Mendebaldeko Sahara
2022/04/07 - 22:27
Sanchez Rabaten da Mohamed VI.arekin, Sahararekiko jarrera aldatu ostean Marokorekin aro berria hasteko
Espainiako Kongresuaren gaitzespenarekin joan da presidentea Rabatera. Mendebaldeko Sahararen inguruan Marokoren jarrera ontzat eman ostean, bi herrialdeen arteko aro berria hasi nahi du Sanchezek: Rabatek migrazioa kontrolatu eta Ceuta eta Melilla ahaztu ditzala.
2022/04/07 - 19:22
Kongresuak PSOE bakarrik utzi eta Mendebaldeko Sahararen autodeterminazioa babestu du
Unidas Podemos, ERC eta EH Bilduren ekimena onartu du Ganberak, aldeko 168 botorekin, kontrako 118 bozarekin eta 61 abstentziorekin (Vox eta Ciudadanos).
2022/04/07 - 18:26
INFOGRAFIA: Zer gertatzen ari da Mendebaldeko Saharan?
Espainiako Gobernuak, lehendabiziko aldiz Historian, Marokorekin lerrokatu da Mendebaldeko Sahararen auziaz. Zergatik da garrantzitsua aldaketa? Hona hemen lau hamarkada baino gehiagoko deskolonizazio prozesu baten historia.
2022/04/07 - 18:20
Mendebaldeko Saharako zinema eskolak Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren saria jaso du
Abidin Kais Saleh Mendebaldeko Saharako eskola duela hamar urte jarri zuten abian, sahararrek beren istorioak konta ahal izan zitzaten.
2022/04/07 - 13:23
Mahfud Bachri: "Mendebaldeko Sahara ez da Marokoren parte, hark ezin du ezer erabaki"
Bachri ekintzaile sahararrak "tamalgarri" jo du Espainiaren jarrera aldaketa. Marokoren proposamena "autonomia faltsu" bat dela dio eta salatu du saharar herriarentzat ezinezkoa dela euren eskubideak sistematikoki urratzen dituen erregimen batean bizitzea.
2022/04/07 - 10:03
Pedro Sanchez Mohamed VI.a Marokoko erregearekin elkartuko da gaur, aro berri baten hasiera irudikatuz
Ostegun honetan, legez besteko proposamena bozkatuko dute Diputatuen Kongresuan, Pedro Sanchezi eskatuz Nazio Batuen Erakundearen ebazpena errespetatzeko.
2022/04/06 - 19:07
Rabatera joaterako jarrera zuzentzeko eskatu diote Sanchezi PSOEk ez beste alderdi guztiek
Gaur eztabaidatu ondoren, bihar bozkatuko da Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Saharari buruz duen jarrerari buruzko legez besteko proposamena, Unidas Podemosek, ERCk eta EH Bilduk aurkeztua. EAJk zuzenketa aurkeztu du. PSOEk eta PPk ez dute euren botoaren berri eman, VOXek aurka bozkatuko du.
2022/03/30 - 13:42
Sanchezek ukatu egin du Sahararekiko jarrera aldaketa, eta konponbiderako 'beste pauso bat' dela defendatu du
Pedro Sanchezek adierazi du ez dagoela "herri sahararraren sufrimenduarekiko desinteresik" eta Marokorekiko "aro berria" aldarrikatu du.
2022/03/30 - 12:55
Sahararekiko jarrera aldaketa ukatu du Sanchezek eta konponbiderako beste pauso bat dela esan du
Nazio Batuen Erakundearen baitako konponbide baten aldeko apustua egiten duela azpimarratu du Espainiako gobernuburuak.
2022/03/29 - 12:15
EAJk, Sanchezen planaz: "Oso zaila da dekretu bati ezezkoa ematea"
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak gogor kritikatu du Espainiako Gobernua, "dekretuz eta bakarka" agintzeagatik. Krisiari aurre egiteko zergak jaistearen aukeraz, kontra azaldu da EAJko buruzagia eta "sektore batzuei zuzendutako neurri zehatzak" defendatu ditu.
