Mercedes Benz
2022/07/18 - 09:15
Lan-hitzarmen berrirako aurreakordioa erreferendumean bozkatuko dute gaur Mercedes-Benzeko langileek
Zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak (UGT, CCOO, PIM eta Ekintza) lotutako akordioa da. ELA, LAB eta ESK sindikatuak kontra azaldu dira, "soldata igoerak ez doazelako KPIari lotuta eta langileek erosteko ahalmena galtzen dutelako".
2022/07/17 - 22:53
Mercedes-Benzeko langileak, biharko bozketari begira
Aste askotako greba eta mobilizazioen ondoren, astelehen honetan erreferendumean bozkatu beharko dute Gasteizko Mercedes-Benzeko langileek hitzarmen berrirako aurreakordioa onartzen duten ala ez. UGT eta LAB sindikatuko ordezkariekin izan gara biharko egun erabakigarriaren inguruan hitz egiteko.
2022/07/17 - 15:46
Aurreakordioa ez babesteko eskatu die LABek Mercedeseko langileei, eta mobilizazio gehiago proposatu ditu
Mobilizazioei eustearen eta negoziazioei berrekitearen alde egin du LAB sindikatuak, KPIri egokitutako soldaten igoera bermatze aldera. Astelehen honetan bozkatuko dute langileek Mercedeseko zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak lotutako aurreakordioa.
2022/07/15 - 23:13
Giro nahasia Mercedesen, bozkatzeko 3 egunera
Mercedeseko zuzendaritzak salatu duenez, hainbat langilek mehatxuak eta erasoak sufritu dituzte. Testuinguru honetan bozkatuko da astelehenean zuzendaritzaren eta gehiengo sindikalaren akordioa.
2022/07/15 - 20:51
Aurreakordioaren bozketako nondik norakoak, Gasteizko Mercedes-Benz lantegian
Zentro bakoitzak bozketa mahaia izango du, eta txanda ezberdinetan botoa emateko denbora izango dute langileek. Gainera, beharginek boza elektronikoa emateko aukera izango dute.
2022/07/15 - 16:45
Emilio Titosek Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko ateak ireki dizkio EITB Mediari
Asteleheneko bozketan ezezkoa aterako balitz, etorkizuna ezezaguna dela eta Alemanian emaitza ez litzakeela ulertuko dio. Kezkatuta dagoela baina plantillarengan konfiantza osoa duela adierazi du.
2022/07/15 - 15:24
Bederatzigarren greba egunak "jarraipen zabala" izan du Gasteizko Mercedesen
Begiradak astelehenean daude jarrita, orduan erabakiko baitute langileek hitzarmena berritzeko gehiengo sindikalak eta zuzendaritzak lortutako aurreakordioa babestuko duten ala ez.
2022/07/15 - 15:13
Titos: ''Langileak enpresarekiko konpromisoaz ari dira eta konfiantza osoa dut haiengan''
(Jatorrizko hitzak gazteleraz) Gasteizko Mercedeseko zuzendari Emilio Titosek azaldu duenez, "konfiantza osoa" du langileengan, inkestek akordioaren aldeko joera agertu dutela eta hori dela bozketarako espero duena. "Orainaldi indartsu batetik", denek ere "etorkizuna jokoan" dutela azaldu du.
2022/07/14 - 13:05
Gonzalez: "Pentsatu nahi dut Mercedesen lortutako akordioak lantaldearen gehiengoaren babesa izango duela"
Arabako ahaldun nagusiak sakrifizioaren eta irabazien arteko oreka bilatzearen alde egin du, Mercedes Benz multinazionalak Gasteizen egiten duen inbertsioa gauzatzen lagunduko duen "agertoki argia" sortzeko.
2022/07/14 - 11:44
Gasteizko Mercedesen ekoizpena etenda dago beste egun batez grebaren ondorioz
Emilio Titos lantegiko zuzendariak egindako ohartarazpena gorabehera, jarraipen zabala izaten ari da ELAk, LABek eta ESK-k deitutako lanuztea. Are gehiago, sindikatuok ez dute baztertu datorren astean mobilizazio gehiago deitzea.
