Migrazioa
2024/08/29 - 18:43
Elkarteek salatu dute Sanchezen iragarpenak migratzaileen kontrako iritziak bultzatzen dituela
Migratzaileen harreran lan egiten duten elkarteen arabera, mafiak geldiarazteko migratzaileak kanporatzeari buruz hitz egiteak ahulenei egiten die alte.
2024/08/29 - 14:54
Pradales lehendakariak ''sorpresaz'' hartu ditu Sanchezek migrazioari buruz esandakoak
"Sopresaz hartu ditut ematen duelako aldaketa bat egon daitekeela migrazioaren inguruan, baina zuhurtziaz jokatu beharra dago gai korapilatsua delako", adierazi du Imanol Pradalesek.
2024/08/29 - 12:43
Sanchez migratzaileak kanporatzearen alde azaldu da mafiei "mezu argia" bidaltzen dielako
Espainiako Gobernuko presidenteak Senegalen nabarmendu duenez, "ezinbestekoa" da modu irregularrean heldutako migratzaileak euren sorterrira itzularaztea. Aurrez, Mauritanian, immigrazioa "beharrizana" zela esan zuen. Borja Semperrek (PP) arin erantzun dio, eta jarrera aldatzen ibiltzea egotzi.
2024/08/28 - 23:28
Sanchezek lankidetza beharra aldarrikatu du migrazio gaietan Mautiraniako, Gambiako eta Senegalgo bidaietan
Espainiako presidenteak migrazio zirkularra sustatzeko akordio bat iragarri du Mauritanian, eta "mafien" aurka egiteko lankidetza Gambian.
2024/08/28 - 20:36
Migrazioaren dramak hainbat belaunalditan utzi du arrastoa Kanarietan
Hainbat belaunalditan utzi du arrastoa migrazioak Kanariar Uharteetan. Migrante guztien erdiak baino gehiago azken bost urteetan heldu dira Kanarietara. Urteen poderioz, kaiukoek egurrezko txalupak ordezkatu dituzte eta teknologia berriatara ere egokitu dira.
2024/08/28 - 17:35
Kanaria Uharteetara lehendabiziko aldiz itsasoz migranteak heldu ziren eguna oroitu dute, Fuerteventuran
Sinbolismoz beteriko ekitaldia izan da, bizitza arriskuan jarri duten milaka lagunak gogora ekartzeko eta kostaldera bizirik iristen direnei arreta ematen dienei omenaldia egiteko.
2024/08/28 - 13:19
Lander Martinezek Juntsi ohartarazi dio ''ez diola onurarik egiten PPren ondoan'' egoteak
Sumarreko diputatuaren ustez, Juntsek atzo migrazioaren inguruan egindako diskurtsoa "gogorra" izan zen. Martinezek adierazi du ulertzen duela une honetan Junts "despistatuta" egotea, baina alderdi katalanak "bere paperaren inguruan" hausnartzea espero du.
2024/08/28 - 09:39
Albiste izango dira: Kanarietako Bideak 30 urte, lehendakaria-UGT bilera eta Joko Paralinpikoak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/27 - 22:11
'Manteroen' aldeko plataformak politika aldatzeko eskatu dio Bilboko Udalari, Poliziaren indarkeriaren aurrean
Manteroekin Bat plataformak elkarretaratzea egin du Bizkaiko hiriburuan. Salatu dute egungo politikek kaleko saltzaileen eskubideei "larriki" eragiten dietela.
2024/08/27 - 19:29
Espainiako Kongresuak Sanchezen agerraldia baztertu du migrazio politikak azaltzeko
PPren proposamenak Vox eta Juntsen babesa lortu du, baina ez da nahikoa izan onartua izan zedin. Hiru bider eman dute botoa eta guztietan berdinketa lortu dute.
2024/08/27 - 17:17
Kanarietako Bideak 30 urte: ia 230.000 pertsona iritsi dira Europara Atlantikotik barrena
1994ko abuztuaren 28an, bi gazte saharar txalupa batean iritsi ziren Fuerteventurara, eta, jakin gabe, Europara modu irregularrean sartzeko itsas bide nagusietako bat zabaldu zuten. Kanarietako Bidea ez da migratzaile gehien ekartzen dituen bidea, baina bai hilgarrienetako bat.
2024/08/27 - 09:58
Albiste izango dira: Migrazioaren kudeaketa, Ukrainako haurrak eta Ekialde Hurbila
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/27 - 09:32
Sanchezek Afrikara bidaia hasi du migrazioaren gaia aztertzeko
Pedro Sanchezek Afrikara bidaia hasi du asteartean. Mauritania, Gambia eta Senegal bisitatuko ditu, migrazioan lankidetza areagotzeko.
2024/08/26 - 23:33
Modu irregularrean sartzeko 700 saiakera atzeman dira egunero Ceutan abuztuaren 22az geroztik
Batez beste, egunero 700 saiakera inguru egiten dira Ceutan modu irregularrean sartzeko, eta egun bakar batean 1.500 saiakera egitera ere iritsi dira. Pertsona asko berehala bueltatzen dituzte Marokora, baina Ceutako etorkinen aldi baterako egonaldi-zentroa jendez lepo dago.
2024/08/23 - 19:48
Espainiako Gobernuak 50 milioi eskaini dizkio Kanarietakoari adingabe migratzaileak artatzeko
Torres ministroak adierazi du areagotu egingo direla atzerritarren legearen erreforma ixteko negoziazioak talde parlamentarioekin, eta PPri eskatu dio "konponbidearen aldean jartzeko, ez arazoenean".
2024/08/20 - 23:01
Bilboko Konpartsek elkartasuna adierazi diote manteroen kolektiboari Udaltzaingoaren ''gehiegikerien'' aurrean
Bilboko Konpartsek elkartasuna adierazi diote manteroen kolektiboari arratsaldean, Areatzan egindako elkarretaratze baten bidez. 'Manteroak ere lanean ari diren herritarrak dira, eta, beraz, eskubide berberak jaso behar dituzte', ziurtatu dute.
2024/08/17 - 19:28
Migratzaileak erroldetan izena emanda egotearen garrantzia azpimarratu du Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak
Gorliz eta Plentziako hondartzak bete ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduaren marea horiak, Europar Batasunari eskatzeko migratzaileen eskubideak errespeta ditzan.
2024/08/16 - 15:54
'Aita Mari'ren misioa arriskuan dago, PP-Vox Valentziako Gobernuari 63.000 euro ordaindu behar dizkiolako
SMHk adierazi duenez, "Voxen aspaldiko erreklamazioa zen laguntza humanitarioko ontziak Valentziako portuetatik kanporatzea", eta "lehen ekintzetako bat" izan da "araudia aldatzea, tasa salbuetsiak kobratzeko".
2024/08/16 - 15:46
''Lurraldeen arteko elkartasuna'' eskatu du Chivitek Ceutaren ''laguntza'' eskaerari erantzunez
Juan Vivas Ceutako presidenteak erantzun "solidarioa eta arduratsua" eskatu die Gobernuari eta autonomia erkidegoei, adingabe migratzaileen etorrera masiboak sortutako egoera "jasangaitza" delako. Nafarroak "elkartasuna eta erantzunkidetasuna" babesten dituela erantzun dio Chivitek.
2024/08/12 - 19:32
Marokotik Ceutara igerian iristen saiatu dira 200 migratzaile
Uretara jaurti dira Ceutaraino igeri egiten saiatzeko. Guardia Zibilak pertsona horietako berrogeita hamar atzeman eta Marokora itzuli ditu, migrazioari buruzko aldebiko hitzarmenen arabera.