2022/03/29 - 11:25
Tapiak Sanchezi egindako kritikak ulergaitzak dira Anduezaren arabera, Jaurlaritzak neurririk hartu ez duelako
PSE-EEko idazkari nagusiak erantzukizunez jokatzeko deia egin du: "Batasunaren unea da eta ez dugu egoera hau aprobetxatu behar kritika egiteko eta etekin politikoa egiteko".
2022/03/25 - 00:48
PSOEren zuzendaritzak aitortu du Saharari buruz zeukan jarrera aldatu egin duela
Orain arte, PSOEk sahararren autodeterminaziorako eskubidea aldarrikatzen zuen gatazka konpontzeko, baina aste honetan Pedro Sanchezen gobernuak Marokok Mendebaldeko Saharan ezarri nahi duen plana babestu du.
2022/03/23 - 21:52
Espainiako Gobernua harro azaldu da Marokorekin lortutako akordioaz
Pedro Sanchezek Ceutan emandako azalpenaren arabera, Marokorekin egindako hitzarmenak, segurtasuna eta krisi migratorioari irtenbidea ematea izan ditu helburu nagusi.
2022/03/23 - 16:01
Marokorekin lortutako akordioak lurralde osotasuna bermatzen duela esan du Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidentearen hitzetan, Marokorekin duela gutxi lortutako akordioak krisi "jasanezin" bati amaiera eman dio, eta segurtasunean, mugikortasunean eta migrazioan harreman "askoz sendoagoa" izateko oinarriak ezarri ditu.
2022/03/23 - 12:23
Sahara
Espainiako Gobernuko presidenteak hurbilekoak eta urrutikoak harritu dituen erabakia hartu du Mendebaldeko Sahararen etorkizunari buruz: azken 47 urteetan zehar Madrilen izan diren gobernu guztiek azaldu duten jarrera hautsi eta Sahara Marokoren zati edo lurra dela onartu du.
2022/03/23 - 11:53
Albares: "Orain arte ikusle izan da Espainia Saharako gatazkan, baina aktore izan nahi du aurrerantzean"
"Espainiako Gobernuak izan duen jarrera aldaketaren inguruan" EH Bilduko diputatu Jon Iñarrituk egin dion galderari erantzunez, Atzerri ministroak argitu du "duela 46 urte hasitako gatazkari irtenbidea bilatzea dutela asmo.
2022/03/22 - 21:57
Euskadiko saharar komunitateak Espainiako Gobernuaren 'traizioa' salatu du
Euskal saharar komunitateak protesta egin du Espainiako Gobernuak Euskadin dituen hiru ordezkaritzen aurrean, baita beste udalerriren batean ere, Pedro Sanchezen Gobernuaren "traizioaren" aurka, Marokoren barruan autonomia defendatzeagatik Mendebaldeko Sahararentzat.
2022/03/22 - 21:17
Unidas Podemoseko diputatuek Saharako banderak erakutsi dituzte Kongresuan
Podemoseko diputatuak haserre agertu dira Espainiako Gobernuarekin, Mendebaldeko Sahararekiko jarrera aldatu duelako, eta Saharako banderak erakutsi dituzte Kongresuan.
2022/03/22 - 19:33
Albaresek Sahararekiko jarrera aldaketa ukatu du: "Espainiako Gobernua NBEren markoan dago, beti bezala"
Bestalde, Elkarrekin Podemos-IUk mozioak aurkeztuko ditu Euskadin, saharar herriaren "erabakitzeko eskubide askeari" babesa emateko. EBBk azaldu duenez, "norabide aldaketa Mendebaldeko Sahararen burujabetza eta Saharar Herriaren etorkizuna bereganatzea nahi duen Marokoren alde agertzea da".
2022/03/22 - 12:23
Datorren astean emango ditu Sanchezek Saharari buruzko azalpenak
Iragarpena Pablo Echenique Unidas Podemosen Legebiltzarreko bozeramaileak egin du, talde politiko gehienek Sanchezen agerraldi-eskaera Kongresuan erregistratu eta biharamunean.