Metro Bilbao
2023/02/08 - 10:48
Agur musukoari garraio publikoan, 1.010 egunen ostean
Musukoa ez da beharrezkoa garraioetan, baina gomendagarria da pertsona zaurgarrientzat eta sintomak dituztenentzat.
2023/02/08 - 10:31
Agur musukoari garraio publikoan
Erabiltzaile gehienak maskararik gabe bidaiatzen ari dira garraio publikoan, baina oraindik jende askok erabiltzen jarraitzen du, derrigortasuna kendu den lehen egun honetan.
2023/02/07 - 15:18
Asteazkenetik aurrera maskara janztea ez da derrigorrezkoa izango garraio publikoan
Garraiobideetan ez ezik, optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan ere derrigorrezko izateari utziko dio. Espainiako Osasun ministroaren arabera, pandemiaren "okerrena" igaro denean pauso bat da "normalizaziorako" bidean.
2023/02/03 - 14:49
Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean
Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian izandako arazoak 13:15 aldera konpondu dituzte. Metroak atzerapenarekin dabiltza, baina zerbitzua apurka-apurka bere onera etortzea espero dute.
2023/01/26 - 14:14
Espainiako Gobernuak otsailaren 7an altxatuko du musukoaren derrigortasuna garraio publikoan
Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak egun horretan sinatuko du agindua. Osasun-zentroetako derrigortasuna, ordea, mantendu egingo du.
2023/01/26 - 12:08
Musukoa ez da beharrezkoa izango garraio publikoan "oso laster", Espainiako Gobernuaren arabera
Isabel Rodriguez bozeramaileak zehaztu duenez, Txinako bidaiarien sarreraren harira hartu ziren neurriek izandakon eragina aztertzen amaitzen dutenean hartuko da erabakia.
2022/12/28 - 13:54
Jaurlaritzak bere gain hartuko du garraio publikoari zuzendutako dirulaguntzaren % 10
Espainiako Gobernuak, bestalde, % 30eko zuzeneko dirulaguntza emango die garraioaren prezioa % 50 merkatzeko konpromisoa hartzen duten erkidegoei.
2022/12/28 - 11:43
Hau da Bilboko Metroak abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean emango duen zerbitzua
Abenduaren 31n 20:30ean aterako da azken trena, eta zerbitzua geldirik egongo da 01:00a arte. Hortik aurrera gau osoan egongo dira trenak.
2022/12/27 - 13:31
Metro Bilbaoko lankideek ''gogor'' gaitzetsi dute langile batek jasandako erasoa
Bizkaiko metroko langileek ohar bat irakurri dute, eta adierazi dute "nazkatuta" daudela eraso fisikoak eta ahozkoak "etengabe" jasateaz.
2022/12/23 - 13:38
Basarrateko geltokian Bilboko Metroko langile batek jasandako erasoa salatu dute
Langile batzordeak adierazi du nazkatuta daudela etengabe jasotzen dituzten "eraso fisiko eta ahozkoengatik".
2022/12/22 - 22:22
Metro Bilbaok jakinarazi du trenak ez direla ibiliko 20:30etik 01:00etara Gabon gauean
Konboiak goizaldeko 01:00etan martxan jarriko dira berriro, familia-afarien ostean herritarrak etxera itzultzea errazteko.
2022/12/16 - 11:00
Bizkaiko garraio publikoak % 50eko deskontua izango du 2023. urtean ere
Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako diputatuak azaldu duenez, % 50eko deskontua bermatuta dago, baina argitu beharko da hori nork eta nola ordaintzen duen.
2022/11/24 - 21:12
EAEko erakundeak, garraio publikoetako % 50eko beherapena gutxienez ekainera arte luzatzeko prest
EAEko erakundeen nahia da hiritarrek autobusak, Euskotreneko trenak edo Bilboko metroa erabiltzeagatik erdia ordaintzen jarraitzea, lehen seihilekoan behintzat, baina ez dago argi nork hartuko duen bere gain beste erdia; Espainiako Gobernuak ez du iragarri bere dirulaguntzarekin jarraituko duenik.
2022/11/14 - 18:59
Atzerapenak Metro Bilbaon, Deustuko geltokian unitate batek matxura izan baitu
Deustuko geltokian geldirik geratu den tren baten matxurak atzerapenak eragin ditu.
2022/11/08 - 19:57
Gipuzkoako Mugi txartela Bilboko metroan erabili ahalko da hilaren 15etik aurrera
Mugia Donostian edo Bilbon erabiltzean, aldaketa nagusia prezioa izango da; Bilboko metroan ez da egingo Donostiako garraioan aplikatzen den deskontua.
2022/10/21 - 18:06
Metroa 2027an iritsiko da Galdakaoko erdigunera, eta 2028an, Ospitalera
Azaroan irekiko dute Bilboko metroaren 5. lineako lehen hiru zatien lizitazioa.
2022/10/06 - 11:53
Atzerapenak Bilboko Metroko hainbat zerbitzutan, Deustuko geltokian tren batek izan duen matxuragatik
Metro Bilbaotik jakinarazi dutenez, arazo teknikoak izan ditu unitate batek, eta ondorioz, erreietako bat ez da erabilgarri egon ia ordubetez.
2022/09/30 - 12:31
Normaltasuna Bilboko metroan, tren baten matxurak eragindako atzerapenen ondotik
Matxura San Inazio eta Zazpikaleen artean gertatu bada ere, atzerapenak beste geltoki batzuetan ere nabaritu dira.
2022/09/29 - 14:51
Lotura-trenak Sestao eta Areetako metro geltokiak 4 minututan lotu, eta 180.000 bidaia saihestuko ditu urtean
Bizkaiko Foru Aldundiak gaur goizean aurkeztu ditu Bilboko itsasadarraren azpiko tunel multimodalaren xehetasunak.
2022/09/29 - 13:14
Horrelakoa izango da itsasadarraren azpian proiektatu den tunel multimodala
Sestaoko eta Areetako geltokien arteko lurpeko trazadura 2.600 metrokoa izango da, eta bidaiaren iraupena 4 minutukoa izango da. Obra horri esker, 20 minutu aurreztu ahal izango dira 1. eta 2. lineen arteko transbordoetan.