Memoria Historikoa
2023/07/29 - 16:53
Urduñako kartzelan hildakoen gorpuzkiak familiei eman zaizkie
Orain arte, berreskuratutako 71 gorpuzkien bost biktima identifikatu ahal izan dira. Guztiak Urduñako espetxe frankistan hildakoak dira, non 225 pertsona hil ziren guztira, 1937-1941 bitartean, kontzentrazio esparru eta presondegia izan zen garaian.
2023/07/29 - 15:42
Urduñako hilerritik ateratako lehen bost identifikatuen gorpuzkiak jaso dituzte senideek
Nerea Melgosa sailburuak ekitaldian parte hartu du, eta biktimen memoria, duintasuna eta justizia soziala aldarrikatu ditu, "ultraeskuindarren eta totalitarismoen aurkako borrokan ondare komun gisa".
2023/07/27 - 15:48
Oroimenen Lorategia: Begoñako hilerri zaharrak etorkizunean izango duen itxura
Honakoa da Bilboko Udalak antolatutako proiektuen lehiaketaren irabazlea, kanposantuari bizitza berria emateko. Lorategi bat du erdialdean, eta galeria botaniko bat inguruan, gorpuzkiak lurpetik atera aurretik zeuden zuhaitzen omenez, baita memoria-lorategi bat eta establezimendu bat ere.
2023/07/08 - 19:15
German Rodriguezen hilketaren inpunitatea salatu du Sanfermines 78: gogoan! elkarteak, 45. urteurrenean
"Beharrezkoa da gure esfortzuak biderkatzea gertatu zenaren inguruko egia lortzeko eta justiziaren zein ukatu zigun erreparazioaren bidea irekitzeko" esan dute ekitaldian.
2023/06/18 - 16:11
Bilbo defendatu zuten bi milizianoren gorpuzkiak entregatu dizkiete senideei
Luis Gauna Urrutia eta Angel Perez Puertas 1937ko udaberrian desagertu ziren, Bilbo frankistengatik defendatzeko egiten ari ziren batailetan. Gorpuzkiak iaz aurkitu zituzten Bilboko kanposantuko hobi komun batean.
2023/06/12 - 17:34
EAEko 40 familiari aitortu diete euren senideak Cuelgamurostik ateratzeko baimena
Goizean hasi dira Cuelgamurosen 128 biktimaren gorpuzkiak ateratzen. Gogora Institutuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 300 pertsona baino gehiago lurperatu zituzten lehen Erorien Harana izenaz ezagutzen zen horretan.
2023/06/12 - 16:24
Gobernu aldaketa ematen bada desobiratzeak bertan behera geratuko diren beldur dira familiak
Desobiratzeko zain daudenen artean, hainbat euskal familia daude. Tolosako Ugarte familia da, horietako bat. Pozik daude indusketa lana hasi delako, baina uste dute ez dela familiek bakarrik egin beharreko prozesua eta erakunde publiko guztien elkarlana eskatzen dute.
2023/06/12 - 16:15
Cuelgamuroseko haranean, 128 lagunen gorpuzkiak ateratzeko lanak hasi dira
Memoria Demokratikoaren Legearen aginduz, gaur hasi dira Cuelgamurosen desobiratzeak. Euren familiak hala eskatuta, 128 lagunen gorpuzkiak ateratzeko lanean hasi dira, tartean baita hainbat euskal herritarrenak ere.
2023/06/11 - 18:17
Gamiz-Fikan duela 86 urte Burdin Hesiaren defentsan eroritako gudariak omendu dituzte
Aipamen berezia izan du Patxi Jaka Bikandi gudariak, duela 4 urte agertu baitziren bere gorpuzkiak eta identifikatu berri dute, alabak jarri dizkio lehen loreak. Memoriaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa agindu du Nerea Melgosa sailburuak, totalitarismoei aurre egiteko beharra azpimarratuz.
