167.000 nafar deituko dituzte kolon eta ondesteko minbizia detektatzeko proba egiteko
Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak 167.000 laguni bidaliko die kolon eta ondeste minbizia goiz detektatzeko proba egiteko gonbidapena. 2020an eta 2021ean bidaliko dituzte gonbidapenak, bi minbizi mota horiek goiz detektatzeko programaren laugarren txandaren barruan. Txanda hori, berez, abian da jada, lehenengo proposamenak urte hasieran bidali baitituzte.
Aurreko txandetan bezala, Nafarroan bizi diren 50-69 urteko gizon-emakume guztiek izango dute proba hori egiteko aukera. Oraingoan, eskuragarri dagoen informazioaren arabera, 1950eko urtarrilaren 1a eta 1971ko abenduaren 31 bitartean jaiotako 192.813 pertsona daude adin-tarte horretan; 97.031 gizon eta 95.783 emakume dira, eta, guztira, 21.208 lagunek jasoko dute gonbidapena lehen aldiz. Urtarrilean eta otsailean, Donibane, Tafalla eta Tuterako Mendebaldea, Lizarra, Milagrosa eta Ermitagaña oinarrizko osasun-eremuetan bizi direnak edo horietan izena emanda daudenak ari dira ohartarazten.
Aurretiaz kolon eta ondesteko minbizia diagnostikatu zaien edo azken bost urteotan kolonoskopia egin zaien pertsonak programatik kanpo geratuko dira, baita gonbidapena egiteko unean, aldi baterako bada ere, probarekin bateraezina den gaitz larriren bat dutenak ere. Une honetan, 25.710 pertsonak betetzen dute irizpide horietakoren bat.
Gainerako 167.103 pertsonek, bi urteetan egindako eguneratzeak alde batera utzirik, gonbidapena jasoko dute, eta, harekin batera, gorozkietan ezkutatutako odolaren testa egiteko beharrezkoa den materiala.
Estatuko parte-hartzerik altuena
Orain arteko hiru txanden emaitzek adierazten dute programak oso harrera ona izan duela. Foru Gobernuaren esanetan, nabarmentzekoa da horietan izandako parte-hartze handia; hain zuzen ere, gaur egun, Estatuko altuena da, eta aise gainditu du aurreikuspena. Datuen arabera, bigarren txandako parte-hartzea % 72koa izan zen, baina hirugarrenean (oso atariko datuekin, hainbat zonaldetan osatzeke) % 75eko ehunekoa gainditzea espero dute. Emakumeen parte-hartzea gizonena baino 4-5 puntu handiagoa izan da.
Inbaditzaile gehienak fase goiztiarretan diagnostikatzen dira (% 50, I fasean; eta % 65, I edo IIan), eta, horri esker, tratamendu askoz ere leunagoak erabil daitezke, behin sintomak agertu ostean, fase aurreratuago batean, detektatu izan balitz baino. Ondorioz, gaixotutako pertsonen bizi-kalitatea nabarmen hobetzen da.
Parte-hartzaileek osasun-zentroetan edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan berariaz jarritako kutxetan utzi beharko dituzte laginak; handik Nafarroako Laborategi Bateratura igorriko dituzte, bertan prozesatzeko eta aztertzeko. Emaitza negatiboa duten parte-hartzaileek gutun bat jasoko dute, horren berri eman eta bi urte ondoren berriz gonbidatuko dituztela esateko; positiboa dutenei, hots, gorozkietan odola detektatu zaienei, telefonoz deituko zaie emaitzaren berri emateko, eta lehen mailako arretako medikuarekin hitzordua jartzea eskatzeko, diagnostiko prozesua egiten jarraitze aldera.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.