Mexiko
2025/03/20 - 11:32
Eskandinaviako herrialdeek munduko zoriontsuenen sailkapenean nagusi izaten jarraitzen dute 2025ean
Afganistango emakumeak sailkapeneko azken postuan daude. Azterlanak ongizate globalean adeitasunak eta eskuzabaltasunak duten garrantzia azpimarratzen du, eta Costa Rica eta Mexiko 'top 10'era igo direla erakusten du.
2025/02/17 - 22:34
Paquita la del Barrio abeslari mexikarra hil da, desamodioaren eta gizonen aurkako mendekuaren ikonoa
Hil da Francisca Viveros abeslari mexikarra, Paquita la del Barrio izenez ezagunagoa, 77 urte zituela, duela zenbait hilabete erretiratzera behartu zuten hainbat gaixotasunen ondorioz.
2025/02/05 - 06:00
Trumpek Kanadaren aurka egin du eta Txinarekin negoziatzeko prest agertu da, muga-zergak aktibatzear daudela
Aurreikuspenen arabera, astearte honetan sartuko dira indarrean Trumpen muga-zergak: Kanadako produktuei % 25, eta Txinak AEBra esportatzen dituen produktuei, % 10. Mexikorako aurreikusitako muga-zergak hilabete atzeratuko dira.
2025/02/04 - 08:09
Mexiko eta Kanadari ezarri nahi dizkien arantzelak hilabete atzeratu ditu Trumpek, baina Txinari ezarri dizkio
Luzamendua AEBko presidenteak Trudeau eta Sheinbaun buruzagiekin hitz egin eta mugen kontrola indartzeko neurriak adostu ostean sartu da indarrean. Txinak, bestalde, iragarri du AEBko hainbat produkturi % 10-15eko muga-zergak ezarriko dizkiola, erantzun gisa.
2025/02/03 - 20:17
Trumpen muga-zergak: Nola eta nori eragingo diete?
Kanadari, Mexikori eta Txinari muga-zergak ezartzeko asmoa iragarri du AEBko presidenteak. Baina, nola eragingo dute neurri horiek? Oraingoz, Mexikori dagokionez erabaki politika hori ezartzea atzeratzea, baina bihar indarrean sartuko da Txinako eta Kanadako inportazioetarako.
2025/02/03 - 18:30
Trumpek hilabetez atzeratuko du Mexikori ezarri behar zizkion muga-zergak indarrean sartzea
Denbora tarte horretan, bi herrialdeek negoziazioak egingo dituzte aurrerantzean nola jokatu erabakitzeko.
2025/02/03 - 09:15
Trumpek Kanadarekin eta Mexikorekin hitz egingo du gaur, muga-zergak indarrean sartu bezperan
AEBko presidenteak ez du uste Sheinbaum eta Trudeaurekin izan behar dituen elkarrizketek "ezer izugarririk" ekarriko dutenik. Biek ala biek iragarri dute neurri bertsuekin erantzungo dutela. Dena dela, Mexikok ez du oraindik zergen gaineko xehetasunik eman, eta gaurko atzeratu du iragarpena.
2025/02/02 - 10:39
Kanadak, Mexikok eta Txinak Trumpen muga-zergei erantzun diete
Trudeauk iragarri du antzeko zerga bat ezarriko diela AEBtik inportatzen dituzten produktuei, eta Sheinbaumek neurriak iragarri ditu zerga arloan eta zerga arlotik kanpo. Txinak salaketa jarriko du Munduko Merkataritza Erakundean.
2025/02/01 - 20:46
Mexikori, Kanadari eta Txinari ezarritako muga-zergak sinatu ditu Trumpek
Gainera, Donald Trump presidenteak esan du gauza bera egingo duela Europar Batasunarekin, AEB "oso gaizki" tratatzen duelako.
2025/01/27 - 22:29
Trumpek deportatutako migratzaileak hartzeko prestatzen hasi dira Ciudad Juarezen
Mexikoko Gobernua Ciudad Juarezen aldi baterako kanpamentu bat prestatzen ari da, 2.500 laguni aterpe emateko. Koltxoiez gain, komunak eta dutxak ere jarri dituzte deportatuentzat.
