Bilbo, errugbiaren Europako hiriburu berria
Bilbo prest dago ostiralean eta larunbatean errugbiaren Europako hiriburu bilakatzeko, izan ere, Challenge Cup eta Champions Cupeko finalak, norgehiagoka kontinentaleko bi nagusiak, San Mames zelaian izango dira.
Lehengo asteburutik hitzordu garrantzitsu hau gogorarazten duten kartel eta argazki handiekin josita dago Bizkaiko hiriburua, bai kale eta plaza nagusietan, baita metro eta autobus geltokietan ere. Egunotan 100.000 bisitari inguru erakarriko ditu.
Gutxiengoan dagoen kirola izan arren, Bizkaian oso errotuta dago, eta azken egunotan bilbotarren eztabaida-gai bilakatu da.
Eztablazimenduetako erakusleihoetako dekorazio bereziak, Moyua plazako atezaintzek eta jokalariak kaleetan bideoetarako eta argazki-erreportaietarako jartzeak giroa sortzen lagundu dute. Zalantzarik gabe, aurtengo kirol ekitaldi nagusienetako bat izango da.
Hiri osoan zehar ezarritako 'Fan Zone'ak eta izango diren kontzertu, tailer eta erakusketek lau herrialde finalistetako (Irlanda, Frantzia, Gales eta Ingalaterra) eta gainerako autonomia erkidegoetako zaleak etxean bezala sentiaraziko dituzte.
Bisitariei egonaldia errazteko asmoz, Bilboko Udalak aplikazio bat egin du mugikorrentzat, finalei buruzko informazio osoa eskura izateko; euskaraz, gazteleraniaz, ingelesez eta frantsesez dago erabilgarri.
Final handien egutegia
Katedralean jokatuko den lehenengo partida Challenge Cupekoa da; ostiral honetan, 21:00etatik aurrera izango da, Galesko Cardiff Blues eta Ingalatarretako Gloucester taldeen artean. Errugbi kontinentaleko bigarren trofeorik garrantzitsuena egongo da jokoan.
Hitzordu garrantzitsua, Champions Cupeko finala, larunbatean, 17:45ean, helduko da. Denboraldiko bi talderik onenak lehiatuko dira: Irlandako Leinster (hiru aldiz izan da garaile) eta Frantziako Racing 92.
San Mameseko 53.000 aulkiak jendez lepo egotea espero da, Europako txapelduna ikusteko. Hitzordu historikoa izango da. Izan ere, lehenengo aldiz Sei Nazioetako zirkuitutik kanpo erabakiko da. Irlanda, Eskozia, Ingalaerra, Gales, Frantzia eta Italiako selekzioek jokatzen dute lehiaketa hori.
Errugbiko izan handi batzuk ikusi ahalko dira Katedralean. Bi taldeetako joko-zabaltzaileak, adibidez. Leinster taldeko Johnny Sexton oso jokalari garrantzitsua izan zen Irlandaren azken garaipen handian, eta Racing 92ko Dan Carter, 'all black' beteranoa', historiako jokalaririk onenetakoa da bere posizioan.
Apostuak oso berdinduta daude, baina aurreikuspenek Dublingo taldearen alde egiten dute, joera oso nabarmena ez bada ere. Ez du partidarik galdu txapelketean, eta kanporaketetan Saracens (30-19) eta Scarlets (38-16) taldeen aurka gailendu ziren.
Final handi honetarako gosegarri moduan, larunbat horretan, 12:00etatik aurrera, Getxoko Fadura zelaian Continental Shield jarriko da jokoan, Europako hirugarren torneoa. Errusiako Enisei STM eta Alemaniako Heidelberger lehiatuko dira.
Alkohola San Mamesen?
Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, alkohola kontsumitzea debekatuta egongo da estadio osoan, partidak hasi baino 15 minutu lehenagotik horiek amaitu eta 15 minutu ondoren arte, Adikzioen eta Drogamenpekotasunen 1/2016 legea ezarrita.
