EAEko erakundeak, garraio publikoetako % 50eko beherapena gutxienez ekainera arte luzatzeko prest
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek irailetik daramate garraio publikoagatik erdia ordaintzen; neurri hori inflazioari aurre egiteko ezarri zuten, eta abenduaren 31ra arte dago bermatuta. Hala, epe hori amaitzeko hilabete baino apur bat gehiago geratzen dela, galdera da ea 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera EAEko herritarrek dirulaguntza horretaz gozatzen jarraitzeko aukera izango duten.
Azaroaren 24an gaude, eta EAEko erakundeek, Eusko Jaurlaritzak barne, argi adierazi dute hori dela asmoa, alegia, prest daudela garraio publikoaren zenbatekoa erdikoa izaten jarraitzeko, behintzat ekainera arte. Beraz, ematen du horrela izango dela.
Hori bai; ez dago zehaztuta zein erakundek ordainduko duen herritarrok ordainduko ez dugun beste erdia. Urte amaierara arte, Espainiako Gobernuak ordaintzen du garraio publikoan egiten dugun bidaia bakoitzaren % 30, eta euskal erakundeek, aldiz, gainerako % 20 hori (% 10 Eusko Jaurlaritzak, eta % 10 Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, edo, hiri autobusetan, Udalek).
Hala ere, Espainiako Gobernuak ez du iragarri, oraingoz behintzat, % 30eko dirulaguntza hori abenduaren 31tik aurrera luzatzeko asmoa duenik; jakin badakigu Renfeko Aldirietako trenak doakoak izango direla 2023an, azken hilabeteotan bezala, baina ez dago deskonturik iragarrita Espainiako Gobernuaren eskumena ez den garraio publikorako.
Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan izandako elkarrizketa batean, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak zehaztu du % 50eko dirulaguntza jartzeak 72 milioi bat euroko kostua duela, eta adierazi du Ekonomia eta Ogasun Sailak bere gain hartuko duela euskal erakundeek 2023rako erabakiko duten garraiorako dirulaguntzen finantzazioa. Ohartarazi du, baina, ez litzatekeela "zuzena" izango "irizpiderik gabe" eustea, eta aldeztu du urteko lehen seihilekoa amaituta berraztertu beharko liratekeela.
Ildo horretan, Eusko Legebiltzarrak aho batez eskatu dio Jaurlaritzari 2023an garraio publikoaren % 50eko deskontuak luza ditzala; laguntza horiek sei hilabeteren buruan ebaluatuko dira, eta aztertuko da laguntza horiek eragin zituzten baldintzak betetzen diren ala ez.
Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzak argi esan du prest dagoela deskontuak bere horretan jarraitzeko, eta deskontua % 50ekoa izateko. Azpiazu sailburuak, halaber, azaldu du Euskadiko Garraio Agintaritzaren eta beste erakunde batzuen eskumena dela finantzazio ehunekoa zehaztea, eta Ekonomia eta Ogasun Sailak, aldiz, "baliabideak" bilatuko dituela, "finantzazioa", gauzatzeko. Euskadiko Garraio Agintaritza abenduaren hasieran bilduko da.
Egoera, lurraldez lurralde
Egoera lurraldeka aztertuz, Arabak, 2023rako Aurrekontuan, zehaztuta du kontu sail bat deskontuekin jarraitzeko.
Egoera berean dago Gipuzkoa. Hain zuzen, 12 milioi euro ditu prest Aurrekontuan, aurreko ekitaldian halako hiru, Markel Olano ahaldun nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan nabarmendu duenez. Rafaela Romero Mugikortasun ahaldunak adierazi du % 50eko deskontuari eusteko prest dagoela, Espainiako Gobernuak erabakitzen duena erabakitzen duela.
Bizkaiak ez du, berez, zehaztutako kontu sailik garraio publikorako, baina Batza Nagusietan onartu du Foru Aldundiari eskatzea 2023an ere % 50eko deskontuak bere horretan jarraitzea, nahiz eta Espainiako Gobernuak laguntzarik ez eman. Hiriburuan, Bilbon, Udalbatzak onartu du ostegunean 2023an egun indarrean dauden deskontuekin jarraituko dutela, Bilbobusen eta Artxandako Funikularrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.