Minbizia
2019/06/06 - 15:41
Legebiltzarrak hobekuntzak eskatu ditu minbizidun umeei emandako ospitaleko arretan
Taldeek aho batez galdegin diote Jaurlaritzari hobetzeko Gurutzetako eta Donostiako ospitaleen haurrentzako arreta onkologikoa eta azter dezala Bizkaira doazen ume arabarren kasua.
2019/06/06 - 13:54
'Entre Parlamentos' ekimen solidarioak Eusko Legebiltzarra bisitatu du
Daniel Garciak penintsulako egoitza parlamentarioen artean dauden 3.000 kilometroak egingo ditu bizikletaz, haurren minbiziaren ikerketarako dirua lortzeko.
2019/06/05 - 13:15
Sonakayk eta Leire Martínezek bat egin dute, minbiziaren aurka abesteko
AECC Gipuzkoarentzat abestu dute Sonakayk eta Leire Martinezek, minbiziaren aurkako abesti ofizialaren euskarazko bertsioa.
2019/05/31 - 13:04
Hamarretik bederatzik ez dakite erretzeak minbizia izateko arriskua areagotzen duela
Tabakoak eragindako kalteen inguruko lasaikeria eman da azken urteotan, baina tabakoaren kontsumoa murrizteko ezarritako arau berriek onarpen handiago jaso dute.
2019/05/30 - 16:44
Haurrentzako eguzkitako bi kremak uste baino gutxiago babesten dute, OCUren arabera
Eguzkitik babesteko 17 krema aztertu ostean, ISDIN eta Babaria etxeek umeentzat esprai formatuan merkaturatutako kremek ez dutela iragarritako babesa ematen ondorioztatu du kontsumitzaileen elkarteak.
2019/05/29 - 20:11
Herritarren % 75ek ez dute erretzen, azken 25 urteetako tasarik handiena
Bitartean, erre ohi dutenen ehunekoak (% 22) behera egin du. Ostiral honetan Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna da.
2019/05/19 - 19:23
Hegaluzeak gibeleko minbiziari aurre egin diezaiokeen sendagai bat ikertzen dabiltza
Bermeoko herriak eta bertako arrain azokak crowfunding-a abiatu dute, ikerketa egin ahal izateko dirua lortzeko.
2019/05/06 - 17:01
Kontrolik gabeko lindano isuria antzeman dute Enekurin, eta ingurua itxi dute
Isuria Bilboko zabortegi ohian aurkitu dute. Ekologistak Martxan taldearen arabera, baliteke lindano purua izatea.
2019/04/01 - 16:41
Gaixo onkologikoentzako janari-gida argitaratu du EHUk
Gidaren helburua patologia hori zertan datzan argi eta garbi azaltzea da, baita gaixotasunak elikaduran eragiten dituen arazo eta nutrizio-aldaketak argitzea ere.
2019/03/30 - 15:12
Kolon eta ondesteko 30.000 lesio minbizidun baino gehiago detektatu ditu Osakidetzak
Koloneko eta ondesteko minbizien % 70 hasierako estadioan diagnostikatzen dira.
2019/03/30 - 13:54
Kolon eta ondesteko minbizien % 70 hasierako estadioan diagnostikatzen du Osakidetzak
Duela 10 urte abian jarritako prebentzio programari eskera, 30.000 lesio gaizto eta arriskutsu detektatu dira. Pazienteen biziraupen tasa asko igo da eta %90 bost urtetik gora bizi izaten dira.
2019/02/19 - 17:23
Bularreko minbiziaren aurkako borroka omentzeko koreografia Arriagan
‘Agate Deuna’, Mikel del Valle koreografo eta dantzariaren azken lana, ostegunean, otsailak 21, estreinatuko dute Bilboko antzokian.
2019/02/17 - 19:14
800 pertsona inguru bildu dira Donostian, haur-minbiziaren aurkako martxa batean
Aspanogik, minbizidun umeen gurasoen Gipuzkoako elkarteak, antolatutako ibilbidea izan da. Astero haur minbiziaren kasu bat atzematen dute Euskadin.
2019/02/17 - 12:36
Minbizia duten haurren aldeko ibilaldi nordikoa egin dute Donostian
Aspanogi haur-minbiziaren aurkako elkarteak antolatu du ekitaldia. Ibilbidea hasi aurretik, berotze lanak egin dituzte, Zea Maysen erritmoan.
2019/02/15 - 15:14
Astean haur minbizi kasu bat atzematen da Euskadin
Minbizia duten haurren % 80k gainditzen dute gaitza. Elkarteek eskatzen dute, behin minbizia gaindituta jarraipen bat egin diezaietela.
2019/02/07 - 17:27
35 lagun hil ziren iaz Euskadin amiantoaren eraginez
Jesus Uzkudun Asviamie elkarteko bozeramaileak azaldu duenez, minbizia eragiten duen mineral honekin lan egiten duen behargin kopurua haziz doa: urtero 1.000 langile gehiago.
2019/02/07 - 15:27
Aspanovasek argazki erakusketa estreinatu du Bilboko Metroan
Argazkiok, minbizia duten haurren bizitza islatzea eta estigmarekin aprutzea dute helburu.
2019/02/04 - 11:26
Minbiziaren tratamenduan egindako aurrerapenak, biziraupenaren gakoetako bat
Osakidetzak emandako datuen arabera, biziraupen-tasa % 60koa da EAEn, emakumeen artean, eta % 52,2koa, ostera, gizonezkoetan.
2019/02/03 - 20:29
Martxelo Otamendi kazetari tolosarra, bere minbiziari buruz
Bere medikuekin bildu da Otamendi, eta gaixotasunaren gainean mintzatu da Estibaliz Ruiz de Azua ETBko kazetariak egindako elkarrizketan.
2019/02/03 - 20:03
Martxelo Otamendi: 'Esperientziarik onena medikuen giza kalitatea izan da'
Pairatutako minbiziari eta horren tratamenduari buruz mintzatu da kazetari tolosarra. Elkarrizketa osoa 20:30ean, Gaur Egun 2an.