2022/07/14 - 11:34
Ekoizpena geldirik dago Gasteizko Mercedesen, ELA, LAB eta ESKren grebaren ondorioz
ELA, LAB eta ESK sindikatuek gaurko Mercedes Benz Vitorian deitutako grebak % 95eko jarraipena izan du langileen aldetik, eta lantegiko ekoizpena geldirik dago berriro.
2022/07/13 - 16:30
Gasteizko Mercedesko zuzendaria: "Aurreakordioari 'ez' esaten badiote, akaberaren atarian egongo gara"
Emilio Titosek aitortu du zuzendaritzak ezin duela "irudikatu ere egin" langileek aurreakordioa baztertzea.
2022/07/13 - 15:05
Gasteizko Mercedesen biharko eta etzirako deitutako lanuzteei eutsi diete ELAk, LABek eta ESK-k
Gaurko deituta zegoen grebaren ondorioz (% 95eko jarraipena) ekoizpena eten behar izan dute. Hitzarmena berritzeko aurreakordioa sinatu zuen atzo zuzendaritzarekin gehiengo sindikalak (UGT, CCOO, Ekintza eta PIM), baina sindikatu abertzaleek ez zuten babestu.
2022/07/13 - 14:32
Arantxa Tapia, Gasteizko Mercedesen lortutako akordioaren inguruan: ''Zoriontzeko moduko albistea da''
Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkari gehienek akordioa lortzeko egindako ahalegina azpimarratu du.
2022/07/13 - 11:14
ELA, LAB eta ESK sindikatuek Gasteizko Mercedesen deitutako grebaren jarraipen zabala
ELA, LAB eta ESK sindikatuek gaurko Gasteizko Mercedes Benz lantegian deitutako grebak % 95eko jarraipena izan du eta lantegiko ekoizpena geldirik dago.
2022/07/12 - 21:00
Gasteizko Mercedeseko zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak aurrekoardioa egin dute
ELA, LAB eta ESK sindikatuek ez dute ituna babestu eta aste honetarako deitu dituzten lanuzteei eutsi egingo diete. Datorren astelehenean langileen asanbladak egingo dituzte aurrekordioa berresteko edo atzera botatzeko.
2022/07/12 - 12:33
LAB: "Mercedesen gatazka zuzendaritzak sortutako arazo bat da, 261 milioiko dibidenduak banatu ditu"
Igor Arroyo sindikatuko koordinatzaile nagusiak hiru gai aipatu ditu negoziazioan aurrera egiteko: soldatak KPIaren arabera igotzea, soldata eskala bikoitza kentzea eta seigarren gauari muzin egitea. Horiei helduta, LAB "prest" dago atzera egiteko, "baina, zoritxarrez, ez gaude puntu horretan".
2022/07/12 - 12:07
Gasteizko Mercedeseko zuzendaritza eta sindikatuak bilduta daude berriro ere
Zuzendaritzak uko egin dio sei gaueko txanda ezartzeari eta proposamen berri bat helaraziko die sindikatuei. Oraingoz, ELA, LAB eta ESK sindikatuek aste honetako lanuzteei eusten diete, baina, zuzendaritzak "keinu bat" egitekotan, prest daude bertan behera uzteko.
2022/07/11 - 13:53
Amundarainek Mercedesen hitzarmenerako aurrerapausoak ematen jarraitzeko deia egin du inbertsioa bermatzeko
Eusko Jaurlaritzak Alemaniara egin berri duen bidaian izan da Industria sailburuordea, eta adierazi du alde guztien jarrera oso ona dela, eta lan-hitzarmenean aurrera egitea eta lantegiaren jarduera bermatzea funtsezkoa izango dela Mercedes-Benz enpresaren zuzendaritzarentzat.
2022/07/08 - 18:59
Alemaniako ekonomiaren bilakaerak Euskadin izango duen eragina "saihestezina" dela uste du Tapiak
Hala ere, "Alemaniako enpresa handiek hazkunde-aurreikuspenei eusten diete eta Euskadiko ekoizpen-planten aldeko apustua egiten dute", Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak ohar batean ziurtatu duenez.