su hartu du
Bi helikoptero eta hiru ontzi ari dira itzaltze lanetan. 25 tripulatzaileetatik 14 erreskatatu dituzte. Beste 9ak, aldiz, suhiltzaileei laguntzen ari dira.
2019/05/10 - 20:00
Gutxienez 70 pertsona migratzaile hil dira Tunisiako kostaldearen aurrean
Ontzi pneumatikoa jitoan ikusi dute bertako arrantza-ontziek nazioarteko uretan, Sfax hiritik 40 bat miliara (Tunisiako hiriburu ekonomikoa).
2019/04/15 - 15:54
'Aita Mari', Mallorcara bidean, Greziara joateko baimenak lortzeko asmoz
Erreskate ontziko arduradunen aurreikuspenen arabera, bihar goizean helduko dira Balearretara.
2019/04/15 - 15:15
'Aita Mari', Mallorcara bidean, Greziara joateko baimenak lortzeko asmoz
Espainaiko Sustapen ministerioak ukatu egin dio Mediterraneoan erreskate lanak egiteko aukera. Nabigatzeko baimena kendu aurretik , lehorerrako bidea hartu dute. Mallorkara bi egunetan iritsiko dira.
2019/04/12 - 22:20
'Aita Mari' ontzia Mediterraneorako bidean da dagoeneko
Egeoko uharteetara nabigatzeko baimena eman dio Portugalek euskal ontziari. Hala ere, 'Aita Mari'k ez du oraindik erreskateak egiteko baimenik.
2019/04/10 - 11:13
Ur eta jaki eskasia, 63 migratzaile erreskatatu dituen ontzi batean
'Alan Kurdi' ontzia Malta parean dago, porturatzeko baimena eduki zain. Bitartean, ura eta jana falta dira bertan doazen 63 migratzaileentzat.
2019/03/26 - 17:23
Gaur egungo uda 80ko hamarkadakoa baino bost aste luzeagoa da
Aemeten ikerketa baten arabera, Espainiar estatuko biztanleek % 70i eragiten die dagoeneko klima aldaketa.
2019/03/19 - 12:23
Italiak ez dio porturatzeko baimenik eman 50 migratzaile daramatzan ontzi bati
Italiako Barne ministroak, Matteo Salvinik, adierazi duenez, Mediterranea Saving Humans GKEaren 'Mare Jonio' ontziak ezin izango du porturatu Italian.
2019/01/30 - 11:23
2018an sei pertsona hil ziren egunero Europara iritsi nahian
ACNURren datuen arabera, 2017arekin alderatuta, pertsona gutxiagok egin zuten heltzeko saiakera, baina gehiago hil ziren.
2019/01/02 - 21:34
Migratzailez beteriko bi ontzik 12. eguna egin dute Mediterraneoan
Barruan ume asko daude eta jan-edanik gabe geratzen ari dira. Europako herrialde batek ere ez die porturatzeko baimenik eman.
2018/12/28 - 12:03
300dik gora migratzaile iritsi dira Cadizera Open Armsen ontzian
179 adin txikiko daude Mediterraneoan erreskatatu eta Espainiako kostaldera eraman dituzten migratzaileen artean. Horietako asko Somaliako eta Siriako gerratik alde egin duten haurrak dira.