2025/01/25 - 11:40
Mexikoko Gobernua AEBrekin lan egiteko prest dago, migratzaile deportatuak jasotzeko
Etxe Zuriak migratzaileak deportatzeko lehenengo hegaldiak antolatu dituela jakinarazi ostean adierazi du horixe Gobernuak.
2025/01/22 - 23:47
Mexikoko mugan 1.500 militar gehiago zabaltzeko agindua eman du Trumpek
Errefortzu horiek Texasko Guardia Nazionaleko 4.500 erreserbistei eta jardunean dauden 2200 militarrei gehituko zaizkie. Lehen agintaldian (2017-2021), Trumpek Mexikoko mugara 5.200 soldadu bidali zituen.
2025/01/21 - 09:17
Trumpek aro berriari ekin dio migrazioaren, LGTBI+ kolektiboaren eta ebidentzia zientifikoaren aurka eginez
AEBko 47. presidenteak dozenaka dekretu sinatu ditu karguaz jabetu eta berehala. Kapitolioan sartzeagatik zigortutakoei indultua eman die, "energiaren larrialdi nazionala" ezarri du petrolioa eta gasa gehiago ekoizteko, eta herrialdea Parisko Akordiotik eta Munduko Osasun Erakundetik atera du.
2025/01/20 - 22:08
AEBk etorkinen etorrera izapidetzeko aplikazioa desaktibatu eta muga itxi du
CBP One aplikazioak asiloa eskatzeko hitzorduak emateari utzi dio, Donald Trumpek Washingtonen kargua hartzen zuen bitartean. Gainera, aurretiko hitzorduak bertan behera geratu dira, eta Mexikoko muga itxita geratu da.
2024/12/12 - 14:12
54 kazetari hil, 550 espetxeratu eta 55 bahitu dituzte munduan 2024an
Mugarik Gabeko Erreportarien urteko balantzeak "zifra errekorrak" eta kazetarien aurkako erasoen "gogortze kezkagarria" erakusten ditu, bereziki gatazka-guneetan. Gaza munduko eskualderik arriskutsuena da kazetarientzat; bertan hil dituzte eraildako hiru kazetaritik bat.
2024/11/28 - 11:14
Mexikorekin duen mugan harresi bat eraikitzen hasi da Texas
Donald Trump AEBko presidente hautatuaren gobernuak agiririk gabeko migratzaileak atxilotzeko zentro handi gisa erabiliko luke esparru hori, deportazio masiboak egiteko planarekin aurrera eginez.
2024/11/26 - 18:22
Futbola, euskal enpresentzako aukera
Kirol instalazioak egiten dituzten 26 euskal enpresa Mexikon eta Marokon dabiltza merkatu berriak ireki nahian. Mexikok 2026ko munduko txapelketa antolatuko du, eta Marokok 2030ekoa.
2024/11/26 - 09:38
Trumpek iragarri du Kanadako, Mexikoko eta Txinako produktuei muga-zergak jarriko dizkiela
AEBko presidente hautatuak esan duenez, "fentaniloaren fluxua" eta "legez kanpoko migrazioa" gelditu nahi ditu neurri honekin. Agindu du Mexikoko eta Kanadako inportazioei % 25eko muga-zergak jariko dizkiela, eta Txinakoei, % 10ekoak.
2024/10/13 - 22:25
Etorkin talde bat Mexiko hegoaldetik atera da, enplegu eta segurtasun gabeziatik ihesean
Lanerako aukera gutxi dagoela ziurtatu dute, egoera ekonomiko oso zaila bizi dutela, bai eta indarkeria olde izugarria ere.
2024/10/01 - 22:57
Mexikoko lehen emakume presidentea da gaurtik aurrera Claudia Sheinbaum
Claudia Sheinbaumek Mexikoko lehen emakume presidente kargua hartu du 2030era bitartean, Diputatuen Ganberan egindako zeremonia batean. Nazioarteko hogei bat agintari izan dira bertan.