turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEk helmuga seguru, askotariko eta jasangarri gisa aurkeztuko du bere burua Fiturren

Udari begira,Jaurlaritza "baikor eta zuhur" ageri da. "Txertaketa kanpainarekin baikor gaude, baina eguneko datuei eta ospitaleen egoerari erreparatuta, zuhur", aitortu du Turismo sailburuak.
Euskadin FITURren izango duen standa.
Euskadin FITURren izango duen standa. Argazkia: Irekia

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) helmuga jasangarri, seguru, abegikor eta askotariko gisa aurkeztuko du bere burua maiatzaren 19tik 23ra Madrilen egingo den Fitur Nazioarteko Turismo Azokan.

Euskadik azoka horretan izango duen presentziaren nondik norakoak aurkezteko prentsaurrekoa eskaini du gaur Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak. Hurtadoren hitzetan, sektoreko enpresa eta profesionalei emango zaie garrantzia, pandemiak gogorren erasandako sektoreetako bat den aldetik. "2020an bisitarien % 70 galdu zituen EAEk", sailburuak gogorarazi duenez.

Azaldu duenez, "aurrez aurre egiten den lehen turismo azoka izango da Fitur", eta Euskadik alor horretan dituen dohainen "nazioarteko erakusleihoa izango da". 

Hurtadok esan du turismo sektoreak berak "Fiturrera joatea eskatzen" duela, eta Jaurlaritzaren egitekoa dela sektoreari "laguntzea, indartzea eta sustatzea". Horren ildoan, sailburuak adierazi du Euskadi ideia nagusi batekin joango da azokara: "Protagonista turismo-sektoreko enpresak eta profesionalak izatea".

Sailburuaren hitzetan, "Euskadik bere bi indarguneak erakutsiko ditu: eskaintzaren eta planen kalitatea eta aniztasuna, eta mundu osoan ezaguna den gastronomia, helmuga seguru, askotariko eta jasangarriaren irudia indartzen jarraitzeko. Eta hori guztia jasangarritasunaren aldeko apustua egingo duen eta naturako turismoa indartuko duen stand batean".

Horren harira, "turismo naturala, ekoturismoa eta zikloturismoa" indartuko dituzte, Hurtadok nabarmendu duenez, "Euskadik potentzial handia du denetan, turismo jasangarriarentzat ezinbestekoak diren baliabide natural asko dituelako".

Udari begira Jaurlaritzak dituen aurreikuspenez galdetuta, Turismo sailburuak sentimendu bikoitza dutela erantzun du. "Batetik, baikor gaude txertaketa kanpainaren aurrerapenarekin, baina eguneko datuei eta ospitaleen egoerari erreparatuta, zuhur", aitortu du.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X