Metro Bilbao
2024/04/11 - 10:56
Bilboko metroa normaltasunera itzuli da, arazo teknikoengatik atzerapen "txikiak" izan ondoren
Metro Bilbaotik adierazi dutenez, egun osoan zehar bidaiari asko espero dituzte gabarraren irteera dela eta.
2024/04/09 - 12:34
Metro Bilbaok tren gehiago eskainiko ditu ostegun arratsaldean eta zerbitzu etengabea gauean gabarrarako
Metroak lanegun bateko ohiko zerbitzua eskainiko du 15:30ak arte; orduan hasiko da zerbitzuaren arratsaldeko errefortzua.
2024/04/07 - 22:06
Zuri-gorrien 25. Errege Kopak ospakizunez josiko du Bilbo asteon
Datozen egunotan osteguneko ekitaldien xehetasunak emango ditu taldeak. Aurreratu dutenez, behin gabarrak bere ibilbidea eginda, harrera egingo dio Udalak taldeari, entrenatzaileak eta kapitainak hitza hartuko dute ondoren, eta jokalari guztiak udaletxeko balkoira aterako dira azkenik.
2024/03/26 - 12:15
Metro Bilbao zuri-gorriz jantzi da Athleticen Kopako finala dela eta
Apirilaren 6an Athleticek eta Mallorcak Sevillan jokatuko duten Errege Kopako finalerako prest dago Moyua. Kolore zuri-gorriak metro geltokia hartu du, eta San Mames dirudi!
2024/03/26 - 09:39
Moyuako metro geltokia San Mames jantzita, finalerako prest
Apirilaren 6an Athleticek eta Mallorcak Sevillan jokatuko duten Errege Kopako finalerako prest dago Moyua. Kolore zuri-gorriak metro geltokia hartu du, eta San Mames dirudi!
2024/03/22 - 14:05
Apirilaren 6ko gauean 6-12 minutuko maiztasunarekin eskainiko du tren zerbitzua Bilboko metroak
Bestalde, Athleticek Errege Kopa irabazten badu, apirilaren 11ko gauean ere zerbitzua indartzea aztertzen ari da Bilboko metroa.
2024/03/20 - 11:31
Berrezarri dute zerbitzua Bilboko metroan, matxura bat tarteko ia ordubetez atzerapenak izan ostean
Unitate bat ez atzera ez aurrera geratu da Indautxuko geltokian, 08:30ean. Gorabehera teknikoaren ondorioz, bertan behera geratu da San Inazio eta Basauri arteko metro zerbitzua, 09:25ean matxura izan duen trena kendu duten arte.
2024/03/14 - 13:57
Euskotreneko langileek ere greba egingo dute martxoaren 19an, erasoak salatzeko
Hala, Bizkaibuseko langileek deitutako grebara batu da Euskotreneko plantilla. Erabiltzaileek langileei egindako erasoak geroz eta gehiago eta geroz eta larriagoak direla salatzen dute.
2024/03/13 - 14:45
Metroaren 4. linearen aldeko apustu "sendoa" berretsi eta proiektua aurki egongo dela diote EAJk eta PSE-EEk
Proiektuaren atzerapena kritikatu du Bizkaiko Batzar Nagusietako oposizioak, ñabardurekin bada ere. PP bakarrik geratu da lanen egutegi zehatza eskatzeko mozio bat defendatzean, eta EH Bilduk eta Elkarrekinek Iralako, Rekaldeko edota Zorrotzako auzotarren eskaerak kontuan hartzea galdegin dute.
2024/02/22 - 10:43
Ireki dituzte Bilboko metroaren Moyua geltokiko irteerak, sute txiki batengatik itxita egon ostean
Antza, sua piztu da Elkano eta Ercilla kaleetako irteeretako eskilara mekanikoetan, eta ketza handia pilatu da.
2024/02/22 - 10:09
Bilboko Metroko Moyuako geltokiko sarreretako bat itxi behar izan dute, sute baten ondorioz
Sua 07: 0ak baino minutu batzuk lehenago piztu da, eta larrialdiko protokoloa aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta 07:30erako itzali dute sutea.
2024/02/20 - 09:07
Albiste izango dira: Emantzipaziorako laguntzak, arrantza debekuaren amaiera eta deskontuak garraio publikoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/20 - 06:00
Indarrean sartu da % 50eko hobaria aldi baterako abonu eta barik txarteletan
Deskontuak urtebetez mantenduko dira eta aldi baterako abonu hauetan aplikatuko dira: Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro (operadorea edozein dela ere) eta Metroko 1,2 eta 3 lineetako barik (Gizatrans eta Creditrans) tituluetan.
2024/02/18 - 19:09
Nork ez du noizbat objekturen bat galdu taxi batean edo metroan?
EITB Media Metro Bilbaoren biltegian izan da, eta han kontatu digutenez, denetik bildu izan dute bertan, gauzarik ohikoenak zein objekturik bitxienak.
2024/02/15 - 22:20
Metroak Indautxu eta San Inazio arteko zerbitzua eten du Deustun izandako harrapaketa baten ondorioz
Hildakoaren gorpua altxatu eta arduradunek baimena eman ondoren, tren-zerbitzua berrabiarazi dute.
2024/02/07 - 19:22
Metro Bilbaok marka historiko berria hautsi du 2023an 92,3 milioi bidaiarekin
Horrela, pandemiak eragindako "ondorioak" atzean utzi ditu metroak, Eneko Arruabarrena Metro Bilbaoko zuzendari kudeatzaileak asteazken honetan azaldu duenez.
2024/02/07 - 13:44
Metro Bilbaok marka historikoa lortu du, 92,3 milioi bidaiari baino gehiagorekin 2023an
San Tomas egunean urteko maximoa lortu zen berriro, eta, aldi berean, bigarren markarik onena izan zen metroaren 28 urteko ibilbidean.
2024/01/20 - 16:35
Sestao eta Portugalete arteko metro zerbitzua martxan berriro
Pertsona bat harrapatu du metroak Portugaleteko geltokian, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2024/01/15 - 11:43
Patinete elektrikoak debekatuta daude Bilboko metroan eta Euskotrenen gaurtik aurrera
Neurriak ez die eragingo mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuei, ezta bizikleta elektrikoei ere.
2024/01/15 - 09:32
Albiste izango dira: Alexandru Ionitaren epaiketa, patineteak garraioan eta Itsaso Gorriko gatazka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.