Kontzertuak eta jarduerak
Egitarauan, hainbat ekimen prestatu dituzte, hala nola talde ospetsuen abestiak moldatzen dituzten musikarien kontzertuak eta umeentzako jarduerak:
Ostirala, maiatzak 11
-17:00: Unai Goikolea DJ, Lowe eta Eley abesti klasikoen bertsioak egiten dituzten taldeak egongo dira Indautxu plazan.
-17:00-21:00: Taberna Ibiltaria Musika Taldeak euskal musika joko du Indautxun eta Aldundian.
Larunbata, maiatzak 12
-11:00-19:00: Umeentzako jarduerak eta txotxongiloak, Bihar Teatroaren eskutik, egongo dira Zabalgune eraikinean.
-16:45-20:00: The Groovies taldearen kontzertua izango da Bilboko kaleetan barrena kamioi baten gainean. Nazioarteko abesti arrakastatsuenak joko dituzte.
Eragina izango du trafikoan
Bilboko Udalak, Bizkaiko Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak operatibo berezia jarri dute martxan, espero den bisitari kopurua dela eta.
Udalak hiriko trafikoaren antolaketa moldatuko du kale jakin batzuetan, finalak jokatzen diren egunetan. Hala, ostiralean, 17:00etatik 00:00etara, Zingira (Ernesto Erkoreka plazaren parean) eta Erribera kaleak (Mesedeetako zubiaren parean) eta Areatzako zubia (Bailen kalearen parean) itxita egongo dira. Larunbatean, berriz, 12:00etatik 00:00etara debekatuko dute ibilgailuen joan-etorria kale horietan.
Halaber, ostiralean (21:00etan) eta larunbatean (17:45ean), partidak jokatzen ari diren bitartean, futbol partidak dauden egunetan egin ohi diren trafiko mozketak egingo dira San Mames estadioaren inguruko kaleetan.
Garraio publikoa
Garraio publikoa erabiltzeko eskatu dute agintariek. Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritzak koordinatuta, Bilbobus, Bizkaibus, Bilboko tranbia eta Bilboko metroa indartuko dituzte, ostiraletik hasita.
Metroak, esaterako, etengabeko zerbitzua emango du hiru egunetan, eta maiztasuna areagotu egingo da jende gehien espero den orduetan (ostiral eta larunbat gauean). Hiriburura ahalik eta ibilgailu gutxien sartzeko, aparkaleku bereziak jarriko dituzte Leioako eta Etxebarriko geltokien alboan, eta Barakaldoko BEC! erakustazokako aldirietako aparkalekuko plaza kopurua 1.500etik 4.000ra handituko dute.
Ostalaritza-ordutegia
Bilboko Udalak bi ordu luzatu die ixteko ordua hiriko ostalariei ostegunetik larunbatera, errugbi finalengatik.
Horrez gain, partidak hasi baino hiru ordu lehenago terrazak erretiratzeko eskatu die Udalak San Mames inguruko ostalariei, eta San Mames ondoko kaleetan lanean ari diren garraio enpresei, etxe-aldaketetan aritzen direnei eta obretako langileei egun horietan espazio publikoa libre uzteko eskatu die.
Zure interesekoa izan daiteke
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulatzaile modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.
Alejandrak 2.000 euro galdu ditu Bilboko etxebizitza baten alokairuaren iruzurrean
Kaltetuak salatu duenez, 2.000 euroko iruzurra egin diote hainbat pertsonari aldi berean eskainitako etxebizitza bat alokatzeagatik. Iruzurrez galdutako dirua eta beste bizitoki bat alokatzeko erabili beharrekoa gehituta, galerak 4.000 eurokoak direla azaldu du.
Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan
22:00etatik aurrera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 3 orduz, gutxi gorabehera, ibilgailua erretiratzeko.
Gutxienez 12 salaketa aurkeztu dituzte Bilbon etxebizitza turistiko bat alokatuta iruzurra egin zuen gizonaren aurka
EITBk biktimetako biren testigantzak jaso ditu. Iruzurgileak Airbnb bidez alokatu zuen pisua, hiru egunez. Ordu gutxi batzuetan, benetako jabeak ezer jakin gabe, dozena bat pertsonari alokatu zien. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gizona harrapatu eta biktimek galdutako dirua berreskura dezaten.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.