Memoria Historikoa
2024/06/16 - 15:39
1937an frankistek hildako gudariak eta milizianoak omendu dituzte Artxanda mendian
Gogora Institutuak, Bilboko Udalak eta elkarte eta fundazio historikoek eta talde memorialistek antolatutako ekitaldia izan da. Hildako gudarien hainbat senidek hitz egin dute, eta lore eskaintza egin dute.
2024/06/15 - 15:34
'Memoria eta Errekonozimendu Koadernoak' eman dizkiete epai bidez ebatzi ez diren ETAren biktimen familiei
1978 eta 1982 bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eraildako pertsonen 10 koaderno banatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Gertatutakoaren "testigantza une oro" ematea eskatu dute omenaldian, berriro gerta ez dadin antzeko zerbait.
2024/06/10 - 15:22
Jaurlaritzak dokumentazio historikoa jasotzen duten 13.000 kutxa emango dizkio Artxibo Historikoari aurten
Lehenengo fasean emandako kutxetan Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetako presoen eta Bizkaiko meatzarien barrutiko txostenak utzi dituzte.
2024/06/08 - 22:00
Maria Josefa Sansberro ''Maddi'' mugalaria omendu dute Bigarren Mundu Gerran iheslariei laguntzeagatik
Bigarren Mundu Gerran Sara eta Bera artean iheslariei muga zeharkatzen lagundu zien. Pertsona askori lagundu zien berak sortutako pasabide batetik Lapurditik Nafarroara heltzen.
2024/06/03 - 15:02
Iruñeko hilerriak desobiratutako fusilatuak hartuko dituen panteoi berria izango du urte amaieran
Orain arte erabilitakoaren edukiera bikoiztuko du, eta biktima mota berriak ere hartuko ditu.
2024/06/02 - 19:45
Frankismoan fusilatutako 10 trenbide-langileren aldeko memoriala inauguratu dute Paternainen
Arrotxapean atxilotu zituzten 1936an, eta ez zuten haien berririk izan 2022an aurkitu zituzten arte. Monolito bat eta eskultura bat inauguratu dituzte haien omenez.
2024/06/01 - 17:18
Gladys del Estal omendu dute Donostian, haren hilketaren 45. urteurrenean
Eguzkik eta Gladys Gogoan elkarteak deituta, dozenaka lagun bildu dira Cristina Enea parkean Venezuelan jaio baina 4 urte zituenetik Donostian bizi izan zen ekologista gogoratzeko. Guardia Zibilak hil zuen, nuklearren eta Bardeako tiro-eremuaren aurkako protesta batean, Tuteran, duela 45 urte.
2024/06/01 - 12:18
1936an fusilatutako Modesto Manuel Azcona Garaicoechea arabar diputatuaren gorpuzkiak identifikatu dituzte
Arabako Aldundiko Kudeaketa Batzordeko kidea zen, eta tropa frankistek hil zuten. Miranda de Ebroko hobitik atera zituzten Azconaren gorpuzkiak, eta hiru birlobei egindako proba genetikoei esker identifikatu dituzte.
2024/05/30 - 22:51
Estatu indarkeriaren biktimei aurrekaririk gabeko aitortza egin die Nafarroako Gobernuak
Eskuin muturreko taldeek edota Poliziak eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimak aitortzeko lehen ekitaldi ofiziala egin du gaur Nafarroako Gobernuak. Baluarten bilduta eta Ana Ollo Memoria Historikorako kontseilaria buru aurreneko 12 biktimak aitortu dituzte.
2024/05/30 - 22:20
Estatu indarkeriaren biktimei aurrekaririk gabeko aitortza egin die Nafarroako Gobernuak
Familiak bertan izan dira, eta, batzuentzat, aitortza "40 urte berandu heldu bada ere, pozik" hartu dute. Une hunkigarriena lau biktimaren familiak oholtzara igo direnean bizi izan da. Ekitaldia urtero errepikatuko du Foru Gobernuak.
