Open Arms: 'Zuriak eta europarrak balira larrialdiko estatu-arazo bat litzateke'
Proactiva Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak Europar Batasunaren gelditasuna kritikatu du Mediterraneoan erreskatatutako migratzaileen auzian. Esan duenez, migratzaileak "zuriak eta europarrak balira, larrialdiko estatu-arazo bat litzateke".
"Beste egun batez, eguzkia atera da eta portu segururik gabe jarraitzen dugu", deitoratu du erakundeak Twitterren. Itsasoan erreskatatutako 121 migratzaileak porturatu ezinean eman duten zazpigarren eguna da.
Itsasontzian dauden pertsonak ez hartzeagatik gizatasun falta izatea egotzi die Europako gobernuei. Azaldu dutenez, migratzaile horiek "abusuen, bortxaketen eta torturen biktimak" dira.
Larunbatean, abuztuaren 3an, haurdunaldiaren amaieran zeuden bi emakume erreskate-ontzitik atera zituzten, eta Open Arms 121 migratzailerentzako portu seguru baten bila ari da orain.
Gobernuz kanpoko erakundearen arabera, Mediterraneoan erreskatatutako pertsonek "Libian sufritutako indarkeriaren ageriko zantzuak dituzte".
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon