Sahararekiko jarrera aldaketa ukatu du Sanchezek eta konponbiderako beste pauso bat dela esan du
Saharako auziaz hitz egin du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak gaur goizean Diputatuen Kongresuko kontrol saioan. Espainiako Gobernuak Marokok Sahararen autonomiarako proposatutako plana babestu badu ere, Sanchezek ukatu egin du Sahararekiko jarrera aldaketa egon dela eta konponbiderako beste pauso bat dela esan du. Halaber, Frantziak, Alemaniak edo Ameriketako Estatu Batuen posizioarekin bat datorrela azpimarratu du.
"Ez diot garrantzirik kentzen hartu dudan erabakiari, aurrerapauso bat emateko borondate osoz egin dut", adierazi du Sanchezek. Mohamed VI Marokoko erregeari bidalitako gutunean adierazi zuen Marokok 2007an Mendebaldeko Sahararentzako egindako proposamena dela "eztabaida hau ebazteko oinarririk sendoena, sinesgarriena eta errealistena" Espainiarentzat.
"Jarrera argia da, baina ez berria", Sanchezen arabera. Ildo horretan, Zapaterok eta Rajoyk gatazkaren konplexutasuna ulertu zuten eta azken horrek Marokoren autonomia plana onartu zuen. "Konplexutasun hori aintzat hartzeko eskatzen dizuet", azpimarratu du. Gaineratu duenez, Frantziarekin, Alemaniarekin eta Ameriketako Estatu Batuekin "lerrokatutako posizioa" da.
Bestalde, ziurtatu du ez dagoela Saharako herriaren sufrimenduarekiko interes faltarik; aitzitik, "orain arte konponbiderik izan ez duen gatazka bat konpontzen laguntzea du helburu".
Dena dela, Espainiak Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ezarritako markoaren baitako soluzioa defendatzen duela berretsi du.
Marko horren baitan, Marokoren Sahararen autonomia plana defendatu du eta esan du hori dela oinarri "serio, sinesgarri eta errealistena".
Pauso hori orain eman badu negoziazioei berriro ekiteko aukera dagoela uste duelako egin omen du, Staffan de Mistura Nazio Batuen Erakundearen Mendebaldeko Sahararako mandatari izendatu berri duten honetan. "Espainiak paper aktiboa hartu nahi du, ez pasiboa, eta modu aktiboan lagundu nahi du mandatari berezi berriaren lana", gehitu du.
Talde parlamentarioen erreakzioak
Cuca Gamarra PPk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Marokoren aurrean makurtzea eta bere hitzetan orain arte zegoen adostasuna haustea leporatu dio Pedro Sanchezi. "Inoiz ez dio Gobernu bakar batek ere Sahararako irtenbide justua bilatzeari utzi" eta ez da Nazio Batuen esparrutik atera.
Santiago Abascal Voxeko buruak "bere alderdia, Parlamentua eta boto emaileak" alde batera uztea egotzi dio. "Autokrata bat zara", esan du. Horren adibide da, haren ustez, Saharari buruz hartutako erabakia, eta Marokoren aurrean "amore" eman duela uste du. "Gertatutakoa Espainiari egindako irain bat da, Parlamentu honi egindako irain madarikatua", salatu du Abascalek.
Pablo Echenique Unidas Podemosek Kongresuan duen bozeramaileak Sahararekiko jarrera aldaketa "argia" deitoratu du eta berriro ere sahararren autodeterminazio eskubidea defendatzeko eskatu dio Sanchezi. Nazio Batuen Erakundearen jarrera, autodeterminaziorena, Unidas Podemosena eta PSOEren hauteskunde programan agertzen dena dela azaldu du, eta beste aukera Donald Trumpek, Marokokok eta "orain tamalez" Gobernuak zehaztu duena dela. "Zaila da zure jarrera justifikatzea, leialtasunez esaten dizut", zehaztu du.
Esquerrako (ERC) bozeramaile Gabrel Rufianek ez du ulertzen Espainiako Gobernuak "Ukrainako herriak Errusiaren aurrean existitzeko duen eskubidea defendatzea, baina ez saharar herriak Marokoren aurrean duena". "Zergatik bidaltzen zaizkio tankeak Putin bezalako tirano bati eta, aldiz, Mohamed VI.a bezalako beste tirano bati gutunak?", galdetu dio. Horren ustez, Gobernuak erabaki du "printzipioak trukatzea Ceutan eta Melillan immigrazioaren kontrol handiagoaren izateagatik".
Ferran Belek, PDeCATek Kongresuan duen bozeramaileak, saharar herriaren autodeterminazioa defendatzen jarraitzen duen argitzeko eskatu dio Pedro Sanchezi.
Kongesuko Euskal Taldearen bozeramaile den Aitor Estebanek Sanchezi aurpegiratu dio iragan asteazkenenea aurpegirik ez ematea. Horrez gain, Marokok gutuna zabaldu izan ez balu horren berri emango zukeen galdetu dio. Saharako gatazka 40 urte baino gehiago luzatzen ari bada, Marokok boikot egiten duelako eta konponbideari zailtasunak jartzen dizkiolako da. Azaldu duenez, Espainiak beste erantzukizun batzuk ditu Sahararekin, horren esanetan, adibidez, Frantziak ez dituenak.
EH Bilduko Mertxe Aizpuruaren aburuz, Saharako herriak urte gehiegi daramatza konponbide justu baten zain. Jarrera "inkoherentea" eta "hipokrita" izatea leporatu dio, Saharan Marokoren legez kanpoko okupazioa legitimatzen duen bitartean Errusiak Ukrainan egindako inbasioa salatzen duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako krisia bideratzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren ezohiko bilera eta aginte bakarra deitu du Sanchezek gaurko
Margarita Robles Defentsa ministroak agerraldia egingo du gaur Kongresuko Defentsa Batzordean, Ceutako krisiaren berri emateko. Datozen egunotan Behe Ganberako Batzorde desberdinetan hitz egingo duten zortzi ministroetatik lehena izango da.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako prozesua prestatzen ari da EH Bildu
Bere oinarriei dei egin die "parte har dezaten eta ezkerreko soberanismoaren eskaintza politiko eta elektorala osatzeko lanaren parte izan daitezen, erronkaren tamainako anbizioarekin".
Saizek Feijooren aurka egin du Ceutan konfinamendua eskatzeagatik: "Xenofobia da kutsakorra"
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren arabera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Ceuta konfinatzeko eskatu izana "arduragabekeria larria" da, ez baitago kutsatzeko arriskurik, eta buruzagi popularraren "ezjakintasuna" kritikatu du.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.
Pradalesek humanismoaren alde egin du ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiren "euskarri sendoena" delakoan
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.