Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintza Bilboko Metroan labana atera zuten bost adingabe ikertzen ari da

15 eta 17 urte bitarteko bost adingabeak Fiskaltzaren esku utzi dituzte dagoeneko, ustez ordena publikoa asaldatzeagatik.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Metroan labanak erakutsi zituzten adingabeak ikertuko ditu Fiskaltzak

Bilboko Metroan, bideo batean labanak erakutsi zituzten bost adingabeak ikertzen ari da Ertzaintza. Bostak Fiskaltzaren esku utzi dituzte, beharrezkoa balitz delitua leporatzeko, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak gaur azaldu duenez.

Ertzaintzak ikerbidea hasi du, eta orain dela gutxi sare sozialetan zabaldutako bideoaren bost protagonista adingabeak ikertzen ari da. 15 eta 17 urte bitarteko gazteek labanak erakusten dituzte bideoan. Ustez ordena publikoa asaldatzea leporatu diezaiekete.

Bideoan, adingabeak flamenkoa abesten eta txaloak jotzen agertzen dira, eta une zehatz batean arma zuriak ateratzen dituzte Metroko bagoi batean.

Bilboko Metroak bideoa Ertzaintzaren esku jarri zuela jakitera eman du Segurtasun sailburuak prentsaurreko batean, Bilbon. Orduz geroztik ikertzen ari dela erantsi du Beltran de Herediak.

Auzia Fiskaltzaren esku dagoela errepikatu du sailburuak, eta ez du asuntoaren inguruko xehetasun gehiagorik eman izan nahi.

Beltran de Herediaren hitzetan, “adingabeak ordena publikoa asaldatzen ari dira”, baina “edozein kasutan, delituak egotzi, egongo balira, auzipetu ala ez, Fiskaltzak erabaki beharko du”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X