Espainiako Armadaren ontzi baten laguntzarekin Palman porturatuko da Open Arms
Espainiako Armadaren ontzi baten laguntzarekin Balearretaraino eramango dute Open Arms ontzia. Audaz izeneko ontzi militarra 18:30 inguruan abiatu da Rotako (Cadiz) Portutik eta hiru egunen buruan iritsiko da Lampedusara (Italia).
Espainiako Gobernuak esan du ontzia migratzaileak artatzeko prestatu dutela, Open Arms ontzian bizi den egoera larria delako. Ez dute xehetasun gehiagorik eman, baina Open Arms ontzia Palman porturatzea da asmoa.
Ontzi militarrak hiru egun beharko ditu Lampedusara iristeko eta beste horrenbeste Palmara joateko. Beraz, migratzaileek beste sei egun egingo dituzte itsasoan. Honezkero, 19 egun daramatzate lehorreratzeko zain.
Bitartean, gobernuz kanpoko erakundeak enegarren adierazi du ontzian egoera oso larri dela. Horren erakusgarri, gaur beste hamaika migratzaileek bere burua itsasora bota dute Lampedusako portura igerian heltzeko asmoz.
BIDEOA | Hainbat migratzailek Open Arms ontzitik uretara salto egin dute Lanpedusara iristeko
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak