Kontrolerako saioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albares: "Orain arte ikusle izan da Espainia Saharako gatazkan, baina aktore izan nahi du aurrerantzean"

"Espainiako Gobernuak izan duen jarrera aldaketaren inguruan" EH Bilduko diputatu Jon Iñarrituk egin dion galderari erantzunez, Atzerri ministroak argitu du "duela 46 urte hasitako gatazkari irtenbidea bilatzea dutela asmo.
Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albares. Argazkia: EFE
Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albares. Argazkia: EFE

Asteazken honetako kontrolerako saioan, Espainiako Gobernuak Saharako gatazkan hartutako jokabideaz galdetu dio Jose Manuel Albares Atzerri ministroari EH Bilduko diputatu Jon Iñarrituk. Erantzuna argia izan da: "Ez da jarrera aldaketarik egon".

Ildo horretan, Iñarrituk egotzi dio erabakia hartzeko orduan ez dituela gobernukideak kontuan izan, eta ez diola oposizioari horren gaineko azalpenik eman. Ministroak, baina, zorrotz erantzun dio: "Espainiako Gobernuaren jokabidea Nazio Batuen baitan sartu dela diozu, eta hala da, esparru horretan baikaude. Espainiak orain arte ez du inolako jarrerarik izan, alegia, ikusle hutsa izan da Saharako aferan. Orain, aldiz, aktore izan nahi du".

Horrekin, berretsi du ez dela jarrera aldaketarik egon, eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok berak ere horixe esan ziola duela egun batzuk: "Ez dut ulertzen zertara datorren hainbesteko zalaparta, nik ere jarrera bera neukan eta". Albaresek erantsi du PPk, Mariano Rajoy buru zuenean, Espainia eta Marokoren arteko bileretan ere "ahalegin serioak eta sinesgarriak" eskatzen zituela, hau da, gaur egun popularrek kritikatzen duten diskurtso bera zuela.

Hasierako puntura itzulita, Iñarrituk esan dio "zentzugabekeria politiko eta komunikatiboa" izan dela Sahararen autonomiarako Marokoren plana babestea, eta azalpenak eskatu dizkio Espainiak hortik zer irabazten duen galdetuta.

"Kontua ez da Espainiak ezer irabaztea. Orain dela 46 urte hasitako gatazkari, irtenbidea ematea baizik. Gatazka hori Nazio Batuen baitan konpondu behar da, eta hortxe egon behar da Espainia", azpimarratu du Albaresek.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X