Metro Bilbao
2018/08/28 - 16:30
Kukullagako metro geltokian egiten duen gehiegizko beroa salatu dute
Geltokiko eraikinaren kristalezko diseinuak barrualdea sauna bihurtzen du. Kanpoan baino 10 gradu gehiago neurtzen dituzte. Urtebete daramate horrela eta ETStik konponbide bat bilatzen ari dira.
2018/08/21 - 10:23
Euskotrenek salatu egin du Matikon hiru pertsonak langile bat jo izana
Enpresa publikoak gaitzetsi egin du larunbat arratsaldean, Aste Nagusian, izan zen erasoa, eta asteazkenean elkarretaratze batean parte hartzeko deialdia egin du.
2018/06/18 - 15:25
Gurpildun aulkian zihoan pertsona trenbidera erori da Bilbon
Istripua Moyuako metro geltokian gertatu da. Handik gutxira tren bat iritsi den arren, gidariak frenatzea lortu du, eta ez du harrapatu.
2018/06/13 - 15:15
Horrela grabatu zuten Coca Colaren iragarkia Bilboko metroan
Iragarkia 2017ko irailaren 25ean eta 26ean grabatu zuten Basauriko geltokian. Oraingoz, freskagarri enpresak ez du hemen emitituko spota.
2018/06/06 - 20:09
Moyuako Metro geltokia jatetxeen galeria bihurtu da
'World's 50 best restaurants' sari banaketa ekainaren 19an egingo dute Euskalduna Jauregian. Aldez aurretik, Bizkaiko Foru Aldundiak ekimen ezberdinak jarriko ditu abian, hitzorduaren berri emateko.
2018/06/06 - 16:15
Munduko 50 jatetxe onenen pare atondu dute Moyuako metro geltokia
Bizkaiko jatetxerik hobereen bulebar bilakatuta esnatu da gaur Bilboko Moyuako metro geltokia. Munduko 50 jatetxe onene sari banaketa laster egingo da Bilbon, eta motorrak berotzen hasi dira.
2018/06/06 - 14:52
The World's 50 Best sarietarako prest dago Moyuako metroko geltokia
Ekainaren 16 eta 19 artean munduko 50 jatetxe onenen gala ospatuko da Bilbon. Hori ospatzeko, Bilboko metroko Moyuako geltokia jatetxez beteriko kale batean bihurtu da.
2018/05/23 - 12:42
Metroko atearekin besoa harrapatu duen haur bat erreskatatu dute Peñotan
09:15ak aldera askatu dute suhiltzaileek eta onik eraman dute Gurutzetako ospitalera. Erreskateak atzerapenak eragin ditu zerbitzuan.
2018/05/11 - 13:07
Bilbo, errugbiaren Europako hiriburu berria
Challenge Cup eta Champions Cupeko finalek 100.000 bisitari inguru erakarriko dituzte. Zalantzarik gabe, aurtengo kirol ekitaldi nagusienetako bat izango da.
2018/05/09 - 13:01
Errugbiko finalek Bilboko trafikoari ere eragingo diote
100.000 bisitari baino gehiago espero dituzte Bilbon aste bukaera honetan, errugbiko finalak direla eta. Horren aurrean, garraio publikoa erabiltzea eskatu dute agintariek.
2018/05/07 - 13:17
Bilboko metroak gau osoan funtzionatuko du asteburuan, errugbiko finalak direla eta
Errugbiko Txapeldunen Kopa eta Challenge Kopako finalak tarteko, jende olde handia espero da Bilbon. Hori dela eta, autoa etxean utzi eta garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute agintariek.
2018/03/22 - 13:25
Metro Bilbaoko zerbitzua berrezarrita, hainbat geltoki itxita egon ostean
Sestao eta Portugalete artean zerbitzua etenda egon da, baita San Inazio eta San Mames artean ere, bi noranzkoetan. Eguerditik aurrera, halere, normaltasunez ari dira.
2018/03/20 - 15:10
Metro Bilbaok gaueko zerbitzua indartuko du Aste Santuan
Gaueko eskaintza goizaldeko 02:00ak arte luzatuko du martxoaren 29an, 30ean eta 31n.
2018/03/07 - 18:51
Martxoaren 8ko grebarako gutxieneko zerbitzuak
Greba-eskubidea "urratzea" leporatu diote ELA, LAB, STEE, ESK, HIRU eta Etxalde sindikatuek Eusko Jaurlaritzari. Horregatik, helegitea aurkeztu dute.
2018/02/09 - 17:33
Ertzaintza Bilboko Metroan labana atera zuten bost adingabe ikertzen ari da
15 eta 17 urte bitarteko bost adingabeak Fiskaltzaren esku utzi dituzte dagoeneko, ustez ordena publikoa asaldatzeagatik.
2018/01/25 - 15:22
Metro Bilbaok 88.172.137 bidaiari izan zituen 2017an, 2016an baino % 1,22 gehiago
Abenduaren 21a, San Tomas eguna, izan zen bidaia gehieneko eguna, eta Aste Nagusiko bigarren larunbata, abuztuaren 26a, berriz, bidaia gehieneko gaua.
2018/01/24 - 13:40
Bilboko metroan barrena korrika
200 lagunek egin ahal izango dute korri Moyuako geltokitik Ansiokora lurpetik.
2018/01/10 - 15:08
Bilbon gaizkile talde antolaturik ez dagoela esan du Segurtasun Sailak
Urrengoetxea ustez hil zuten mutilek, Bilboko Metroko erasotzaileek eta Barakaldon neska bat bortxatu zuten adingabeek elkar ezagutzen zutela aitortu du Beltran de Herediak.
2018/01/04 - 00:17
Errege Magoen Kabalgatak Bilboko zirkulazioan eragina izango du ostiral honetan
Lehen aldaketak 15:00etatik aurrera gertatuko dira; izan ere, Jesusen Bihotza plazatik Maria Diaz de Haro kalera arte itxiko dute Kale Nagusia.
2017/12/30 - 11:34
Euskotreneko langileak azken erasoaren aurka manifestatu dira Atxurin
Txakurra lotu barik zihoala leporatu zioten geltoki-laguntzaile batek eta segurtasun-zaindari batek gizonezko bati, eta horrek eraso egin zien.