Turismoa % 61 baino gehiago jaitsi da EAEn 2020an pandemiaren eraginez
EAEko ostalaritza-establezimenduetako sarrerak eta gaualdiak % 61 baino gehiago jaitsi ziren iaz, covid-19aren pandemiaren ondorioz, Eustaten azken datuen arabera.
Zehazki, bidaiarien sarrerak % 61,1 jaitsi ziren, hau da, 2019an baino 1.946 804 gutxiago, eta gaualdiak % 61,5 gutxiago (3.855 902 gutxiago).
Martxotik aurrera indarrean sartu ziren mugikortasun-murrizketek eragin esanguratsua izan zuten hiru lurraldeetan. Araban, sarrerak % 58,6 jaitsi ziren, eta gaualdiak % 57,1; Gipuzkoan, % 56,9 eta % 59,7 jaitsi ziren, hurrenez hurren, eta Bizkaian are nabarmenagoak izan zen beherakada, bai sarreretan ( % 65,3), bai gaualdietan ( % 64,4).
Atzerritarren sarrerek eta gaualdiek izan zuten beherakada nabarmenena 2020an, % 73,1 eta % 74,5 egin baitute behera. Bizkaia izan zen, halaber, atzerritik etorritako turismoaren beherakadak gehien kaltetu zuen lurraldea, sarrerak % 78 jaitsi baitziren eta gaualdiak, berriz, % 77,8.
2020an eskainitako plazen araberako okupazio-mailak % 24,6 puntu egin du behera 2019. urtearekin alderatuta, eta 27,4 puntu, eskainitako gelen arabera kalkulatuta. Hala, plazen araberako okupazio-maila % 32,8 izan da, eta gelen araberako okupazio-maila, berriz, % 41,0.
Sektoreko errentagarritasun-adierazleei dagokienez, EAEko hoteletako eguneko batez besteko tarifa 72,62 eurokoa izan da 2020an, 2019an baino % 22,3 txikiagoa.
Azkenik, logela erabilgarriaren diru-sarrerak, hotel-establezimenduen okupazio-mailaren araberakoak, 29,79 eurokoak izan ziren 2020an, 2019an baino % 53,4 gutxiago.
Itxitako establezimenduak
2020. urtea hotel-establezimenduen % 41,1 erabat itxita amaitu da, eta % 12,2 2019ko abenduan.
Horrenbestez, udako hilabeteetatik aurrera hasitako joera negatiboak bere horretan jarraitzen du; izan ere, abenduan ekainean erregistratutako itxierak gainditu dira ( % 39,8).
2020ko abenduko balantzeari dagokionez, EAEko hotel-establezimenduetan 56.534 bidaiari izan dira, hau da, 2019ko abenduarekin alderatuta, % 72,9 gutxiago. Urte arteko jaitsiera % 70,6koa izan da Araban, % 73,0koa Bizkaian eta % 73,7koa Gipuzkoan.
Azpimarratzekoa da, batez ere, atzerritarren sarrera eta gaualdien beherakada: % 83,2 sarreren kasuan eta % 83,5 gaualdien kasuan. Bizkaian beherakada nabarmena izan da, % 90 ingurukoa.
% 52,4ko beherakada landa-ostatuetan
2020an, guztira, 68 184 bidaiarik hartu dute ostatu EAEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan eta landetxeetan, hau da, 2019. urtearekin alderatuta, % 59,2 gutxiago. Horrenbestez, 2020an izan diren 205.389 gaualdiak % 52,4 jaitsi dira aurreko urtearekin alderatuta.
Nabarmentzekoak dira atzerriko jatorriko gaualdien eta sarreren beherakadak, 2020an % 81,8 eta % 77,9 gutxiago baitira 2019an baino.
Sarrerak % 66,1 murriztu dira Araban, % 63,8 Bizkaian eta % 53,6 Gipuzkoan. Gaualdiei dagokienez, beherakada % 59,1ekoa izan da Araban, % 57,1ekoa Bizkaian eta % 47,5ekoa Gipuzkoan.
Hotel-establezimenduen kasuan bezala, atzerriko jatorriko pertsonen sarrerek eta gaualdiek izan dute beherakadarik nabarmenena, 2019. urtearekin alderatuta: % 81,8 eta % 77,9, hurrenez hurren, EAE osoan.
2020. urtean % 30,7 landa-establezimendu itxi dira, eta aurreko urteko hilabete berean % 15,6 zeuden itxita.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.