2024/05/30 - 10:34
Eskuin muturraren eta poliziaren indarkeriaren biktimak aitortzeko ekitaldia egingo dute gaur Nafarroan
Foru Gobernuak biktima gisa aitortu dituen lehen 12 pertsonak aintzat hartzeko lehen ekitaldi ofiziala izango da arratsaldekoa. Besteak beste, Guardia Zibilak eraildako Mikel Zabalza eta Mikel Arregi errekonozituko dituzte.
2024/05/19 - 17:05
1937ko bonbardaketa frankistaren ondorioz Galdakaon hildakoak oroitu dituzte lore-eskaintza batekin
Bizkaiko udalerri horrek ia 30 eraso jasan zituen, Francok aginduta, eta 16 pertsona hil ziren larrienean. Palestinarrak ere gogoratu dituzte omenaldian.
2024/05/14 - 13:55
Iñigo Mendibil eta Rosarito Arando: "Milaka eta milaka dira oraindik desagertuak. Izena jartzea ez da gutxi"
Zornotzako gerra zibileko hobi komunean lurperatu zuten euren osaba Lorenzo. DNA laginak emanak dituzte eta lurpetik atera dituzten gorpuzkinetako bat harena ote den jakiteko zain daude.
2024/05/13 - 22:56
Zornotzan hobitik ateratako bi milizianoren gorpuzkiak jaso dituzte senideek
Adolfo Cengotitabengoa eta Jaime Iñiguez miliziano bizkaitarren gorpuzkiak senitartekoei eman dizkiete astelehen honetan Zornotzan, Eusko Jaurlaritzak hilerriko hobi batetik atera ostean.
2024/05/11 - 21:29
Frankistek Nafarroan 1936an hildako 3.700 pertsonen izenak irakurri dituzte Iruñean
Erorien Monumentua eraistearen eta Memoriaren aldeko mugimenduek egin duten ekitaldian, gorpuzkiak hobietatik ateratzeko lanen argazkiak erakutsi, eta hobi batean loreak utzi dituzte.
2024/05/11 - 15:51
Gerra Zibileko beste gudari baten gorpuzkiak lurpetik atera dituzte Saibigain mendian (Bizkaia)
Horiekin batera, fusil batekin lotutako hainbat objektu berreskuratu ditu Aranzadi Elkarteak. Urkiolan aurten lurpetik ateratako bigarren gorpuzkiak dira, oraindik identifikatu gabe dagoen beste gudari batenak berreskuratu baitzituzten otsailaren 4an.
2024/05/07 - 19:44
Auzitegi Gorenak Delgadoren izendapena baliogabetu du Memoria Demokratikoko fiskal gisa
Garzon epaile ohiaren bikotekidea izanik, Kontseilu Fiskalak bere gain hartzea kargua hartzearen bateragarritasuna agindu du.
2024/05/07 - 18:55
Frankisten bandoko biktimak Oroibidea datu-basean sartzeko UPN, Vox eta PP taldeen mozioa atzera bota dute
PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeek kontra bozkatu dute. Denek esan du dute frankisten bandoko biktimek hasieratik izan zutela aitortza publikoa, eta beste aldeko biktimak direla ahanzturan geratu zirenak.
2024/05/06 - 15:11
Zornotzako hilerrian berreskuratutako Gerra Zibileko 86 desagertuetako lehena identifikatu dute
Haren familiak maiatzaren 13an jasoko ditu gorpuzkiak, Gogora Institutuak aurreikusita dituen Memoria Historikoaren arloko hainbat ekitaldiren esparruan.
2024/05/03 - 18:24
Bigarren indusketan ere ez dute "Naparra"ren gorpuzkirik aurkitu
Frantziako Armadak eta Jendarmeriak apirilaren 22tik 24ra egin zuten bigarren indusketa, Landetan. Bilaketa horren txosten ofiziala Auzitegi Nazionalera igorriko dute, eta Ismael Moreno epaileak erabakiko du kasuaren inguruan.