turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BECek urrira eramango du Expovacaciones turismo azoka

Erakundeek eta sektoreko zenbait enpresak eskatuta lekualdatu da azokaren data: urriaren 1etik 3ra izango da.
2019ko Expovacaciones azoka. Artxiboko argazkia: EITB Media
2019ko Expovacaciones azoka. Artxiboko argazkia: EITB Media

Bilbao Exhibition Centrek (BEC) urriaren 1etik 3ra hartuko du Expovacaciones turismo azoka, erakundeek eta sektoreko zenbait enpresak eskatuta, urteko lehen seihilekoan izan ohi den ekitaldiaren datak aldatu ondoren.

Expovacaciones azokaren azken edizioa 2019ko maiatzaren 10etik 12ra egin zuten, eta 69.000 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. BECeko arduradunek iazko apirilerako programatutakoa bertan behera uztea erabaki zuten, pandemiaren eraginez.

BECek adierazi duenez, data aldaketaren ostean, erakustazoka "topagune ezin hobea izango da" urriaren 1etik 3ra, "bidaiariek udazkeneko, jaiegunetako, Gabonetako oporretako edo hurrengo udaberriko bidaietako ihesaldien norakoak aukeratzeko".

Azoka honetan "sektoreko berrikuntza guztiak, ibilbide eta helmugen azken proposamenak eta aisialdiko aukera berritzaileenak bilduko dira, aldi berean gustu guztietarako aukerak eskainiz". Gainera, azokarekin batera, "programa zabal bat ere" izango da.

Bilbao Exhibition Centrek segurtasun-protokolo zorrotza ezarriko du une oro, zeinarekin Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuaren (ICTE) Safe Tourism Certified zigilua jaso zuen, azoka-esparrua eremu segurua dela ziurtatzen duen bereizgarria. Hala, arreta-gunea, azken hilabeteotan egin den bezala, sarbideen kontrolean, edukieren kudeaketa prebentiboan, pertsonen trafikoaren eta urruntze sozialaren monitorizazioan eta ingurumen-higienizazioan eta -segurtasunean ezarriko da.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X