Italian porturatuta, migratzaileak Madrilera abioiez eramatea eskatu du 'Open Arms'ek
Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak bere ontzian daramatzan 107 migratzaileei Lampedusan (Italia) lehorreratzen utz diezaietela eskatu die gaur Europar Batasuneko agintariei.
"Pertsona horiek guztiak hurbilen dagoen porturik seguruenean lehorreratu behar dira eta portu hori Lampedusako da, 800 metrora baitago. 18 egunez zain egon eta gero, beste bost egunez nabigatzeko eskatuko diguzue, horrek ekar ditzakeen ondorioekin?", galdetu du Anabel Montes Open Arms ontziko buruzagiak sare sozialetan publikatutako bideo baten bidez.
"Gizatasunez jokatzeko deia egin nahi dut. Ezin dugu beste bost egunez zain egon. Lehorreratu egin behar dute. Pertsonak dira", azpimarratu du.
Duela 18 egun erreskatatu zituzten Mediterraneoan, etorkizun hobe baten bila Europara iritsi nahi duten 107 migratzaileak.
Ontzian egoera jasanezina da. Migratzaileen artean urduritasuna nagusi da, borrokak izan dira eta igandean zenbait lagunek ontzitik uretara salto egin zuten, Lampedusara igerian heltzeko asmoz.
Espainiako Gobernuak Algecirasko (Cadiz) edo Balearretako portuetan lehorreratzeko aukera eskaini zion atzo Open Arms ontziari, baina tripulazioak baztertu egin du eskaintza, egoera kritikoa dela eta horren urrun nabigatzeko moduan ez daudela argudiatuta.
Italian porturatuta, hegazkinez Madrilera
Gauzak horrela, Riccardo Gatti Open Arms erakundeko presidente italiarrak 107 migratzaileak Lampedusan edo Catanian (Sizilia) lehorreratzea proposatu du, ondoren hegazkinez Espainiara eraman ditzaten.
"Migratzaileei tratu duina emateko, Cataniara eraman ditzakete eta handik, hegazkinez, Madrilera", adierazi du Gattik Lampedusan egin duen agerraldian.
Hala eginez gero, denbora aurreztuko litzatekeela eta, ondorioz, desplazamendurako gastu publikoa txikiagoa izango litzatekeela azaldu du; izan ere, Gattiren esanetan, Aquarius ontziko migratzaileak Espainiara eramateak 250.000 euroko gastua suposatu zuen, baina migratzaileak hegazkinez eramatea askoz merkeagoa izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkatearen ustez, "nekez justifika daitezke" Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak