Minbizia
2020/09/19 - 21:59
Luzuriagako behargin ohi bat amiantoagatik hil dela salatu dute
"Amiantoak eragindako gaixotasun profesionalen dramaren aurrean berriro jarri gaitu heriotzak, gero eta handiagoa den fenomenoa, arazo erraldoia", salatu du ELAk.
2020/06/16 - 18:55
Azaleko minbizia atzematen duen softwarea aztertzen ari dira Basurtun eta Gurutzetan
Legit Health enpresa da berrikuntzaren arduraduna, eta, horri esker, azaleko gaixotasunak modu telematikoan diagnostikatu ahalko dira, argazki baten bidez.
2020/06/09 - 13:44
Pau Dones hil da, Jarabe de Palo taldeko abeslaria, 53 urte zituela
Jarabe de Palo taldeko abeslariak minbizia zuen 2015etik, eta duela gutxi bere taldearekin batera prestatzen ari zen azken diskoko abesti bat kaleratu zuen.
2020/06/09 - 11:14
Muin emaileen bila dabiltza leuzemia duen 13 urteko atleta irundar batentzat
Adingabea Donostia Ospitalean dago otsailetik, eta orain arte lortu dutena baino bateragarritasun handiagoa duen emaile bat aurkitu behar dute.
2020/05/26 - 17:37
Melanomaren eboluzioa aurreikusteko metodo berri bat aztertzen ari da EHU
Horri esker, paziente bat melanomarekin diagnostikatzen denean, BRAF inhibitzaileak dituen alboko terapiaren onura jasoko duen ala ez jakin ahal izango dute.
2020/05/23 - 15:54
Ibiltzeko hanka bat lortzeko dirua biltzen dabil Ondarroako gazte bat
Minbizia dela eta hanka galdu zuen orain bi urte. Protesi bat dauka baina makulurik gabe ezin da ibili eta are gutxiago kirola egin.
2020/03/23 - 20:35
Donostialdeko ESIko onkologiako Kanpo Kontsultak eta Eguneko Ospitalea, Onkologikora
Asteartean izango da lekualdaketaren lehen eguna. Erakunde Sanitario Integratuan medikua duten gaixoak orain arteko profesionalek artatuko dituzte.
2020/03/03 - 13:37
Etxez etxeko kimioterapia zerbitzua jarri du martxan Baionako Ospitaleak
Pazienteek erietxean hasten dute tratamendua, eta etxean jarraitzen dute, betiere medikuek gainbegiratuta, gaixoen etxera joaten baitira.
2020/02/20 - 12:28
Emakume batek biolina jo du burmuineko tumore bat kentzen dioten bitartean
Tumorea garuneko eskuineko lobulu frontalean zegoen, bere ezker eskua kontrolatzen duen eremuan. Medikuek biolina jotzeko eskatu zioten, ingurua kaltetu ez zutela ziurtatzeko.
2020/02/07 - 13:28
Amiantoagatik hildako baten senideentzako 178.420 euroko kalte-ordaina berretsi dute
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi du kalte-ordaina. Iruñeko langile ohi baten alabek jasoko dute; arnastutako amiantoak eragindako birika-minbiziak jota hil zen emakume hori.
2020/02/05 - 21:27
Minbiziaren azterketa genetiko handienak detekzio goiztiarrerako ateak ireki ditu
"Nature" aldizkarian argitaratutako lan multzoak 2.658 lagin kantzerigeno aztertzen ditu.
2020/02/04 - 21:29
Donostiako udaletxea berdez jantzita, Minbizaren aurkako Nazioarteko Egunean
Gaur gurean kolore horrekin jantzi diren erakinetako bat baino ez da. Guztiek egin dute bat Minbiziaren kontrako Mundu Egunarekin.
2020/02/04 - 15:18
Minbiziaren inguruko mintzodromoa gauzatu dute goizean Tolosan
Bost laguneko taldetan, hausnarketarako tartea izan da denentzat. Minbiziaren sozializazioa eta normalizazioa bultzatu nahi du AECC Gipuzkoako minbiziaren kontrako elkarteak.
2020/02/04 - 13:37
OME: 'Neurriak hartu ezean minbizia % 60 haziko da datozen hogei urteetan'
Minbiziak ez luke inorentzat heriotza epaia izan behar. Osasunean inbertituz eta agentzia espezializatuen gomendioei jarraituz, zazpi milioi heriotza ekidin litezke.
2020/02/03 - 17:11
Minbiziaren heriotza-tasa murriztu da Euskadin 2001etik 2017ra
Nahiz eta heriotza "nabarmen" hazi den emakumeen kasuan, biriketako, faringeko edo pankreako tumoreetan eta gizonen kasuan, mesiotelionan, leuzemietan eta gibelean.
2020/02/03 - 13:21
Minbiziak eragin dituen hamar heriotzatik hiru tabakoak eragin ditu
Minbiziaren ondoriozko hilkortasunak behera egin du EAEn 2001etik 2017ra, nabarmen gizonen kasuan, eta neurri txikiagoan emakumeen artean.
2020/01/24 - 17:45
Amiantoaren ondorioz bost pertsona hil dira urtea hasi zenetik Euskadin
Jesus Uzkudun Asviamieko bozeramaileak jakitera eman duenez, Orbegozo-Acenor enpresako langile ohi batek 301.456 euroko laguntza jaso du biriketako minbiziak jota.
2020/01/24 - 13:23
Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkartearen elkarretaratzea Donostian
Donostiako epaitegiaren atarian bildu dira, biriketako minbizia duen langile batek kalte-ordaina eskatu dielako Cofivacasari eta Sidenorri.
2020/01/21 - 18:05
Minbiziaren biziraupena % 55ekoa da gizonezkoengan, eta % 61ekoa emakumezkoengan
Jaume Galceran REDECANeko presidenteak adierazi duenez, biziraupen handiena bizi-ohituren prebentzioari, diagnostiko goiztiarrari eta aurrerapen farmakologiko eta kirurgikoei zor zaie.
2020/01/17 - 11:44
167.000 nafar deituko dituzte kolon eta ondesteko minbizia detektatzeko proba egiteko
2020an eta 2021ean egin ahalko dute proba, bi minbizi mota horiek goiz detektatzeko programaren laugarren txandaren barruan. 50-69 urteko lagunentzako proposamena da.