Merkataritza
2021/09/20 - 22:48
Evergrande Txinako higiezinen agentzia handia, porrot egiteko zorian
Konpainia handi horren balizko porrotak mundu osoko merkatuetan izan dezake eragina. Horren erakusgarri da Europako burtsek astelehen honetan behera egin izana eta euroak balioa galdu izana.
2021/09/06 - 19:17
Osasun ziurtagiria ez dute gehiago eskatuko Ipar Euskal Herriko merkataritza-gune handietan
Abuztuaren 17tik aurrera, beharrezkoa zen erakustea 20.000 metro karratutik gorako azaleretan, Pirinio Atlantikoetako prefetak hala aginduta. Orain, ordea, agindu hori ezeztatu egin du Paueko Auzitegiak.
2021/08/25 - 18:30
Zamudioko enpresa bateko jabea atxilotu dute langileak esplotatzeagatik
Langileek salatu zuten kontraturik ez zutela eta, noizean behin, 26 orduko lanaldia eginarazten ziela, goizeko 07:00etatik hurrengo eguneko 09:00ak arte.
2021/08/19 - 13:33
EAEko esportazioak % 24 hazi dira lehen seihilekoan
12.466 milioi eurora iritsita, esportazioen kopurua 2019ko ekainetik gertu dago dagoeneko.
2021/07/29 - 15:51
Suezko kanala 6 astez blokeatuta izan zuen ontzia iritsi da Rotterdamgo portura
Ever Given ontzia iritsi da azkenik bere helmugetako batera. Ia lau hilabeteko atzerapenarekin, gaur, eguna argitzearekin batera sartu da Rotterdamgo portuan.
2021/07/26 - 18:20
COVID-19ak erabat baldintzatu zuen 2020an Euskadiko egoera sozioekonomikoa
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak iazko memoria sozioekonomikoa aurkeztu du. Euskadin, 3.000 pertsona baino gehiago hil ziren COVIDagatik, heriotza guztien % 12,5. Ekonomiari dagokionez, barne produktu gordina % 9,5 jaitsi zen eta 1.371 enpresa galdu ziren.
2021/07/23 - 22:26
Merkatarientzat eta denda txikientzat aforoa % 35era mugatzea kolpe handia izan da
Merkataritza damu da kultsaketak gelditzen ez dituzten murrizketa berriekin. Denda txikientzat kolpe handia direla diote, tamainagatik askok bezero bakarra jasoko dutelako. Haserre eta harridura azaldu dute neurri berriak denden aforoa %50etik 35era jeisteagatik.
2021/07/16 - 12:59
Euskadiren esportazioek % 39,2 egin dute gora urtebetean
Hiru lurralde historikoek, laugarren hilabetez jarraian, balio negatiboak izateari utzi diote. Alemania, Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Norvegia izan dira Euskadiren bezero nagusiak.
2021/07/09 - 18:57
Sute batek 52 hildako eta 25 zauritu utzi ditu Bangladesheko elikagai lantegi batean
Hashemgo Elikagai eta Edari fabrikan sute handia piztu zen ostegun arratsaldean. Suhiltzaileak orduak eman dituzte sei solairuko eraikinean sua itzaltzeko lanean, Dacca hiriburutik gertu.
2021/06/30 - 13:30
Legez aurkako itunak "ugariak" dira kontratazio publikoan, Lehiaren arabera
Lehiaren Euskal Agintaritzaren bi arduradun eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidentea Legebiltzarrean izan dira Espainiako Lehia Batzordeak 22 enpresari jarritako isunari buruz hitz egiteko.
2021/06/25 - 16:22
ELAk eta LABek arrakastatzat jo dute Euskadiko merkataritzan deitutako greba
Sindikatuen arabera, jarraipen "zabala" hiriburuetako kate komertzial handietan nabaritu da gehien bat.
2021/06/13 - 22:59
G7ak oinarrizko eskubideak errespetatzeko eskatu dio Txinari
Lan baldintza eskasetan lanaldi luzeak egitera behartzen duten horniketa kateak desegiteko konpromisoa hartu du G7ak. Gainera, Txinari oinarrizko eskubideak errespetatzeko eskatu dio.
2021/06/06 - 16:48
Eup!, Bizkaiko denda txikietan online erosteko plataforma
Eup! Bizkaiko denda txikien online plataforman 3.500 produktutik gora eros daiteke. Itsasmendi Upategian, kasu, igarri egin dute aplikazioak eman dien bultzada.
2021/06/05 - 16:53
Eraman etxeko zartagin zaharrak dendara eta eskuratu berriak erosteko deskontuak
Berrizko Inoxibar enpresak ekimen bitxia jarri du martxan: etxeko zartagin zaharrak hainbat dendatara eraman daitezke eta deskontuak eskaintzen dituzte berriak erosteko.
2021/05/31 - 08:05
Gaur itxiko dute antxoaren kanpaina kuotaren ia % 90 harrapatuta
Gainerakoa urteko bigarren seihilekoan arrantzatuko dute. Kanpainak hiru hilabeteko iraupena izan du, eta "hasiera goiztiarrak" markatu du.
2021/05/27 - 02:25
Metro Goldwyn Mayer estudioak erosiko ditu Amazonek
Salerosketa elektronikoan nagusi den konpainiak 8.450 milioi dolar ordainduko ditu Hollywoodeko estudiorik handienetakoa eskuratzeko.
2021/05/20 - 17:21
Dendari txikiek gertutasuna eskaintzen dute multinazional handien aurrean
Gaur zabaldu ditu Primarkek bere ateak eta jende ilara luzeak eratu dira goiz guztian barrura sartzeko. Irekiera horrek denda txikiei nola eragingo dien jakiteko, dendari bat elkarrizketatu dugu.
2021/05/19 - 16:20
Caravantur asteburuan iritsiko da Ficobara
Hamabost bat enpresa eta kontzesionariok parte hartuko dute "caravaning" ibilgailu eta osagarrien azokaren bosgarren edizioan.
2021/05/17 - 17:02
'Pesetrack' kanpainak pezetak bilduko ditu tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko
Autokarabana batek lurraldea zeharkatuko du antzinako txanponak eta billeteak jasotzeko, eta atxikitako establezimenduetan erabili ahalko diren erosketa txartelen truke aldatuko ditu.
2021/05/17 - 15:41
EAEk helmuga seguru, askotariko eta jasangarri gisa aurkeztuko du bere burua Fiturren
Udari begira,Jaurlaritza "baikor eta zuhur" ageri da. "Txertaketa kanpainarekin baikor gaude, baina eguneko datuei eta ospitaleen egoerari erreparatuta, zuhur", aitortu du Turismo sailburuak.