Mediterraneo itsasoa
2019/08/21 - 18:22
Hilaren 27an abiatu nahi du Mediterraneora 'Aita Mari' ontziak
Migratzaileak erreskatatzeko baimenaren zain, Pasaian porturatuta dago. Apiriletik ekainera bitartean, Greziako errefuxiatuei laguntza humanitarioa eman zien ontziak.
2019/08/21 - 10:13
Open Armseko migratzaileak Lanpedusan lehorreratu dituzte
Open Arms ontzian geratzen ziren 83 migratzaileak Lampedusan daude jada, Italiako Fiskaltzak lehorrera jaisteko eta ontzia konfiskatzeko agindua eman ondoren.
2019/08/21 - 10:04
Lampedusan lehorreratu dituzte Open Armseko 83 migratzaileak
Italiako Fiskaltzak Open Arms atxikitzea eta migratzaileak porturatzea agindu du.
2019/08/20 - 22:48
Italiako Fiskaltzak Open Arms atxikitzea eta migratzaileak porturatzea agindu du
Aurrez, Espainiako Armadaren ontzi bat Lampedusara abiatu da, Open Arms ontziari Palmako porturaino laguntzeko asmoz.
2019/08/20 - 21:25
Espainiako Armadaren ontzi baten laguntzarekin Palman porturatuko da Open Arms
Bestalde, Open Arms ontzian egoera larria da eta gaur beste hamaika migratzailek bere burua itsasora bota dute igerian Lampedusako portura heltzeko asmoz.
2019/08/19 - 23:23
Italian porturatuta, migratzaileak Madrilera abioiez eramatea eskatu du 'Open Arms'ek
Gobernuz kanpoko erakundeak baztertu egin ditu Algeciras eta Balearretako portuak, urrun daudelako, eta ontzian egoera jasanezina dela berretsi du. 18 egun daramatzate non porturatu zain.
2019/08/19 - 22:30
18 egunen ostean, egoerak gainezka egin du 'Open Arms' ontzian
18 eguneko blokeoaren ostean, badirudi Italiak eta Espainiak akordio bat egin dutela Mallorcan lehorreratzeko. Oscar Camps, erakundearen sortzaileak, baliabideak agortu zaizkiela adierazi du.
2019/08/19 - 17:59
'Open Arms' Balearretara joateko prest dago, migratzaileen segurtasuna bermatuz gero
Gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi du migratzaileen egoera larria dela eta, Lampedusako kostaldean 18 egunez zain egon ostean, ezinezkoa dela ontzia Algecirasko porturaino joatea.
2019/08/19 - 17:57
'Open Arms'-ek ukatu egin du Maltan lehorreratzeko aukera, Calvok esan bezala
Maltako portuan lehorreratzeko aukera izan zutela esan du Espainiako Gobernuko presidenteordeak, baina ontzi horretako arduradunek Italiara joatea erabaki zutela gaineratu du.
2019/08/19 - 15:52
Open Armsek 18 egun daramatza itsasoan eta migratzaileen egoera muturrekoa da
Erreskate ontziak behar bezalako baliabideak eskatu ditu Palmako portura heltzeko, baina Espainiak esan du oraindik ez dagoela inolako akordiorik Italiako gobernuarekin.
2019/08/19 - 01:46
Lampedusan lehorreratzea edo migratzaileak ontziz aldatzea eskatu du 'Open Arms'-ek
Espainiako Gobernuak Palma Mallorcako portuan edo Maokoan (Menorca) lehorreratzea eskaini dio ‘Open Arms’ ontziari, igande goizean Algecirasko portua baztertu ostean.
2019/08/17 - 16:16
Ezin duela ontzian segurtasuna bermatu ohartarazi du Proactiva Open Armsek
Ontzian dauden pertsona guztiek lehorrera jaistea ezinbestekoa dutela adierazi dute erakundeko kideek. Carmen Calvo Gobernuko jarduneko presidente ordeak Espainiako portu guztiak irekita daudela esan du.
2019/08/17 - 15:50
'Open Arms'eko 27 adingabeak Italian lehorreratu dira, Salvinik baimena eman ostean
'Premia-egoeran' dagoela eta ezin duela segurtasuna bermatu esan du erakundeak. Mediterraneotik erreskatatutako migratzaileek 16 egun eman dituzte ontzian.
2019/08/16 - 23:34
'Babesgabetasun egoera' salatu du Open Armsek, Italiako kostaldearen aurrean
Mediterraneotik erreskatatutako 134 migratzaile daude ontziaren barruan, Lampedusatik oso gertu: 'Berehala lehorreratu behar dira'.
2019/08/16 - 23:21
Blokeatuta jarraitzen du Open Armsek, Lampedusatik oso gertu
134 migratzailek jarraitzen dute ontzian, Italiako kostaldetik oso gertu. Egoera jasanezina bizi dutela salatu du gobernuz kanpoko erakundeak, Italiara ezin iritsita.
2019/08/16 - 16:12
Itsas milia erdia eta porturatzeko baimena falta ditu Open Arms ontziak
Lehorreratzeko baimena lortza asko ari da kostatzen, Matteo Salvini Barne ministroa ari baita blokeoa eragiten. Orain dela gutxi beste 6 lagun ebakuatu dituzte.
2019/08/16 - 11:31
Hainbat pertsona Open Armsetik atera dituzte, osasun arrazoiengatik
Goizaldean beste lau pertsona ebakuatu dituzte. Ontzia Lampedusa parean dago oraindik, porturatzeko baimenaren zain.
2019/08/11 - 19:13
Baimenik gabe lehorreratzea aztertzen ari da 'Open Arms' ontzia
160 migrante erreskatatu ditu azken egunotan Mediterraneoko uretan ontzi kataluniarrak. 'Arrazoi humanitarioak' tarteko, lehorreratzeko prest daudela esan dute, baimenik ez izan arren.
2019/08/10 - 15:38
'Open Arms' ontziak beste 39 migrante erreskatatu ditu Mediterraneoan
Migratzaileen Nazioarteko Erakundearen kalkuluen arabera, aurten 840tik gora pertsona hil dira Mediterraneo itsasoan.
2019/08/08 - 14:49
Open Arms: 'Zuriak eta europarrak balira larrialdiko estatu-arazo bat litzateke'
Mediterraneoan erreskatatutako 121 migratzailerentzat portu seguru baten bila zazpi egun eman ditu gobernuz kanpoko erakundeak, haurdun zeuden bi emakume ateratzea lortu ostean.