Mendiko istripuak
2025/03/02 - 19:58
Parapentelari bat erreskatatu dute Azpeitian, Xoxote mendiaren inguruan
Parapente egiten ari zen 56 urteko gizon batek istripua izan du Xoxote inguruan arratsaldeko lehen orduan. Ertzaintzak erreskatatu behar izan du, eta Donostia Ospitalera eraman dute. Lehen datuen arabera, hanka bat hautsi omen du.
2025/03/02 - 19:37
Azpeitian istripua izan duen parapentelari bat helikopteroz erreskatatu eta ospitalera eraman dute
56 urteko gizonak Xoxote mendian izan du istripua, Loiolako San Ignazioren estatuaren inguruan.
2025/02/08 - 18:16
Lezeko kobazuloaren gailurrean harrapatuta zeuden bi mendizale erreskatatu ditu Ertzaintzak
Izotzez eta elurrez betetako harkaitz eremu batean harrapatuta geratu dira 51 urteko emakumea eta 48 urteko gizona. Larrialdi zerbitzuei deitu diete, eta autoa aparkatuta zuten lekuraino eraman ditu Ertzaintzako helikoptero batek.
2025/02/02 - 22:12
55 urteko mendizale bat larri zauritu da Baztanen, Okolin mendian, erorita
SOS Nafarroak 12:37an jaso du abisua, goizean mendira irten den gizon bat desagertu dela esanez. 15:07an, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Erreskate Taldeko kideek aurkitu dute, eta 16:29an erreskatatu dute. Orkatila hautsita zuen eta hipotermia sintomak zituen.
2025/01/19 - 14:41
Canal Royako teleaulkia salbu, zabalik da atzera Astun, Guardia Zibila istripuaren arrazoiak ikertzen ari dela
Larrien zauritutako bi neskak zainketa intentsiboetan daude oraindik. Dagoeneko hainbat ikerketa abian dira Canal Royako erremonte horretan zerk huts egin zuen argitzeko. Eski-estazioak ziurtatu duenez, instalazioak indarrean zituen baimenak, eta azterketa guztiak eginda.
2025/01/18 - 21:31
Bi zauritu larri eta bi arin izan dira Astungo eski-estazioan teleaulki batek izandako istripuan
18 urteko bi neska dira larri zauritutakoak. Hala ere, larrialdia ez da lehen unean zirudien bezain larria izan. Anbulantziek eta helikopteroek zauritu gehienak ebakuatu dituzte, berrogei inguru.
2025/01/18 - 21:06
Astungo teleaulkiak azterketa tekniko guztiak eginak zituen, Aragoiko presidentearen eta estazioaren arabera
Aragoiko Gobernua eta Astungo eski-estazioa istripuaren arrazoiak ezagutzeko zain daude. Txosten teknikoen zain, zaurituak erreskatatzeko eta lekualdatzeko protokoloek ongi funtzionatu dutela eta larrialdi-zerbitzuek "lan aparta" egin dutela azpimarratu dute.
2025/01/18 - 16:31
Bat-batean kablea askatu, aulkia balantzaka hasi eta lurrera erori direla kontatu dute Astungo lekukoek
Istripu larria izan da eguerdian Astungo eski-estazioan. Teleaulki katearen zati bat behera etorri da eta dozenaka lagun zauritu dira. Eski-estazioa itxi, eta anbulantziaz zein helikopteroz eraman dituzte zaurituak ospitaleetara.
2025/01/18 - 15:27
''Jendea teleaulkitik behera erori da, indarrez eta altuera handitik''
Lagunekin eskiatzen harrapatu du Andoni Amadoz Euskadi Irratiko kazetaria Astungo eski-estazioan izandako istripuak. Horren esanetan, jendea "hegan egiten atera da teleaulkitik".
2025/01/18 - 15:15
Istripu larria Astungo eski-estazioan, teleaulki bat erorita
Gutxienez 30 pertsona zauritu dira, horietatik bederatzi oso larri eta zortzi larri. Eski-estazioa itxi egin dute, eta anbulantziak eta helikopteroak lanean ari dira.
2024/12/28 - 16:23
Mendizale bat erreskatatu dute oso larri Belaguan
62 urteko mendizale bat oso larri zauritu da larunbat honetan Belaguan, Añelarra mendira igotzen ari zela 300 metroko altueratik erorita. (Nafarroako Suhiltzaileek zabaldutako irudiak)
2024/12/28 - 16:03
62 urteko mendizale bat larri zauritu da Belaguan, 300 metrotik erorita
Añelarra mendira igotzen ari zela, istripua izan du eta 300 metrotik jausi da, 10:30 aldera.
2024/12/15 - 19:26
Gora egin dute mendiko erreskateek, mendizaleen preskakuntza eta planifikazio faltagatik sarri
Nafarroako Suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldeak (ETT) urtearen balantzea egin du, eta azken urteetan erreskateak ugaritu egin direla esan du. Nafarroako Gobernuak mendira irtenez gero kontuan izan beharreko oinarrizko segurtasun-jarraibide batzuk eman ditu.
2024/12/15 - 18:45
Ospitalera eraman dute Areson erreskatatutako mendizale bat
Helikoptero baten garabiarekin erreskatatu ostean, Leitzako osasun-etxera eraman dute lehendabizi, baina handik Nafarroako Ospitale Gunera bidali dute anbulantzian.
2024/12/01 - 18:41
Arrasateko Udalaitz mendian min hartu duen mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz
Gailurrean zela erori eta min hartu du mendizaleak buruan eta hanka batean eta Debagoieneko Ospitalera eraman dute.
2024/10/13 - 19:06
Eskalatzaile bat hil da Ziordian, Aranbeltz mendian, 10 metroko altueratik erorita
40 urteko mendizale gasteiztarra neska-lagunarekin zegoen istripua gertatu denean. Hain zuzen ere, emakumeak berak eman die larrialdi zerbitzuei gertatutakoaren berri.
2024/10/12 - 18:38
Murtazak ezingo du berriro xerpa gisa jardun, eta Txikoni eta beste mendizale batzuei esker bizi da
Gaur urtebete eman zioten alta, eta bere ametsa Euskal Herrian bizitzea da.
2024/09/23 - 23:52
100 pertsona inguru hiltzen dira urtero Mont Blanc mendian
20.000 pertsona inguru saiatzen dira urtero Mont Blanceko gailurrera iristen, batez ere udako hilabeteetan. Adituek uste dute masifikazioa, tenperatura altuak eta arduragabekeriak daudela urtero 100 heriotza eragiten dituzten istripuen atzean.
2024/08/30 - 20:21
Gorpu bat topatu dute Urduñako Txarlazo mendi inguruetan
Inguretan paseoan zebiltzan herritar batzuek pertsona baten hilotza topatu dute. Gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik. Abisua jasota, larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
2024/08/26 - 20:47
Mont Blancen hildako bi euskal mendizaleen gorpuak asteazkenean iristea espero dute senideek
Hilotzak Euskal Herrira ekartzeko beharrezko izapideak amaitu dituzte, eta jasotako babesa eskertu dute. Istripuan zauritu zen hirugarren euskal herritarra dagoeneko etxean da.