Minbiziaren heriotza-tasa murriztu da Euskadin 2001etik 2017ra
Minbiziaren hilkortasunak behera egin du Euskadin 2001 eta 2017 artean. Gizonezkoen kasuan, 100.000 biztanleko 428,9 heriotzetik 363ra murrriztu dira, eta 100.000 biztanleko 177,3tik 164,6ra jeitsi dira emakumeen kasuan. Tumoreak dituzten pazienteen heriotza-tasa "nabarmen" hazi dira, hala nola biriken, aho-barrunbeen eta faringeen edo pankrearen minbizia emakumeetan edo mesiotelionan, leuzemiak eta gibela, gizonetan.
Osasun Sailak, bihar gaixotasunari eskainitako Munduko Egunaren atarian, "positiboki" baloratu ditu, ohar baten bidez, jaitsiera orokorra erakusten duten datuak, baina "hilkortasuna murrizten, biziraupena handitzen eta gaixoen arreta hobetzen" jarraitu behar dela nabarmendu du.
Zifrek adierazten dutenez, gizonen minbiziaren hilkortasunaren beherakada aldi osoan mantendu da. 2001ean hasi zenetik, 100.000 biztanleko 428,9 heriotza zenbatu ziren. Hala ere, adierazi dutenez, jaitsiera "bereziki" nabarmena da 2012tik aurrera, urtean % 2ko murrizketa izan baitu; hala, 2012an 100.000 biztanleko 403,2 heriotza izatetik 2017an 363 izatera igaro da.
Emakumeen kasuan, hilkortasunaren beherakada "ez da estatistikoki esanguratsua", eta 100.000 biztanleko 177,3 heriotza izan ziren 2001ean eta 164,6 2017an.
Horren ildotik, gogorarazi du Osakidetzak onkologia-arloan 390 ikerketa-proiektu aurrera eramaten ari dela, eta euskal osasun-sistema publikoaren ikerketa-arlo nagusietako bat dela, 8,7 milioi euroko finantzaketarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
54 urteko motor gidari bat hil da AP-8 autobidean, Zarautzen
Ezbeharra 09:00ak aldera jazo da, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Etxera itzuli dira Ordizian su hartu zuen eraikineko bizilagunak
Bi familia, baina, ezin izan dira etxera bueltatu, suak belztuta utzi baitu haien etxebizitza. Ilunpe tabernan ere kalte handiak eragin ditu suteak. Hodi bat hautsi da, eta ura etengabe erori omen da bertara.
Gizon bat atxilotu dute Iurretako paper fabrikan izandako sutean nahasita dagoelakoan
36 urteko gizona, enpresako langilea, atzo goizean atxilotu zuten, kalteak egitea egotzita, eta gaur eraman dute epailearen aurrera. Ikerketak irekita jarraitzen du.
Emakume bat hil da Iruñean etxebizitza batetik erorita, eta gizon bat atxilotu dute
Goizaldean jazo da, Sanduzelai auzoan. Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du, indarkeria matxistagatik epaitu ostean ezarri zioten urruntze agindua urratzeagatik, eta ikerketa abiatu du hilketa matxista izan den argitzeko.
Basauriko hilketa matxistaren ustezko egilea espetxeratu dute, indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita
Bilboko Udaltzaingoak ostiral gauean atxilotu zuen, lapurtzeko asmoz bi gizon jotzea egotzita. Ordu batzuk lehenago, arratsaldean, beste pertsona batek haren kontrako salaketa jarri zuen, lesio larriak eragitea egotzita. Duela astebete pasatxo utzi zuen aske Bilboko Guardiako Epaitegiak.
Emakume baten gorpua aurkitu dute Zumaiako Itzurun hondartzan
Paseatzen ari zen pertsona batek aurkitu du hilotza, eta indarkeria zantzurik ez badu ere, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita
Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.
Primitivak hiru milioi eta erdi euro baino gehiago utzi ditu Bizkaian
Sariaren zenbatekoa bi zatik osatzen dute: 2.422.493,36 euro, kategoria bereziari dagozkionak, eta horiei 1.113.371,22 euro gehitu behar zaizkie, lehenengo kategoriakoak (sei asmatutakoak), aurreko zozketetan ez baitzegoen asmatzailerik kategoria horretan.
Gasteizko parrokiek aldi baterako estalpea eman diete asiloaren zain dauden Maliko migratzaileei
San Joakin eta Santa Ana parrokiak eta Elurretako Andre Mariarenak ateak ireki dizkiete 20 maliarri. Salburuako Auzo Elkarteari esker, beste 20 etorkinek gutxieneko zerbitzuak dituzte. Asilo eskaerak tramitatzeko hitzorduak lortzea eragozten dien blokeoa tarteko, 300 maliar baino gehiago igaro dira jada Gasteiztik iazko udaz geroztik.
Bilbon arma zuriz egindako eraso baten egilearen bila ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gizon bat zaurituta zegoela Bilbo Zaharrean. 33 urteko biktimak arma zuriz egindako zauriak zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.