2023/06/04 - 19:56
Ina Zeberioren heriotzari buruzko "egia osoa" jakitea eskatu du Egiari Zor fundazioak
Igande goizean, Lizartzan (Gipuzkoa), Ina Zeberioren heriotzaren 25. urteurrenean, bertsio ofizialen atzean ezkutatzen den guztia publiko egitea aldarrikatu dute.
2023/06/03 - 21:26
Gernikako ospitale militarrean hildako preso errepublikanoak oroitu dituzte
Zalloko hilerrian, 1938tik 1940ra hildako 269 gerra-presoak gogoan izan dituzte, azkenengoa hil zenetik 83 urte igaro denean.
2023/06/03 - 19:58
Gladys del Estal omendu dute Donostian, haren hilketaren 44. urteurrenean
Eguzki eta Gladys Gogoan taldeek gazte ekologista gogoratu dute larunbat honetan, haren hilketaren urteurrenean. Guardia zibil batek tiroz hil zuen, Tuteran egindako protesta antinuklear batean.
2023/05/21 - 18:40
Omenaldia egin diete Ezkaban Gerra Zibilean gotortuta eduki zituzten presoei, ihesaldiaren 85. urteurrenean
Gaurko ekitaldian, lehenengoz, preso horien familietako emakumeak jarri dituzte erdigunean.
2023/05/18 - 16:26
Bigarren identifikazio saioan ere Merinok ez du identifikatu Pasaiako sarraskian parte hartu zuen poliziarik
Joseba Merinok, sarraskitik bizirik atera zen pertsona bakarrak, ezin izan du poliziarik identifikatu, lehendabiziko identifikazio saioan gertatu bezala. Gaur hiru zeuden deituta, baina bakarra agertu da, itxuraz, beste biak hilda daudelako.
2023/05/10 - 19:39
Extremadurako nekazari bat identifikatu dute Urduñan, hilerriko hobietatik ateratako 71 gorpuzkien artean
Fructuoso Llorens Tolesano du izena, Badajozko lau alabaren aita zen nekazari ezkondua. Gogora Institutua familiarekin harremanetan jarri da eta Extremadurako senide presoen DNA jasotzeko prozesuari ekin dio, aurkitutako gainerako gorpuzkiak identifikatzeko lanetan.
2023/05/08 - 16:00
Gerra Zibileko hainbat gudulariren gorpuzkiak aurkitu dituzte Zornotzako hilerrian
Aurkikuntzaren ondoren, hurrengo urratsa eremu osoa induskatzea izango da, lurperatze gehiago egon daitezkeen zantzuak ikusita.
2023/05/07 - 14:03
Aintzane Ezenarro: ''ETAk egindakoa kritikatzeko gai beharko ginateke''
"Indarkeriak ez duelako ezertarako balio izan adostu beharko genuke guztiok, horrela bakarrik ezarriko dugulako etorkizunerako oinarri sendo bat", ondorioztatu du Eusko Jaurlaritzako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren zuzendariak.
2023/05/07 - 12:40
Aintzane Ezenarro: "Mota guztietako indarkeria, ETArena barne, kritikatzeko gai izan beharko ginateke"
"Zoru etiko komun batetik" abiatuta, "gertatutakoaren zergatiaren inguruan hausnarketa" egiteko beharraz mintzatu da Gogora Institutuaren zuzendaria. Gainera, hiruzpalau gudarirenak izan litezkeen hezurrak Zornotzako hilerrian aurkitu dituztela iragarri du.
2023/05/05 - 11:43
Mertxe Aizpurua: ''Elkarbizitzaren arloan pausoak emateko denok eman behar ditugu pausoak, denok''
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, EH Bilduren Espainiako Kongresuko bozeramaileak azaldu duenez, bide luzea, zabala eta sakona egin dute alor horretan. "Aurrera begira egin behar dugu eta besteek ere hori kontuan hartu beharko lukete", gaineratu du.
2023/04/27 - 22:11
Otadui harrituta agertu da Batzar Etxea Gernikako bonbardaketaren "memoria-leku" izendatu dutelako
Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak esan du izendatze hori Espainiako Gobernuaren "propaganda hutsa" dela, eta azpimarratu du ez duela Batzarren sinbologia ezagutzen.